Skip to main content

Posts

Showing posts from 2005

Herritarrak eta hiritarrak

Mujika, Elosegi eta Petrirena mintzo. Gai interesgarri hau gorde samarrean gelditzen denez, Sarasolaren artikulu bati emandako erantzunen artean, hemen jartzen dizuet haria. http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131111855

Jardunaldi interesgarriak abenduan

EHUko Euskara Institutuak "Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak" izeneko jardunaldiak antolatu ditu abendurako (19 eta 20), Leioan. Egitarauak oso interesgarria ematen du. Lexikoaren eta terminologiaren aldetik ez ezik, diskurtsoaren ikuspegitik ere begiratzen dute zenbait hizlarik. Hemen dago egitarau osoa: http://www.sustatu.com/1131009825

Resolución por la que... (eta 3)

En fecha 17 de agosto de 2005, ha tenido entrada en el Registro General del Departamento para las Infraestructuras Viarias con el número 4.975, el escrito de fecha 9 de agosto de 2005, suscrito por Don Pepe y otras veintitrés personas más, en virtud del cual interponen recurso de reposición contra el Acuerdo del Consejo de Diputados de 5 julio de 2005, por el que se aprueba el PROYECTO MODIFICADO Nº 1 DEL PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA AUTOPISTA VITORIA/GASTEIZ-EIBAR. TRAMO: ARLABAN - ESKORIATZA (clave 1-AU-2/1998-F-M1). 2005eko abuztuaren 17an jaso zen Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean (4.975 zk.) 2005eko abuztuaren 9ko data duen eta Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek sinatu zuten idatzia , hain zuzen ere GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzeko Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean emandako erabakiaren kontra ko berraztertzeko errekurtsoa . (…) ACUERDA Dese...

Estimatutako azterketak

Interneten zerbaiten bila nenbilela ( zeinak izenordea ageri den testuren bat nahi nuen), honako perla hau topatu dut. Azterketa bat da, itxuraz unibertsitatekoa (Sistema Eragileak I, 2003ko maiatza), eta honela dio goian: Estimatutako azterketaren iraupena: 3 ordu. Harrapatu duzue? Pauso bat baino gehiago eman behar da korapiloa askatzeko.

Resolución por la que... (2)

En fecha 12 de julio de 2005 EEEEEE, S.L. solicita autorización de la Dirección General de Gestión y Planificación del Departamento para las Infraestructuras Viarias para una prórroga de la autorización otorgada mediante Resolución C/2004/2640, expediente AUT-2004/0724, de fecha 7 de octubre de 2004, para transporte con mayor peso del permitido y señalización por la carretera GI-3181, p.k. 2,900, en el término municipal de Azpeitia. Como antecedente debe señalarse que mediante Orden Foral 155-C/2005, de fecha 20 de septiembre de 2005, el Diputado Foral del Departamento paras las Infraestructuras Viarias resolvió desestimar el Recurso de Alzada interpuesto por EEEEEE, S.L. confirmando la Resolución del Director General de Gestión y Planificación 1.160-C/2005, de fecha 10 de mayo de 2005, por la que se requería la reparación de la calzada de la carretera GI-3181, p.k. 2,900, en Azpeitia, así como señalizar la misma conforme a la autorización AUT-2004/724, y se imponía a ...

Resolución por la que... (1)

RESUELVE Desestimar el Recurso de Alzada interpuesto por AAAAAA BBBBBBB, S.A., confirmando la Resolución del Director General de Gestión y Planificación 1.158-C/2005, de fecha 10 de mayo de 2005, por la que se requería la realización de obras de desvío y recogida de aguas de su parcela, así como limpiar los caños y reponer la rejilla en la carretera GI-3071, p.k. 1,900, en Altzo, y se imponía una sanción de multa por importe de 2.404,05 euros por haber cometido una infracción administrativa tipificada en el artículo 96.3 apartado a) de la Norma Foral 17/1994, de 25 de noviembre, de Carreteras y Caminos de Gipuzkoa. EBATZI DU Ezestea Aaaaaa Bbbbbb SA enpresak jarritako errekurtsoa eta berrestea Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusiak 2005eko maiatzaren 10en emandako 1.158/2005 Ebazpena. Ebazpen hartan interesatuari eskatu zitzaion Altzon, GI-3071 errepideko 1,900 k.p.an, bere lurzatiko ura bildu eta bideratzeko, errepidera iritsi ez zedin, eta aldi berean, kainuak garbi...

