2010/12/13

Consumer corpusa

Berriki Consumer corpusa jarri du on line Eroski Fundazioak. Ezaugarri hauek ditu:
  • Consumer aldizkariko testuen corpus eleanitza da
  • terminoen kontsultarako testuingurua eskaintzen du
  • kontsumoari buruzko kontzeptuen esparru zabala hartzen du
  • itzulpenerako (eta testu sorkuntzarako) baliabide praktikoa da
  • Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak egin dute corpusa.

2010/12/07

Estatistika hiztegia

Inoiz estatistika arloko testu bat itzultzekotan, EUSTATen hiztegi hau erabilgarria izan daiteke:

2010/12/02

Zinpeko itzultzaileen behin betiko zerrenda

Joan den azaroaren 29an, astelehenez, zinpeko itzultzaileen behin betiko onarpena argitaratu zen EHAAn. Orain arte, behin-behineko zerrendaren berri baizik ez genuen.

Hor daude, beraz, "nortzuek eskuratu duten bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile lanetarako izendapena meritu bidez, lege-, administrazio- eta ekonomia-arloetan itzulpenak edota interpretazio-lanak eginda izateagatik").

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...