2005/11/18

Herritarrak eta hiritarrak

Mujika, Elosegi eta Petrirena mintzo. Gai interesgarri hau gorde samarrean gelditzen denez, Sarasolaren artikulu bati emandako erantzunen artean, hemen jartzen dizuet haria.

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131111855

2005/11/16

Jardunaldi interesgarriak abenduan

EHUko Euskara Institutuak "Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak" izeneko jardunaldiak antolatu ditu abendurako (19 eta 20), Leioan. Egitarauak oso interesgarria ematen du. Lexikoaren eta terminologiaren aldetik ez ezik, diskurtsoaren ikuspegitik ere begiratzen dute zenbait hizlarik.

Hemen dago egitarau osoa:

http://www.sustatu.com/1131009825

2005/11/15

Resolución por la que... (eta 3)

En fecha 17 de agosto de 2005, ha tenido entrada en el Registro General del Departamento para las Infraestructuras Viarias con el número 4.975, el escrito de fecha 9 de agosto de 2005, suscrito por Don Pepe y otras veintitrés personas más, en virtud del cual interponen recurso de reposición contra el Acuerdo del Consejo de Diputados de 5 julio de 2005, por el que se aprueba el PROYECTO MODIFICADO Nº 1 DEL PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA AUTOPISTA VITORIA/GASTEIZ-EIBAR. TRAMO: ARLABAN - ESKORIATZA (clave 1-AU-2/1998-F-M1).

2005eko abuztuaren 17an jaso zen Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean (4.975 zk.) 2005eko abuztuaren 9ko data duen eta Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek sinatu zuten idatzia, hain zuzen ere GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzeko Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean emandako erabakiaren kontrako berraztertzeko errekurtsoa.

(…)

ACUERDA

Desestimar el recurso de reposición interpuesto por Don Pepe y otras veintitrés personas más, contra el Acuerdo del Consejo de Diputados de 5 julio de 2005, por el que se aprueba el PROYECTO MODIFICADO Nº 1 DEL PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA AUTOPISTA VITORIA/GASTEIZ-EIBAR. TRAMO: ARLABAN - ESKORIATZA (clave 1-AU-2/1998-F-M1).

ERABAKI DU

Ezestea Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru pertsonak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzeko hartu zuen erabakiaren kontrakoa.

1. "Erabaki du" paragrafoa ongi samar ulertzen dela esango nuke. Nolanahi ere, bi proba egin nahi nituzke, bat txikia (a), eta bestea handixeagoa (B):

a) "(...) Kontseiluak 1. proiektu aldatua onartu zuen erabakiaren kontrakoa".

b) Ezestea Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru pertsonak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean hartutako erabaki honen kontrakoa: GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzea.

2. Lehenbiziko paragrafoak ("escrito, en virtud del cual") zalantza gehiago sortzen dit, bidea aski konplexua baita: "(...) idatzia, hain zuzen ere X ...tzeko ...k ...n ...dako ...aren ...ko berraztertzeko errekurtsoa". Oraintxe bertan egin behar banu, zein erabiliko nuke eta honela idatzi (beste ukitu batzuk ere badira):

2005eko abuztuaren 17an, Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean idatzi bat jaso zen (4.975 zk.), 2005eko abuztuaren 9an Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek sinatua, zeinetan berraztertzeko errekurtsoa jartzen zitzaion Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean emandako erabaki honi: GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzea.

3. Norbaitek esan dezake horretarako hobe dela beste hau egitea:

2005eko abuztuaren 17an, idatzi bat jaso zen Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean (4.975 zk.), Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek 2005eko abuztuaren 9an sinatua. Idatzi horretan berraztertzeko errekurtsoa jartzen zitzaion Diputatuen Kontseiluaren 2005eko uztailaren 5eko erabaki honi: GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzea.

2005/11/10

Estimatutako azterketak

Interneten zerbaiten bila nenbilela (zeinak izenordea ageri den testuren bat nahi nuen), honako perla hau topatu dut. Azterketa bat da, itxuraz unibertsitatekoa (Sistema Eragileak I, 2003ko maiatza), eta honela dio goian:

Estimatutako azterketaren iraupena: 3 ordu.