Esaldiak eta uhinak

Irene Arraratsen Esate baterako blogean, Johannes Leizarragak iruzkin bat utzi du, pasarte bateko esaldien antolamenduari buruz. Zehazki, esaldi guztiak modu honetan ordenatu ditu: mintzagaia, aditza eta iruzkineko gainerako elementuak gero (galdegai izan daitekeena eta gainerakoak). Iruzkin horren haritik sortu da nire hau, Piarres Lafitteren testu bat oinarri harturik. Beraz, erdaraz Nive eta eskuaraz Errobia erraiten diogun ur-handia, zaharrek deitzen zuten «itsasoa». Uste dut Milafrangan ere izen hori emaiten ziotela. Aise asma ditake zergatik. Zeren-eta itsasoa marearekin ibaiari goiti herriraino igaiten baitzen. Ur-hegitar gehienak arraintzatik bizi ziren, itsas-arraina esku-menerat heldu zitzaiotenaz geroz. ( Piarres Lafitte : Murtuts eta bertze, 1945 ) http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LafitteMurtuts.htm Zenbaitek, euskal joskeraren ‘birkonkista’ moduko batean, aurreko pasarte horretan ageri den Zaharrek deitzen zuten itsasoa perpausaren eredura ekarri nahi gaituzte, ...

Hirueledun, hirueletasun?

Aurreko testuaren komentario gisa Josebak idatzitako honi ere testu nagusi bat dagokiola uste dut, eta hemen jarriko dut. Horren ondotik, nik esan dezakedana. Joseba Sarasolak eleanitz kritikatu zuen, anitz ez zela adjektiboa argituz. Guri balio izan zigun, besteak beste, mintegia egiten dugun gelari areto balioaniztuna deitzeko. Baina, harira etorriz, "ele..." kontu horretan ondo daude: elebakar (Hiztegi Batua) elebidun (Hiztegi Batua) elebitasun (Hiztegi Batua) Baina, hortik aurrera? Elhuyar hiztegian eta EUSKALTERM en hirueledun agertzen da. EUSKALTERMen laueledun ere bai. Beraz, ondo al leudeke hirueletasun eta laueletasun ere?Horiei muzin egin eta "hiru hizkuntzakoa", "lau hizkuntzakoa" eta honelakoei heltzea hobea al da? Aseguratuko al gintuzke horrek? Patxi Hiztegi Batura iritsi ez bada ere, hirueledun ez da batere harrigarri euskarazko testuetan. Hona hemen adibide sorta bat (posizioaren zalantza eta guzti: argitalpen hirueledun / hirue...

Elebiera, elebitan

Gauza txiki-txiki bat. Askotan irakurri dut elebitan , eta gaur bertan ere bai, txosten batean (ez da zuengandik oso apartekoa, baina horrek berdin dio: kontua da erabiltzen dela han-hemen). Nik ez dakit inork horri buruz zerbait esan duen noizbait, baina niri beti harrigarri egin zait, eta desegokitzat daukat. Zergatik? Bada, hizkuntzabitan sekula idatziko ez nukeen bezala, elebitan ere ez nuke sekula idatziko. Motzago izateak ekarri ote du horrela idazteko joera? Nire alarma-argi guztiak txinpartaka jarri zituena, ordea, elebiera hitza izan zen. Behin irakurri nuen ekitaldi batzuk euskaraz, beste batzuk gaztelaniaz, eta hirugarren sail bat "elebieraz" izango zirela. Arraioa! Hizkuntza berriren bat ote dugu hori? Harriturik, deitu egin nion testu hura argitaratu zuen erakundean ardura zuen bati, eta zuei bezalaxe azaldu nion nire harridura. Aitortu zidan ez zuela inoiz pentsatu horretan, normal antzera ateratzen zitzaiola, baina beharbada arrazoi izango nuela. Geroztiko ...

