Gaurko
Berriaren azalean (2006-04-06), adibide polit bat daukagu koma 'ospetsu' baten erakusgarri. Gogoan izango duzue "1965ean jaio zen Bilbon" erako esaldiez Juan Garziak esandakoa (koma behar duela, alegia, bestela beste urteren batean beste nonbait jaio ote zen pentsa dezakegulako), eta azalpen horri ematen zaion erantzun tipikoa ere bai ("behin bakarrik jaiotzen gara, ordea, eta ez dago gaizki ulertzerik!".
Bada, gaurko
Berriako izenburuak argi asko uzten du, nik uste, koma horren premia, eta bizkor ibili da kazetaria (edo zuzentzailea). Hauxe da izenburua:
Euskalteleko Samuel Sanchezek bigarrenez irabazi du, Lerinen.Komarik gabe idatziko zukeen hainbatek, ezta? Baina Lerinen lehenbizikoz irabazi du Sanchezek (ailegatu ere lehenbizikoz ailegatu baita Euskal Herriko Itzulia Lerinera), eta guztiz pertinentea eta beharrezkoa da koma hori.