Harrapatu duzue? Pauso bat baino gehiago eman behar da korapiloa askatzeko.

Resolución por la que... (2)

En fecha 12 de julio de 2005 EEEEEE, S.L. solicita autorización de la Dirección General de Gestión y Planificación del Departamento para las Infraestructuras Viarias para una prórroga de la autorización otorgada mediante Resolución C/2004/2640, expediente AUT-2004/0724, de fecha 7 de octubre de 2004, para transporte con mayor peso del permitido y señalización por la carretera GI-3181, p.k. 2,900, en el término municipal de Azpeitia.

Como antecedente debe señalarse que mediante Orden Foral 155-C/2005, de fecha 20 de septiembre de 2005, el Diputado Foral del Departamento paras las Infraestructuras Viarias resolvió desestimar el Recurso de Alzada interpuesto por EEEEEE, S.L. confirmando la Resolución del Director General de Gestión y Planificación 1.160-C/2005, de fecha 10 de mayo de 2005, por la que se requería la reparación de la calzada de la carretera GI-3181, p.k. 2,900, en Azpeitia, así como señalizar la misma conforme a la autorización AUT-2004/724, y se imponía a EEEEEE, S.L. una sanción de multa por importe de 2.404,05 euros por haber cometido una infracción administrativa tipificada en el artículo 96.3 apartado a) de la Norma Foral 17/1994, de 25 de noviembre, de Carreteras y Caminos de Gipuzkoa.

2005eko uztailaren 12an Eeeeee SL enpresak Bide Azpiegituretarako Departamentuko Kudeaketa eta Plangintza Zuzendaritza Nagusiari eskatu zion 2004ko urriaren 7ko C/2004/2640 Ebazpenaren bidez emandako AUT-2004/0724 baimena luzatzeko, Azpeitian, GI-3181 errepidean zehar (2,900 k.p), baimendutakoa baino pisu gehiago garraiatzeko eta seinalizazioa jartzeko emandakoa, hain zuzen ere.

Aurrekari gisa, aipatu behar da 2005eko irailaren 20ko 155-C/05 Foru Aginduaren bidez Bide Azpiegituretarako diputatuak ezetsi egin zuela Eeeeee SA enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa eta berretsi Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusiak 2005eko maiatzaren 10en emandako 1.160/2005
Ebazpena. Ebazpen hartan interesatuari eskatu zitzaion, Azpeitian, GI-3181 errepideko 2,900 k.p.an, galtzada konpontzeko eta AUT-2004/724 baimenaren araberako seinaleak jartzeko. Era berean, gainera, 2.404,05 euroko isuna jarri zitzaion 1994ko azaroaren 25eko 17/94 Foru Arauak, Gipuzkoako Errepide eta Bideenak, 96.3.a) artikuluan aurreikusitako arau hauste administratiboa egin zuelako.

1. Berriz ere, “resolución (…), por la que (…)” egitura bat agertzen da gaztelaniazko testuan, eta euskaraz esaldi bat berritik hasita adierazi da: “Ebazpen hartan, (…)”. Egokiena hori dela uste dut nik ere.

2. Gauza bera ez baina antzeko zerbait dugu lehenbiziko paragrafoan ere: esaldia luzatu egiten da “autorización” izenari “otorgada mediante…” osagarria erantsirik. Euskaraz, lotura ez dugu berta-bertan ikusten, aurreraxeago/geroxeago baizik, -a artikuluarekin ordezten denean “baimen” izena: baimena, (…) emandakoa”. Modu hoberik ez dut aurkitu nik, baina zalantza txiki bat badut puntuazioarekin.

3. Proposamen bat daukat bigarren paragrafoko bigarren esaldirako. Zer eskatu zitzaion?

Ebazpen hartan interesatuari eskatu zitzaion, Azpeitian, GI-3181 errepideko 2,900 k.p.an, galtzada konpontzeko eta AUT-2004/724 baimenaren araberako seinaleak jartzeko.