Bi puntuak eta komunztadura

Lehendik nonbait idatzirik duzuen azalpen horren eta adibide gehiagoren zain, hona hemen nik aurkitu ditudan bi gauza txiki. 1. Komunztadura hori librea dela dioen aipamen bat, Juan Garziaren artikulu batetik (letra lodiz markatutakoak nik markatuak dira): Adibideotan erabili ditugun horiexek dira, dudarik gabe, katafora esplizituetarako oinarrizko elementuak: lehen graduko erakusleak, izenordain funtzioan nahiz izen bati lagunduz haren determinatzaile gisa. (Errepara, hasieratik, erdaraz ere ez dela hori abiapuntua, esto(s): baino lo(s) siguiente(s) baita dudarik gabe lehen aukera, idatzi formalean). Kasu absolutiboa da ( hau(ek) ) ohikoen, egokien eta komenigarriena halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski gramatikaren aurka bestelakoetara jotzea ( komunztadura hausteko aukera ematen baitute bi puntuek ). Juan Garzia: 'Katafora-esapideak bateratzeko bidean', in Espezialitate-hizkerak eta terminologia: jardunaldiak . EHU, 2003. 2. Adibide bat, nire oharretan j...

Egurrezko ogia ez, baina egurrezko labea ere ez?

Ez nago egurrezko ogia esatearen alde ( pan de leña deitzen dutena: 'pan de horno de leña' izango da, diot nik), baina ez nuke esango egurrezko labea eta egurrezko sukaldea desegokiak direnik (nola esaten zaie, bestela?). Gai honen inguruko saltsa gehiago, Sustatu gunean. Gustura hartuko ditut zuen iritziak eta datu berriak (han, edo hemen). Patxi

EIMA, ikasmaterialen estilo-liburua

Webean jarri berri dituzte EIMAren estilo liburuaren lehen hiru atalak: 1.- Ortotipografia 2.- Kalko okerrak 3.- Onomastika . Hona helbidea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila --> Euskara --> Aurkezpena ---> Beste proiektu batzuk --> Eskola-materialen estilo-liburua

Construcción de baja densidad

Mintegi saioan esanak ( Eraikuntza berriko etxeak gaiaz ari ginela): 1. Nominalizazioak, kasu tipiko honetan aditza bezala, adjektiboa ere harrapatzen du gero eta gehiago: facilidad de uso agertzen da, sarri, fácil de usar ager litekeen tokian (apalegia izaki hori, nonbait). 2. Kontua izan behar genuke erabaki aditz soila erabili ordez erabakia hartu ez esateko behin eta berriz. 3. Hari horretatik, construcción de baja densidad nola esan behar den aipatu da. Saioan ulertu dudanez, ondoko adibideetatik bigarrenean duen esanahiaz ari ginen; garbi dago lehenbiziko adibidean beste gauza bat esan nahi duela: itxura batean normalagoa, egia esan [1] . - Así, dentro de las actuaciones específicas de esta protección y, dadas las características de la zona, subraya que se podrá incluir la construcción de baja densidad —1 casa cada 30.000 m2—, actividades de ocio y deporte como rutas en bicicleta y senderismo, trabajos de investigación, centros de información y la posibilidad de promover...

Uztailaren 7ko mintegi-akta

Mintegikideok: Akta prest dago worden, eta ez dut hemen jarriko (hala pentsatua banuen ere). Edizio-lan pixka bat eskatzen du, eta oraingoan behintzat oso denbora gutxi dugu. Puntu bat itxi gabe gelditu ze, ordea ( construcción de baja densidad ), eta horrekin jarraitzea proposatzen dizuet (beste testu batean). Atera gai txikiren batzuk ostegunerako. Ados? Bat badugu lehengo egunean aterea: ahal izan eta ahal izango . Ari naiz horretan. Patxi

Euskara maila neurtzeko test bat

Azterketen egokitasunaz ari garela (azterketa-garaia izaki!), beste proba bat egiteko aukera sortu zait: euskara maila neurtzeko test bat egiteko gonbita iritsi zait lantokira, eta ezagunen artean zabaltzeko eskaera ere bai. Hona hemen jaso dudan mezua (azpimarrak nireak dira). Bukaeran dago testa egiteko helbidea. Nik egin dut, eta 57 erantzun omen ditut ongi 60tik. Lagun agurgarria: Gure doktore-tesien zereginen artean, lehendabizi, euskara maila neurtzen duten galdera (item) sorta bat administratzea dugu, ahalik eta heterogeneoena den 3000 pertsona baino gehiagoz osatuta dagoen lagina bat hartuz, ondoren, emaitzetan oinarrituz zenbait analisi estatistiko gauzatu ahal izateko. Xehetasunetan interesik baduzu, zalantzarik ez izan eta eska iezaguzu informazio hori javilo@si.ehu.es helbide elektronikoan. Euskararik ez dakiten eta maila baxua zein altua duten pertsonak behar ditugunez, zuregana jo dugu laginaren partaide izan zaitezen. Mezu honen amaieran dagoen web helbidera konektatu ...

