2006/02/23

Entzuera

entzuera (OEH). v. entzute. 1. "Audiencia, el acto de escuchar, oir" 2. entzunera "Atención". 3. "Fama". "Entzuera handia, gran fama" ENTZUERA IZAN (V-gip, G-goi). Haber(lo) oido, tener noticia. Entzúeria baxuat, lo he oído alguna vez. ENTZUTEA IZAN. Zulo andi onetan lan asko egin oi zalako entzuera badegu. / Hidropesiaren entzuerarik badezute?

Zenbait adibide, LPLkoak:

5.3. La declaración de oficio de la incompetencia en los casos de los dos párrafos anteriores requerirá previa audiencia de las partes y del Ministerio Fiscal en plazo común de tres días.
5.3. Eskumengabetasuna ofizioz deklaratzeko, aurreko bi puntuetako kasuetan, aurrez entzuera eman beharko zaie alderdiei eta Fiskaltzari, hiru eguneko epe erkidean.

33.3. En las Salas de lo Social de los Tribunales Superiores de Justicia y del Tribunal Supremo se podrá acordar de oficio o a instancia de parte la acumulación de recursos pendientes, cuando entre ellos exista identidad de objeto y de alguna de las partes, previa audiencia de los comparecidos en todo caso y del Ministerio Fiscal en los recursos de casación.
33.3. Justizia-auzitegi nagusietako eta Auzitegi Goreneko gizarte-arloko saletan, ebazkizun dauden errekurtsoak metatzea erabaki daiteke, ofizioz edo alderdi baten eskariz, errekurtsoek bat bera badute objektua eta alderdiren bat, aurrez entzuera emanik agertutakoei kasu guztietan eta Fiskaltzari kasazio-errekurtsoetan.

104. Las demandas por despido, además de los requisitos generales previstos, deberán contener los siguientes:
(…)
d) Si el trabajador se encuentra afiliado a algún sindicato, en el supuesto de que alegue la improcedencia del despido por haberse realizado éste sin la previa audiencia de los delegados sindicales si los hubiera.

104. Kaleratzeagatiko demandetan, aurreikusitako betekizun orokorrez gain, honako hauek agertu beharko dute:
(…)
d) Ea langilea sindikaturen batean afiliaturik dagoen, baldin eta, delegatu sindikalak daudelarik, haiei aurrez entzuera eman gabe kaleratu izana alegatzen badu langileak kaleratzea bidegabe jotzeko.

BFAren hiztegi terminologikoa

Deustuko Unibertsitatearen azken argitalpenetako batean (Administrazio Zuzenbideko Berbategia), Bizkaiko Foru Aldundiaren hiztegi terminologiko honetara heltzeko lotura ageri da.

Deustukoen hiztegi horretan nahiz Aldundikoenean, egun baliodun eta egun baliogabe ageri dira.

Eta bai, egia da PDF formatuko hiztegiak ez duela inprimitzeko aukerarik ematen.

Lanegunak eta egun baliodunak

Hona hemen Euskaltermek dakartzan bost fitxetatik lau (hurbilenekoak). Ez dira denak erabileremu berekoak.

[5/1] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Psikologia. Hezkuntza | Hezkuntza
eu astegun, egun baliodun
es día hábil

[5/2] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Lan-harremanak | Laneko denbora Sailkapena: Administrazioa | Funtzio publikoa
Sailkapena: Administrazioa | Prozedura Definizioa: Epaitegietako eta administrazioko jarduketak egiteko balio osoa duen eguna.
eu egun, egun baliodun (termino nagusia)
Testuingurua: "Besterik adierazten ez den bitartean, epeak egunetan jartzen badira, egun baliodunak bakarrik hartuko dira kontuan; beraz, ez dira zenbatuko igandeak eta jaieguntzat jotakoak."
es día, día hábil
fr jour utile
en juridical day (B) lawful day

[2/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Psikologia. Hezkuntza | Hezkuntza
eu egun baliogabe
es día inhábil

[2/2] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Administrazioa | Funtzio publikoa
Definizioa: Epaitegietako eta administrazioko jarduketak egiteko baliorik ez duen eguna.
eu egun baliogabe
Testuingurua: "Epearen azken eguna egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea."
es día inhábil
fr jour chômé


Uste dut erraz ulertuko duzuela gure itzulpenetan egin dugun aukera (ordu, egun, denbora...).

