Skip to main content

Gaztelaniazko erretorika?

Anjel Lertxundik, 2004-06-04ko Berrian:


Baldin eta Berripaper honen zuzendari hiztun txit azkarrak Gipuzkoako Foru Aldundiari ordaindu beharko lioke nire gaurkoa. Ikus dezagun zergatik. Atzo gutun bat jaso nuen Ogasun Sailetik: «Baldin eta agiri zuzentzailea egiten bada zergaren jasanarazpena zuzendu dela-eta, agiri horretan adierazi beharko da eragiketak egin ziren aitorpen-likidazio zergaldia edo zergaldiak, zirkunstantzia hauetako bat gertatuz: a) baldin eta zuzenketa ezin bada sartu berari dagokion zergaldiko aitorpen-likidazioan (adibidez, jasanarazitako kuota handiagoa 102/1992 Foru Dekretuak 80. artikuluan jasotakoez besteko arrazoiengatik oinarri ezargarria aldatzearen ondorioz; edo, bestela...)». Ez nau guztiz arrotza zaidan gaiak atzeratzen, horko euskarak ere ez. Eredua dut arazo. Gaztelaniazko erretorika hitzez hitz segitzearen morrontza. Administrazioaren eta administratuaren hizkeren arteko lubakia.

Ez dakit, bada... Arazoa ez dela horko euskara, hori dio Lertxundik, baina nik ez dakit oso erraz zedarritzen hor euskararen eta erretorikaren muga, eta segur aski azkura pixka bat egingo zien nik ezagutzen ditudan itzultzaile batzuei aurreko baieztapen horrek. Egin dezagun probatxo bat, ahal dugun neurrian (zenbait gauza nekez ulertzen dira hor daukagun testuinguru laburrarekin):

Zuzenketaren bat egin behar bada lehenagoko zerga-aitorpen batean, aldatu nahi den aitorpen-likidazioa zein zergalditakoa den adierazi beharko da zuzenketa-agirian, honako hauek kontuan harturik: a) Zuzenketa ezin bada sartu berari dagokion zergaldiko aitorpen-likidazioan (adibidez, ...)...

Erretorika kontu hutsa ote?

Comments

Patxi said…
Nik idatzia da aurreko hori. Patxi.
Anonymous said…
jhjdhfjdhfjdhfjdh

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...