EIZIEren web orrian eskegi dute Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko lehendakariak idatzi duen artikulu interesgarri bat, Juan Garziak ZIO bildumarako 2007an itzulitako Formen matxinada liburuaz (WAGENSBERG, Jorge, La rebelión de las formas, o cómo perseverar cuando la incertidumbre aprieta).
Artikuluan hainbat adibide biltzen dira, gaztelaniatik euskarara itzultzeko estrategiei buruzkoak. Euskaraz idazteko baliabide estilistiko ugari eskaintzea aitortzen dio artikulugileak Juan Garziari.