Ley de Procedimiento Laboral (LPL)
43.1. Las actuaciones judiciales deberán practicarse en días y horas hábiles.
43.1. Egun eta ordu baliodunetan egin beharko dira jarduketa judizialak.

43.4. Los días del mes de agosto serán inhábiles, salvo para las modalidades procesales de despido, extinción del contrato de trabajo de los artículos 50 y 52 del texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, vacaciones, materia electoral, conflictos colectivos, impugnación de convenios colectivos y tutela de la libertad sindical y demás derechos fundamentales.
43.4. Abuztuko egunak baliogabeak izango dira, honako prozesu-aldaera hauetarako izan ezik: kaleratzeak, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 50. eta 52. artikuluetako lan-kontratuaren amaitzea, oporraldiak, hauteskunde-gaiak, gatazka kolektiboak, hitzarmen kolektiboen aurkapena eta askatasun sindikalaren eta gainerako eskubide oinarrizkoen babesa.

43.5. El Juez o Tribunal podrá habilitar días y horas inhábiles para la práctica de actuaciones cuando no fuera posible practicarlas en tiempo hábil, o sean necesarias para asegurar la efectividad de una resolución judicial. Iniciada una actuación en tiempo hábil podrá continuar hasta su conclusión sin necesidad de habilitación.
43.5. Egun eta ordu baliogabeak baliodun bihur ditzake epaile edo auzitegiak, baldin eta jarduketak denbora baliodunean egin ezin badira, edo beharrezko badira ebazpen judizial baten eraginkortasuna ziurtatzeko. Behin jarduketa bat denbora baliodunean hasiz gero, amaitu arte jarraitu ahal izango da, egun edo ordu baliogabeak baliodun bihurtu beharrik gabe.

Eragozpen gogorrik ikusten baduzue, jakinarazi, mesedez.

2006/02/10

Euskaltzaindiaren 144. araua

Lan polita, Solasturi blogean, Euskaltzaindiaren 144. arauaren gainean. Hiztegi Batuko hitz-zerrenda berri bat, atalka emana: e. marka dutenak, h. marka dutenak, euskalki marka dutenak...

2006/02/09

Prentsa oharra

Otsaileko saiorako aztergai jarri dugun testua da hau: prentsa ohar bat. Gaztelaniazko testua bakarrik jaso dut, eta ondoren doan azterlantxoa egin (Patxi). Izan daiteke hainbat gauza saioa baino lehen egokitzeko, gehitzeko edo kentzeko. Egin oharrak. Saiorako, paperean benetako itxurarekin izatea komeni zaigu.

DEPARTAMENTO PARA LA ORDENACION Y PROMOCION TERRITORIAL

LA RESIDENCIA SANTIKUTZ DE LEGAZPIA PODRÁ SER AMPLIADA EN 1.400M2

Diputación aprueba la modificación de las normas que posibilita su ampliación

El Consejo de Diputados de la diputación foral de Gipuzkoa ha acordado la modificación de las normas subsidiarias de planeamiento de Legazpi que afecta al área 15, conocida como Arantzazu. El expediente , promovido por el ayuntamiento legazpiarra, tiene por objeto modificar las condiciones previstas en las actuales normas subsidiarias para la ampliación de la residencia Santikutz. La misma se encuentra dentro de una parcela de 10.180m2 en el área de Arantzazu. El acuerdo foral posibilitará una ocupación máxima de la parcela de 700 m2 con un techo total edificable de 1.400m2.

ANTZUOLA CONTARÁ CON 20 NUEVAS VIVIENDAS EN LA ZONA CONOCIDA COMO PADRES DE FAMILIA.

El Consejo ha aprobado la modificación de las normas subsidiarias de Antzuola que afecta a las áreas 3 Behekoauzoa – Eguzki auzoa-Zurrategi, 5 Olaran y el sector E Zupide.