Gaztelaniazko erretorika?

Anjel Lertxundik, 2004-06-04ko Berrian: Baldin eta Berripaper honen zuzendari hiztun txit azkarrak Gipuzkoako Foru Aldundiari ordaindu beharko lioke nire gaurkoa. Ikus dezagun zergatik. Atzo gutun bat jaso nuen Ogasun Sailetik: «Baldin eta agiri zuzentzailea egiten bada zergaren jasanarazpena zuzendu dela-eta, agiri horretan adierazi beharko da eragiketak egin ziren aitorpen-likidazio zergaldia edo zergaldiak, zirkunstantzia hauetako bat gertatuz: a) baldin eta zuzenketa ezin bada sartu berari dagokion zergaldiko aitorpen-likidazioan (adibidez, jasanarazitako kuota handiagoa 102/1992 Foru Dekretuak 80. artikuluan jasotakoez besteko arrazoiengatik oinarri ezargarria aldatzearen ondorioz; edo, bestela...)». Ez nau guztiz arrotza zaidan gaiak atzeratzen, horko euskarak ere ez. Eredua dut arazo. Gaztelaniazko erretorika hitzez hitz segitzearen morrontza. Administrazioaren eta administratuaren hizkeren arteko lubakia. Ez dakit, bada... Arazoa ez dela horko euskara, hori dio Lertxundik, bai...

Laugarren hizkuntza-eskakizunaz

Sustatun ateratako gai hori (4. HErako azterketen egokitasuna) gure mintegian komentatzeko modukoa da, ezta? Ikusi dudanez, eztabaidagaia zabala da, sakona ez ezik, baina azterketa horietako bat alderdi teknikotik taldean balioestea interesgarria litzateke beharbada. Interneten jarriak daude azterketa horietakoren batzuk? Liburuetan argitaratuta, bai, ezta? Aipatzen den atariko proba hori berria denez ez dago inon? Zuek bidaltzen ahal didazue bat posta elektronikoz? Blog honetan komentarioak nola idatzi badakizue, ezta? Erregistratu beharrik izan gabe edonork idazteko moduan jarria dago orain. Aurreko testuari komentario bat egin dio Gotzonek, eta haren izen-abizenak ageri dira, baina norberaren esku dago hori hala izatea edo ez (datorren ostegunean zerbait hitz egin dezakegu honetaz ere). Ongi legoke, nik uste, egunero sartzea txoko honetan, badaezpada. Eta idaztea, jakina. Eskuineko aldeko lotura-zerrenda hori zabaltzen ere lagunduko didazue. (Bide batez, Iñaki: hor zagok Cervantes f...

Idatzi, parte hartu

Hau Patxiren ideia da, eta prest bazaudete probatxo bat egin dezakegu. Hemen edonork idatz dezake nahi duena, eta denok ikusiko dugu. Editatu, oraingoz nik bakarrik egin dezaket, eta gainerakoona 'comments' sailean agertuko da, baina gerora alda liteke hori (eta komentarioak nik editatu ere bai). Idatzi mintegirako aproposa iruditzen zaizuen edozer gauza: - Aztergai proposamenak adibideak zalantzak galderak - Testu aztergaiak - Ideiak, gogoetak - ... Esate baterako, segur aski hainbatetan bururatu zaizuen baina mintegira eramateko adina iruditu ez zaizuen hori. Izena jarri, nahi izanez gero, edo ez. Dakizuen bezala, uztailaren 7ra atzeratu dugu aste honetako saioa. Ordurako ikus genezake probak zer ematen duen. Lehenago ezer ez badago, nik zeozer sartuko dut hemendik egun pare batera. Ea, bada!