Askotan agertzen zaigun erdarazko esapidea edo klitxea da. Arrunta da, beraz, literatura administratiboan. Batzuetan, halere, ez da erraza hainbat testuingurutan euskaraz ematen. Askotan, gaztelaniazko egitura [aditza + osagarri zuzena + “por un importe”] da: “tramitar | una ayuda | por un importe de x euros”. Euskarazko ordaina ematean, aldiz, “zenbat” eta “zenbateko” galdekariak egon ohi dira atzean: zenbat edo [zenbateko + izena] + aditza
(1.a) Tramitar una ayuda por un importe de x euros
(1.b) x euroko laguntza tramitatu (zenbateko)
(2.a) Se autoriza un gasto por un importe de x euros
(2.b) x euroko gastua baimentzen da (zenbateko)
(3.a) Hacienda ha efectuado devoluciones por un importe de x euros
(3.b) Ogasunak x euro itzuli ditu (zenbat)
(4.a) Euskaltel ampliará su capital por un importe de x euros
(4.b) Euskaltelek x euro gehituko du kapitala (zenbat)
(5.a) Conceder ayudas para alimentación infantil (por un importe de x euros)
(5.b) Haurrak elikatzeko laguntzak ematea (x euro) [Ø]
(6.a) El ICO financiará a empresas (zeharkako osagarria) por un importe de x euros
(6.b) ICOk x euro finantzatuko die hainbat enpresari (zenbat)
Nire ustez, batzuetan zerak despistatzen du: gaztelaniaz aditzarekin batera preposizio sintagma egoteak (“por”) eta, gainera, “por el importe” nolabaiteko klitxea izateak. Hori dela eta, hitzez hitz itzultzea ez da txukun gelditzen. Horregatik, euskaratzean esaldia bestela eraikitzea lagungarria da, euskararako itzulpenetan askotan gertatzen den bezala.
Zer deritzozue? Zer irtenbide aurkitu ohi diozue esapide horri?
---
Mikel Azkarate