El nuevo documento urbanístico establece las condiciones para la ejecución de las citadas áreas. Así, la parcela del área 3 conocida como Padres de Familia, se destina a usos residenciales con la construcción de 20 viviendas. Esta dotación se traslada al área 5 en la que la parcela actualmente calificada como equipamiento deportivo se convierte en equipamiento socio-cultural. También se modifica el sector E Zupide que amplia su delimitación y pasa de 18.486m2 a 23.628m2 para incrementar tanto el sistema general de equipamiento como el sistema general de espacios libres en 4.242m2 y 900m2 respectivamente.

===

0. Komunikazio-egoera: nork zer norentzat.

a) Nork garbi dago, zer ez hain garbi, eta norentzat… jakin egin behar! Kazetarientzat da? Kazetariek horrelaxe argitara dezaten, non? Legazpi eta Antzuola hartzen dituzten herri-aldizkarietan, ez dut uste… Informazio hori nolabait landu nahi lukeenari, samurtu edo herritarrari gehixeago hurbildu nahi liokeenari, aukerarik ematen dio testu honek? Bere horretan ateratzen bada komunikabideetan, herritarrak ulertuko du?

1. Alberdi grafikoa.

a) Goiburuan, argi adierazten da, erakundea ez ezik, erakundearen saila ere.

b) Ez da egitura bera erabili bi albisteetan: batean, titulua-azpititulua-testua egitura; bestean, berriz, titulua-testua. (Bigarren testu horrek badu paragrafo labur bat hasieran, baina ez da azpititulua, ez grafikoki, ez testuaren beraren ikuspegitik).

c) Baliabide tipografikoak: komeni da hainbeste azpimarra, eta hainbeste maiuskula? Ez litzateke aski titulua letra lodiz eta azpititulua etzanez?

d) Ez ote da garrantzitsua 1.400m2 (edo 1.400M2) idatzi beharrean 1.400 m2 idaztea? (Oharra: 2 zenbakia ere ez da horrela idaztekoa, txikia baizik; Word-en 'superíndice' emanda egiten da, baina hemen ezin dut).

e) Egoki ote da eremu bat Behekoauzoa – Eguzki auzoa-Zurrategi izendatzea, halako marra-anabasarekin (bat handia, bestea txikia; batean hutsuneak, bestean ez)?

2. Testuaren koherentzia eta kohesioa.

a) Testuak duen arazorik handiena ez da techo total edificable edo sistema general de espacios libres zer diren jakin beharra, bi termino aukeratzeagatik. Hori zehatz-mehatz ez jakinik ere, testuaz gaingiroki jabetu behar genuke hor dagoena irakurrita. Baina ez da hala, tamalez. Iñaki Ugarteburuk, Testu teknikoen ulermenaz artikulu interesgarrian, ongi adierazi berri du askotan testu teknikoen zailtasunik handienak ez dituela terminologia ulergaitzak sortzen, baizik eta idazkuntza desegokiak; esate baterako, koma bat ez jartzeak. Gure kasu honetan, terminoak termino, ezinezkoa da bigarren albisteko esta dotación se traslada a hori ulertzea, ez baitzaio inondik antzematen aurrekaria edo erreferentea zer duen: parcela nekez lekualdatu daiteke; uso residencial ere ez, eta gainera ez dugu dotación izenarekin lotzen semantikoki, oker ez banago.

b) Lehenbiziko testuan, esaten da Kontseiluak onespena eman diola aldaketa jakin bati; aldaketa hori egitea udalak erabaki duela ulertzen dugu, eta erabaki horrek Aldundiaren onespena behar zuela. Bigarren testuan, gaia aski antzekoa izanik, prozedura bera dela pentsa genezake, baina ez da inon esaten, ez aditzera ematen; ez ote da beharrezko?

