2005/11/15

Resolución por la que... (eta 3)

En fecha 17 de agosto de 2005, ha tenido entrada en el Registro General del Departamento para las Infraestructuras Viarias con el número 4.975, el escrito de fecha 9 de agosto de 2005, suscrito por Don Pepe y otras veintitrés personas más, en virtud del cual interponen recurso de reposición contra el Acuerdo del Consejo de Diputados de 5 julio de 2005, por el que se aprueba el PROYECTO MODIFICADO Nº 1 DEL PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA AUTOPISTA VITORIA/GASTEIZ-EIBAR. TRAMO: ARLABAN - ESKORIATZA (clave 1-AU-2/1998-F-M1).

2005eko abuztuaren 17an jaso zen Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean (4.975 zk.) 2005eko abuztuaren 9ko data duen eta Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek sinatu zuten idatzia, hain zuzen ere GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzeko Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean emandako erabakiaren kontrako berraztertzeko errekurtsoa.

(…)

ACUERDA

Desestimar el recurso de reposición interpuesto por Don Pepe y otras veintitrés personas más, contra el Acuerdo del Consejo de Diputados de 5 julio de 2005, por el que se aprueba el PROYECTO MODIFICADO Nº 1 DEL PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA AUTOPISTA VITORIA/GASTEIZ-EIBAR. TRAMO: ARLABAN - ESKORIATZA (clave 1-AU-2/1998-F-M1).

ERABAKI DU

Ezestea Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru pertsonak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzeko hartu zuen erabakiaren kontrakoa.

1. "Erabaki du" paragrafoa ongi samar ulertzen dela esango nuke. Nolanahi ere, bi proba egin nahi nituzke, bat txikia (a), eta bestea handixeagoa (B):

a) "(...) Kontseiluak 1. proiektu aldatua onartu zuen erabakiaren kontrakoa".

b) Ezestea Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru pertsonak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean hartutako erabaki honen kontrakoa: GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzea.

2. Lehenbiziko paragrafoak ("escrito, en virtud del cual") zalantza gehiago sortzen dit, bidea aski konplexua baita: "(...) idatzia, hain zuzen ere X ...tzeko ...k ...n ...dako ...aren ...ko berraztertzeko errekurtsoa". Oraintxe bertan egin behar banu, zein erabiliko nuke eta honela idatzi (beste ukitu batzuk ere badira):

2005eko abuztuaren 17an, Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean idatzi bat jaso zen (4.975 zk.), 2005eko abuztuaren 9an Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek sinatua, zeinetan berraztertzeko errekurtsoa jartzen zitzaion Diputatuen Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean emandako erabaki honi: GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzea.

3. Norbaitek esan dezake horretarako hobe dela beste hau egitea:

2005eko abuztuaren 17an, idatzi bat jaso zen Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean (4.975 zk.), Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek 2005eko abuztuaren 9an sinatua. Idatzi horretan berraztertzeko errekurtsoa jartzen zitzaion Diputatuen Kontseiluaren 2005eko uztailaren 5eko erabaki honi: GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzea.

1 comment:

Anonymous said...

Beste moldaketa posible bat hirugarren adibideko lehen paragrafoarentzat:

2005eko abuztuaren 17an Bide Azpiegituretarako Departamentuko Erregistro Orokorrean (4.975 zk.) jasotako 2005eko abuztuaren 9ko idatzi batean (idatzi baten bidez), Pepe Jaunak eta beste hogeita hiru lagunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuten GASTEIZ-EIBAR AUTOBIDEAREN ARLABAN-ESKORIATZA ZATIA EGITEKO PROIEKTUAREN 1. PROIEKTU ALDATUA (1-AU-2/1998-F-M1) onartzeko (onartuz emandako) Diputatuen Kontseiluaren 2005eko uztailaren 5eko Erabakiaren kontra.

Arrazoiak:
- idatzia erregistroan sartzeari ez dago esaldi nagusi bat eman beharrik, erreferentzia emateko besterik ez delako.
- paragrafoaren mamia berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea da, eta hori gelditzen da galdegaiaren + aditz nagusiaren tokian.
- ‘XXXek dddn emandako erabakia’ formaren ordez, ‘XXXen dddko Erabakia’ forma erabiltzea komeni dela uste dut, paragrafo korapilatsuetan behintzat, bestela ere nahiko ergatibo eta aditz izaten baita.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...