Zergatik ez honela:

Ebazpen hartan, interesatuari eskatu zitzaion galtzada konpon zezala Azpeitian, GI-3181 errepideko 2,900 k.p.an, eta seinaleak jar zitzala AUT-2004/724 baimenaren arabera.

Aditz jokatuarekin bizitasuna irabazten dela uste dut (ordena ere egokiagoa da), eta ulertzeko arazorik ere ez dute forma horiek, ezta?

4. Azkenik, aurreko testuan agertutako gauza bat daukagu berriz ere: “x euroko isuna jarri zitzaion, (…) arau-hauste administratiboa egin zuelako”. Puntu suspentsiboak dauden tokian aposizio deseroso samar bat dago, besteak beste. Komentatuko dugu beste honekin hobetzen ote den: “x euroko isuna jarri zitzaion, egindakoa arau-hauste administratibotzat hartzen duelako (…)-k”.

2005/11/02

Resolución por la que... (1)

RESUELVE

Desestimar el Recurso de Alzada interpuesto por AAAAAA BBBBBBB, S.A., confirmando la Resolución del Director General de Gestión y Planificación 1.158-C/2005, de fecha 10 de mayo de 2005, por la que se requería la realización de obras de desvío y recogida de aguas de su parcela, así como limpiar los caños y reponer la rejilla en la carretera GI-3071, p.k. 1,900, en Altzo, y se imponía una sanción de multa por importe de 2.404,05 euros por haber cometido una infracción administrativa tipificada en el artículo 96.3 apartado a) de la Norma Foral 17/1994, de 25 de noviembre, de Carreteras y Caminos de Gipuzkoa.

EBATZI
DU
Ezestea Aaaaaa Bbbbbb SA enpresak jarritako errekurtsoa eta berrestea Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusiak 2005eko maiatzaren 10en emandako 1.158/2005 Ebazpena. Ebazpen hartan interesatuari eskatu zitzaion Altzon, GI-3071 errepideko 1,900 k.p.an, bere lurzatiko ura bildu eta bideratzeko, errepidera iritsi ez zedin, eta aldi berean, kainuak garbitu eta saretxoa ostera jartzeko. Era berean, gainera, 2.404,05 euroko isuna jarri zitzaion 1994ko azaroaren 25eko 17/94 Foru Arauak, Gipuzkoako Errepide eta Bideenak, 96.3.a) artikuluan aurreikusitako arau hauste administratiboa egin zuelako.

1. Gaztelaniaz “(resolución) … por la que” erlatibo bat dagoen tokian, euskaraz beste esaldi bat hasi da, erreferentea berriz harturik (“Ebazpen hartan…”). Arazorik ez dut ikusten, nik behintzat.

2. Beste hari-mutur batzuk, nahi izanez gero heltzeko:

a) Ebazpenaren edukia azaltzen denean (azken bi esaldiak), zergatik ez da puntu eta koma erabiltzen “eskatu zitzaion” eta “isuna jarri zitzaion” esaldien artean, elkarri lotuago uzteko? Zergatik erabiltzen dira, toki berean, bi lokailu (“era berean”, “gainera”)?

b) Lehenbiziko esaldian, zergatik ez da koma jartzen bi koordinatuen artean (“ezestea” eta “berrestea”)? Ez ote da komeni, gainera, gauza biak elkarri guztiz lotuak daudenez, lokailu bidez edo beste nolabait hori esplizitatzea? Adibidez:, “…, eta, beraz, berrestea…”; “…, eta, hura ezestearekin, berrestea…”. Gaztelaniaz, “confirmando” gerundioa ustela da, baina…

c) Lehengo egunean komentatutakoaren haritik: nahitaez “ezestea” eman behar ote da “desestimar” hori? Ez ote daiteke, adibidez, “ez onartzea” eman? Hala esanez gero, “no admitir” esango genuke?

d) Azken esaldia antolatzeko proposamen bat, aztergai:

Era berean, 2.404,05 euroko isuna jarri zitzaion, egindakoa arau-hauste administratibotzat jotzen duelako 1994ko azaroaren 25eko 17/94 Foru Arauak, Gipuzkoako Errepide eta Bideenak, 96.3.a) artikuluan.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...