c) Egoki ote da lehenbiziko testuan el acuerdo foral posibilitará… esatea? Ez ote litzateke egokiago la modificación de las normas subsidiarias posibilitará… esatea? Bi testuak batera begiratuta, ohar gaitezke non dagoen arazoaren muina: lehenbizikoan "el Consejo ha acordado la modificación de" esaten du, eta bigarrenak, berriz, "el Consejo ha aprobado la modificación de", ez baita gauza bera… Nik esan behar banu, aprobar dagokio bietan.

d) Area hitzak balio terminologiko jakin bat duen testu batean (sector eta parcela oposizioan dituela, besteak beste), logikoa ote da hurrengo esaldian hitzaren balio arrunt-generikoarekin agertzea ("las citadas áreas" esaten duenean, bi “area” eta “sector” batez ari da)?

e) Arau subsidiario berri(tu)ei nuevo documento urbanístico deitzea ere, oso administrazio-kutsukoa izango da agian, baina ez idazkerarik argiena.

f) Legazpiri buruzkoan, datu bat behintzat bada berriari ezer eransten ez diona, eta testuan traba egiten duena: “(la residencia Santikutz) se encuentra dentro de una parcela de 10.180m2 en el área de…”. Egoitzak zenbat hartzen duen jakin behar genuke, ez “egoitza bere barruan duen partzela horrek” zenbat hartzen duen.

3. Sintaxia.

a)Aposizioarekin aski ez, eta triposizioa ere asmatu digute:

- area 3 Behekoauzoa
- sector E Zupide


b) Koma garesti dago, jakina. Eta, gainera, aposizio + aposizio egitura horiek txukun ematekotan koma behar denez, enumerazioko elementuen artean koma baino zerbait gehiago ere beharko litzateke.

c) Ez da harritzeko, beraz, erlatibo esplikatzaileak komarik gabe aurkitzea:

- Esta dotación se traslada al área 5 en la que la parcela actualmente calificada como…

- También se modifica el sector E Zupide que amplia su delimitación y pasa de…


d) Zorionez, lehenbiziko testuan koma artean ematen da azalpenezko egitura hau (eta, koma ongi erakusteko edo, hutsunea utzi zaio aurretik ere…):

- El expediente , promovido por el ayuntamiento legazpiarra, tiene por objeto…

e) Erlatibo horiek ez ezik, lotura hau ere (gutxienez) arazotsua da:

- se destina a usos residenciales con la construcción de 20 viviendas

Horiek horrela, uste dut honelatsuko testu bat egin litekeela euskaraz:

===

Legazpiko Santikutz egoitza handitu ahal izango da

Arau subsidiarioak aldatzea onetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak [, Diputatuen Kontseiluaren erabaki baten bitartez,] onetsi egin du Legazpiko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, Udalak aurkeztua. Erabaki horrekin, aldatu egin dira, 15 arean (Arantzazu), Santikutz egoitzaren eremua zabaltzeko baldintzak. Orain, egoitza horrek aukera izango du 700 m2 hartzeko, gehienez ere, eta 1.400 m2-ko sabaipe eraikigarria izateko.

Antzuolan 20 etxebizitza egingo dira Beheko auzo inguruan

Beste bi guneren baldintzak ere aldatu dira arau subsidiarioetan

Udalak hasitako espedienteari jarraikiz, Antzuolako arau subsidiarioak aldatzea onetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldaketa horrek hiru gune hauei eragiten die: 3 area (Beheko auzoa, Eguzki auzoa, Zurrategi), 5 area (Olaran) eta E sektorea (Zubipe). Arau subsidiario berrituen arabera, etxebizitzak egiteko gelditzen da 3 areako partzela bat, Familiako Gurasoak (?) deritzona, eta 20 etxe eraikiko dira han. Bestalde, 5 arean, orain arte kirol-erabilera zuen partzelari gizarte eta kultur erabilera eman zaio. Azkenik, E sektorea lehengo 18.486 m2-etatik 23.628 m2-ra zabaldu da; gehitu zaion eremutik, 4.242 m2 hornidura orokorreko sistemarako izango dira, eta 900 m2 eremu libreko sistemarako.

