Irakurtzen hasi, eta referencia hitzaren erabilera jakin batekin egin dut topo. Berehala, Zuzenbideko Euskararen Mintegian guk itzulitako pasarte bat etorri zait gogora. Hartan mención ageri da, baina ikusi nahi dudanerako gauza bera direla uste dut, ñabardurak ñabardura.
Si la sentencia de suplicación reconociera el derecho a percibir pensiones y subsidios se harán los ingresos o aportarán las certificaciones que para recurrir en suplicación exige el artículo 192 de esta Ley, en el modo que en él se establece, debiendo entenderse hechas a la Sala de lo Social del Tribunal Superior de Justicia las menciones que al Juzgado se contienen en dicho precepto. | Pentsioak eta sorospenak jasotzeko eskubidea aitortzen badu erregutze-errekurtsoak, errekurtso hori jartzeko lege honen 192. artikuluan eskatzen diren diru-sarrerak egin edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, han ezarritako moduan, epaitegi dioen tokian justizia-auzitegi nagusiko gizarte-arloko sala dioela harturik. |
Gaurko dekretuko pasartea, berriz, honako hau da:
2. artikulua.– II. eta V. kapituluetan bilduta dauden erreferentzien esanahia. 1.– Amari edo aitari -naturala edo adopziokoa- buruzko erreferentziek tutoretzapearen edo familia-harrera iraunkorrean edo adoptatu aurrekoaren arabera adingabeen zaintza esleituta daukatenak ere bilduko dituzte. 2.– Seme-alabei buruzko erreferentziak naturaz, edo adopzioz seme-alabak direnei ere, betiere adingabeak, eginikotzat hartuko dira, baita tutoretzapekoak edo familia harrerakoak (iraunkorra edo adopzio aurrekoa) direnei eginikotzat ere. 3. artikulua.– V. kapituluan bilduta dauden erreferentzien esanahia. 1.– Familia-unitateari buruzko erreferentziak, bestalde, onuradunak, horren ezkontideak -tartean banantzerik edo dibortziorik izan ez bada- edo onuradunarekin izatezko bikotekide gisa bizi ohi denak -betiere behar bezala egiaztatzen bada- eta seme-alabek -baldin eta onuradunak haien gaineko zaintza eta babespea baditu eta bizileku berean bizi badira- osatzen duten familia-unitateari eginikotzat hartuko dira. 2.– Aitari edo amari buruzko erreferentziak honako hauei eginikotzat hartuko dira: – Semearen edo alabaren zaintza eta babespea duenari. – Aurrekoarekin bizi denari, ezkontidea zein izatezko bikotekidea izan. – Familia-harreraren edo tutoretzaren kasuetan, adingabearen zaintza dutenei, eta, hala badagokio, haien ezkontide edo izatezko bikotekideei. | Artículo 2.– Significado de las referencias contenidas los Capítulos II y IV. 1.– Las referencias relativas al padre o a la madre, tanto por naturaleza como por adopción, comprenderán, también, a las personas que tengan atribuida la guarda de personas menores de edad en virtud de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo. 2.– Las referencias relativas a hijo o hija se entenderán hechas a las personas que lo sean por naturaleza o por adopción pero siempre menores de edad, y comprenderán, también, a las sometidas a tutela o a acogimiento familiar permanente o preadoptivo. Artículo 3.– Significado de las referencias contenidas en el Capítulo V. 1.– Las referencias relativas a la unidad familiar se entienden realizadas a la compuesta por la persona beneficiaria, su cónyuge, si no media separación o divorcio, o la persona con quien conviva como pareja de hecho de forma habitual, siempre que quede debidamente acreditado, así como los hijos y las hijas sobre los que tengan atribuida la guarda y custodia y convivan en el mismo domicilio. 2.– Las referencias relativas al padre o a la madre se entienden realizadas a: – A quien ostente la guarda y custodia del hijo o de la hija. – A la persona que convive con el anterior, sea como cónyuge o como pareja de hecho. – En el supuesto de acogimiento familiar o tutela, a las personas que ostenten la guarda del menor y, en su caso, a sus cónyuges o a sus parejas de hecho. |
Kasu guztietan erreferentzia ordaina eman da, eta horren bi ondorio behintzat aztertzekoak iruditzen zaizkit: esapidearen naturaltasuna, batetik, eta sintaxia, bestetik. Goian aipaturiko pasartearen ildotik (baina ez hitz berberekin), beste aukera bat probatzera ausartu naiz. Euskarazko bi testuak jarriko ditut orain elkarren ondoan:
2. artikulua.– II. eta V. kapituluetan bilduta dauden erreferentzien esanahia. 1.– Amari edo aitari -naturala edo adopziokoa- buruzko erreferentziek tutoretzapearen edo familia-harrera iraunkorrean edo adoptatu aurrekoaren arabera adingabeen zaintza esleituta daukatenak ere bilduko dituzte. 2.– Seme-alabei buruzko erreferentziak naturaz, edo adopzioz seme-alabak direnei ere, betiere adingabeak, eginikotzat hartuko dira, baita tutoretzapekoak edo familia harrerakoak (iraunkorra edo adopzio aurrekoa) direnei eginikotzat ere. 3. artikulua.– V. kapituluan bilduta dauden erreferentzien esanahia. 1.– Familia-unitateari buruzko erreferentziak, bestalde, onuradunak, horren ezkontideak -tartean banantzerik edo dibortziorik izan ez bada- edo onuradunarekin izatezko bikotekide gisa bizi ohi denak -betiere behar bezala egiaztatzen bada- eta seme-alabek -baldin eta onuradunak haien gaineko zaintza eta babespea baditu eta bizileku berean bizi badira- osatzen duten familia-unitateari eginikotzat hartuko dira. 2.– Aitari edo amari buruzko erreferentziak honako hauei eginikotzat hartuko dira: – Semearen edo alabaren zaintza eta babespea duenari. – Aurrekoarekin bizi denari, ezkontidea zein izatezko bikotekidea izan. – Familia-harreraren edo tutoretzaren kasuetan, adingabearen zaintza dutenei, eta, hala badagokio, haien ezkontide edo izatezko bikotekideei. | 2. artikulua.– II. eta V. kapituluetako hitz batzuen adiera. 1.– Ama edo aita —naturala edo adopziozkoa— esaten denean, aintzat hartzen dira tutoretzapearen edo familia-harrera iraunkorrean edo adoptatu aurrekoan adingabeen zaintza esleitua dutenak ere. 2.– Seme edo alaba esatean, aintzat hartzen dira naturalak nahiz adopziozkoak, betiere adingabeak badira, eta orobat tutoretzapekoak eta familia harrerakoak (harrera iraunkorra nahiz adopzio aurrekoa).
2.– Aita edo ama esaten denean, hauek hartzen dira aintzat: – Semearen edo alabaren zaintza eta babespea duena. – Aurrekoarekin bizi dena, ezkontidea zein izatezko bikotekidea izan. – Familia-harrera edo tutoretza kasuetan, adingabearen zaintza duten pertsonak, eta, izanez gero, haien ezkontidea edo izatezko bikotekidea. |
Ez dakit zenbateraino agertuko zaizkizuen horrelakoak, baina puntu honek hizpidea eman dezakeela iruditzen zait. Bestalde, ez ahaztu hor ageri den "en su caso" klixeari erreparatzea (horrek ere bi itzulpen ditu).
Uda ON.
Patxi