2006/02/04

Resultando, considerando

Erabaki baten azalpenean, paragrafo batzuk “resultando” eta beste batzuk “considerando” esanez hasten dira gaztelaniaz. Elementu horiek markatzaile funtzioa egiten dute testuan, gehienbat: zer partetan gauden adierazten digute. Zenbaitetan, elementu horiek "itzuli gabe" bezala egin izan da euskarazko testua; badirudi, ordea, komeni dela euskaraz ere markaren batzuk erabiltzea.

Korok proba bat egin du bi elementu horiek zituen testu batekin. Zatia identifikatzeko balio dezakeen elementuren bat bilatu du, esaldiaren sintaxian eraginik izango ez duena (edo ia); konpletiborik eskatzen ez duena, alegia (ustez, berez... eta horrelakoen modukoa).

Con fecha 27 de diciembre de 2005, Xxxx Xxxx ha interpuesto un Recurso de Alzada contra la Orden Foral del diputado del Departamento para la Calidad en la Administración Foral de 30 de noviembre por el que se aprobó un programa de formación para el 2006 dentro del ámbito de la mejora administrativa.

Resultando que el motivo del recurso es que la citada resolución no garantiza el derecho de los empleados de la Diputación Foral a recibir formación en las dos lenguas oficiales y a plantear una oferta de cursos en lengua vasca.

Resultando que la citada empleada, en su consideración de representante de la sección sindical del sindicato SSS en la Diputación está legitimada para interponer este tipo de reclamaciones, en el contexto de las relaciones laborales y derechos de los empleados de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Considerando que existe un error en la calificación del denominado Recurso de Alzada, toda vez que la Orden Foral recurrida pone fin a la vía administrativa conforme al artículo 74-C de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio sobre Organización, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

Por ello, conforme al artículo 114 de la Ley 30/1992, modificada por la Ley 4/1999 de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, contra dicha Orden Foral no cabe Recurso de Alzada.

Considerando, no obstante lo anterior, que contra las resoluciones que agotan la vía administrativa cabe interponer el Recurso Potestativo de Reposición ante el mismo órgano que dictó el acto impugnado; se entiende que esta es la verdadera naturaleza del Recurso interpuesto por Xxxx Xxxx y por ello se entra a resolver el fondo de la cuestión.

Considerando que como Recurso de Reposición, este diputado foral es el órgano competente para resolverlo en virtud del citado artículo 114 de la Ley 30/1992 y por el artículo 40.2.4 de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio también citada anteriormente.

Considerando que el Decreto Foral 21/2004, de 8 de marzo, aludido por la reclamante, como disposición incumplida, reconoce el principio general de que el personal de la Diputación tiene derecho a “recibir formación en las dos lenguas oficiales”. Ello no significa que este personal tenga derecho a recibir toda la formación indistintamente en euskera y/o en castellano que es lo que subyace en el Recurso de la Sra. Aristimuño.

Considerando que la citada Orden Foral y concretamente su anexo oferta, para el año 2006 49 acciones formativas diferentes, de las que 23 de ellas se ofertan en turno de euskera.

Considerando que hay 2 acciones formativas en las que por sus características particulares —autoformación de la lengua inglesa, francesa o lenguaje de signos— no es posible ofertarlas en euskera.

Considerando que en otras 3 acciones formativas no tiene sentido su oferta en euskera; verbigracia “la utilización del género en el lenguaje”.

Considerando que en otras 2 acciones formativas la oferta de su impartición en euskera es parcial; dado que en el caso de autoformación en informática —on line— depende de las aplicaciones de mercado existentes. Igual caso es el Curso de Primeros Auxilios.

Considerando que de las restantes 19 acciones formativas, el Servicio tendrá en cuenta la demanda en la lengua de formación como se contempla en el párrafo 4 del apartado “Solicitud de Inscripción” de la Orden Foral recurrida. Es decir, que según sea el número de solicitudes se podrán o no impartir en euskera.

En conclusión;

A la vista de todo ello se considera que aunque siempre mejorable, la Orden Foral recurrida ofrece una formación variada en ambas lenguas oficiales hasta donde la realidad del profesorado y del mercado exterior permite ofrecer.

Por todo ello este diputado foral,

RESUELVE

Desestimar el denominado Recurso de Alzada interpuesto por Xxxx Xxxx contra la Orden Foral de 30 de noviembre de 2005 de este diputado foral.


====

2005eko abenduaren 27an Xxxx Xxxx andreak Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuko diputatuaren 2005eko azaroaren 30eko Foru Aginduaren aurka, haren bitartez onartu baitzen Hobekuntza administratiboaren esparruko 2006ko prestakuntza programa.

Berez, errekurtsoa aurkezteko arrazoia da ebazpen hark ez duela bermatzen Foru Aldundiko langileek prestakuntza bi hizkuntza ofizialetan jaso ahal izatea eta euskarazko ikastaro eskaintza edukitzea, nahiz horretarako eskubidea izan.

Berez, langile horrek, Foru Aldundian SSS sindikatuaren ordezkaria izanik, badu Gipuzkoako Foru Aldundiko lan harremanen eta langileen eskubideen ingurunean horrelako erreklamazioak jartzeko eskubidea.

Izatez, kalifikazioaren aldetik hutsegitea da Gora jotzeko errekurtso deitu izana, errekurtsoaren gai den foru aginduak amaiera ematen baitio administrazio bideari, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko 2005eko uztailaren 12ko 6/05 Foru Arauak 74-C artikuluaren arabera.

Beraz, aipatu den foru aginduari ezin zaio Gora jotzeko errekurtsorik jarri, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearenak, 1999ko urtarrilaren 13ko 4/99 Legearen bitartez aldatuak, 114. artikuluan dioenari jarraituz.

Izatez, aurrekoa hala izanik ere, administrazio bidea agortzen duten ebazpenen aurka Berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkez dakioke inpugnatutako egintzaren ardura duen organo berari; hala, bada, uste dugu hori dela Fatima Ariztimuño andreak aurkeztutako errekurtsoaren benetako izaera eta, horregatik, gaiaren mamiari helduko diogu.

Izatez, Berraztertzeko errekurtso bezala hartuta, foru diputatuak dauka ebazteko eskumena, lehen aipatu diren 30/1992 Legeko 114. artikuluaren eta 2005eko uztailaren 12ko 6/05 Foru Arauko 40.2.4 artikuluaren arabera.

Izatez, 2004ko martxoaren 8ko 21/04 Foru Dekretuak, errekurtsogilearen hitzetan bete gabe utzitakoak, printzipio orokor gisa aitortzen du Foru Aldundiko langileek eskubidea dutela prestakuntza bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko. Baina horrek ez du esan nahi langileek prestakuntza guztia euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzeko eskubidea dutenik, Xxxx Xxxx andrearen errekurtsoaren azpian dagoen usteak adierazten duen bezala.

Izatez, Foru Agindu horretan, edo zehazki haren eranskinean, 2006rako 49 prestakuntza ekintza desberdin eskaintzen dira, eta horietatik 23 eskaintzen dira euskarazko txandan.

Izatez, prestakuntza ekintzetako bi ezin dira euskaraz eskaini, beren berezko ezaugarriengatik —ingelesa, frantsesa edo zeinu hizkuntza ikasteko autoprestakuntza—.

Izatez, beste hiru prestakuntza ekintza euskaraz eskaintzeak ez du zentzurik; kasu horretan dago, adibidez, “generoaren erabilera hizkeran”.

Izatez, beste bi prestakuntza ekintzatan euskararen erabilpena badago, neurri batean; izan ere, informatikako autoprestakuntzan —on line— euskara erabiltzea merkatuan dauden aplikazioen menpe dago. Gauza bera gertatzen da Lehen Sorospenak ikastaroarekin.

Izatez, gainerako 19 prestakuntza ekintzetan Zerbitzuak kontuan hartuko du prestakuntza zein hizkuntzatan eskatzen den, aurka egin zaion foru aginduko “Izena emateko eskaera” ataleko 4. paragrafoak erakusten duen bezala. Hau da, eskaera kopurua ikusita, euskaraz emateko aukera egongo da edo ez da egongo.

Ondorioz;

Hori guztia ikusirik, uste dugu aurka egin zaion foru aginduak bi hizkuntza ofizialetan eskaintzen duela prestakuntza aukera ugaria, irakasle aldetik eta kanpoko merkatuaren aldetik dagoen benetako egoera kontuan hartuta.

Horregatik, foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Ezestea Xxxx Xxxx andreak foru diputatu honen 2005eko azaroaren 30eko Foru Aginduaren aurka Gora jotzeko errekurtso deiturarekin aurkeztutakoa.

2006/02/02

Gerundioen itzulpenak: adibideak

Hona hemen, hobeki ikusteko, Xabierrek bildu dituenak (atzoko GAOkoak dira: 2006-02-01). Adibideak ahalik eta soilen uzten saiatu naiz.

Bat
Udal honek trafiko arau-hausteagatik ezarritako isunak, lortu gabe, notifikatzen saiatu ondoren, edikto honen bidez egiten da eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Lege Arauei eta Administrazio Ihardunbide Arruntari buruz, 59.4 eta 61 artikuluen arabera. interesatuen jakinaren gainean jartzen ditugu, jakin dezaten eta banan-banan jakinarazita har dezaten, era berean ondorengoaren berri ematen zaielarik:
PROZEDURA ZIGORTZAILEA
Izapidegilea: Errenteriako udaltzainburua. Hau errefusatu liteke 30/1992 Legearen 28 eta 29. artikuluei jarraiki.


Bi
Iragarkia
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 12an, «LHI-15.10 eta LHI-15.9 bizitegi sektorearen (Sagastia) urbanizazio egitasmoari» hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Ekainaren 30eko 17/94 Legeak, Etxebizitzaren arloko premiazko neurriak eta Hirigintza Plangintzarako zein kudeaketako tresnak izapidetzeko neurriak zehazteari buruzkoak, 7. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurreko ikusgai jartzen da, hamabost eguneko epean Obra eta Hirigintza saileko bulegoetan aztertu nahi duen edonoren eskueran gera dadin eta epe berean bidezko alegazioak egin daitezen.


Hiru
Ediktua
Manitek Recuperaciones S.L.ren izenean eta horren ordezkari gisa Itsaso Legarra Muñoa And.ak, udal baimena eskatu du pieza mekanikak berreskuratzeko jarduerarako, Apatta Industrialdean, D lursaileko C17 pabilioian.
Eta 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorraren 58.atalak dioenarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da, hain zuzen ipini nahi den iharduerak nolabait erasaten diela uste dutenek bidezko oharrak egiteko aukera izan dezaten. Gainera, bertan ohartarazten da, delako espedientea jendearen esku egongo dela hamabost lanegunez bulego-orduetan Udaletxe honetako Hirigintza, Azpiegitura, Zerbitzu eta Ingurugiro Sailean, eta epe horretan bertan egin litezkeen erreklamazioak Udaletxeko Erregistro Orokorrean sarrera emanez bideratuko direla.


Lau
Kudeaketa eta Plangintza Zuzendaritza Nagusia
Kalteen erantzunkizunagatik irekitako espedienteak, interesatuei zuzenean jakinarazterik izan ez direnak.
1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 artikuluan dioena betez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako elementuei kalteak eragiteagatik irekitako erantzukizun espedienteen zerrenda argitaratzen dugu hemen, interesatuei entzuteko epearen berri emanez bidalitako idatzia helaraztea ezinezkoa izan delako.


Bost
ESTATUKO LOTERIA ETA APOSTUAK
Gipuzkoako Merkataritzako Ordezkaritza
Iragarkia
Eibarko (Gipuzkoa) 3 zki.ko. Loterien Administrazioen titularrak (20.031.0003), orain Eibarko (Gipuzkoa) Fermín Calbetón 19-ean dagoen Administrazioa Fermín Calbetón 7-ra aldatzea eskatu du. Azaroaren 26ko, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legearen 86 artikuluarekin bat etorriz argitaratzen dena, erasanda erizten diren pertsonek iragarki hau argitaratu eta 20 eguneko epearen berne alegazioak aurkeztu ditzaten.


Sei
Jendaurreko informazioa
Bergarako (Gipuzkoa) udalerrian, Ozaeta Jauregian karparen aldaketa eta makinak jartzeko bertan egin beharreko indusketa lanak egiteko baimena eskatu du Koldo Lasa jaunak, Bergarako Zubiaurre Kaleko 35. enean helbdiea duenak eta 15.888.154-F IFKdunak.
Jatetxea handitu nahi da behe-planta eta sotanoarekin, Deba ibaiaren eskubiko aloban 7m luzeran ibaiaren hormatik gutxienez 5 metrora aldenduaz.


Zazpi
Jendaurreko Informazioa
Hondarribiko udalerrian (Gipuzkoa), Jaizubia auzoko Amezti-Punta baserria berreraikitzeko lanetarako baimena eskatu dute, 15.249.098-Y IFK eta Irungo Primantzar kaleko 35.ean helbidea duten Francisco Javier Etxeberria Mendizabal eta Jesus Mari Etxeberria Mendizabal jaunek.
Amezti-Punta baserria eraitsi eta, 10 metro Ekialderago eta 2 metro altuagoko kotan berri bat eraikitzean datza obra. Proiektua hartuko duen lursailak Bekoerreka erretena du mugakide Ipar-ekialdean, eta Hego-ekialdean, berriz, Simoneneko erretena, eremua erreten bien polizi aldean kokatuta dagoelarik.


Zortzi
Iragarkia
Alde interesatuak eskatuta, Alkatetza honek egun indarrean dagoen legediak ematen dizkion eskurantzak erabiliz, eta Kode Zibileko 51.2 artikuluak eta Herri Administrazioen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Erregimen Juridikoko 30/92 Legearen 13. artikuluak xedatutakoa betez, ondorengoa,


Bederatzi
Iragarkia
2006ko ekitaldiari dagokion Aurrekontu-espedientea jende aurrean agerian egoteko arauzko epea igarota, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, eta Udalbatzarrak, 2005eko abenduaren 26an eginiko bileran, hartutako akordioaren arabera, aipatutako aurrekontua behin-betiko izaeraz onartuta gelditu da, ondoren, Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko indarrean dagoen Araudiak ezarritakoa betez, bere Kapitulukako laburpena argitaratzen da:


Hamar
Diru laguntza emateko oinarriak, Joxe Takolo Beka egitaraua barne delarik, alpinismo jarduera bultzatzeko.
Iragarkia
Alkatetza honek 2006ko urtarrilaren 24an emandako ebazpenaren bidez, Joxe Takolo Bekaren baitan dagoen dirulaguntza lortzeko eskariak eta beka bera ematea arautzen duen arauak onartu zituen, Euskal Herriko Mendi Federazioko kide izanik, adierazi den helburuarekin bat datorren jardueraren bat antolatu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzendua.


Hamaika
Agerre-Azpiko a.312.u, a.312.v eta a.312.x Partzeletako Xehetasun Azterlana behin betiko onartzea. Jende aurreko erakusketa.
Udal Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 11an eginiko bileran, Bidegoiango Agerre-Azpiko a.312.u, a.312.v eta a.312.x Partzeletako Xehetasun Azterlana behin betiko onartzea erabaki zuen.
Administrazio-bideari amaiera ematen dion behin betiko erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako epaitegian, bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c) artikuluarekin bat etorriz.


Hamabi
Iragarkia
Udalak, 2005eko abenduaren 28an egindako Udalbatzaren Osoko Bilkuran, 2005ari dagokion Udalaren berezko Aurrekontuko 1/2005 zenbakidun Kredituen Aldaketako Espedientea behin behingo izaeraz onartu du.
Abenduaren 28ko 39/1988 Legearen, Toki Ogasunen Erregulatzaile denaren 158.2 eta 150. artikuluetan xedatutakoa betez, apirilaren 20ko 500/1990 Erret-Dekretuko 41. 20. eta 22 artikuluei jarraiki; jendaurreko informaziora jartzen da ondorengo erregelen arabera:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...