Ohar bat baneukan horri buruz aurtengo otsailean egina, eta hemen jarriko dut (pixka bat moldatuta, ilun zegoen eta). Eta esango dizuet, bide batez, etiketa esaten dudan tokian erabiltzeko hitz hoberik ez zaidala bururatzen, nahiz izango den, seguru. Hona oharra:
Aldia, data eta etiketak. “Abereek irten behar duten data baino 30 egun lehenagoko aldian gutxienez, ardien marranta-sukar edo mingain urdinaren kasu bat ere ez egotea”. Gaztelaniaz, “en los 30 días anteriores al traslado”. Bitxia gertatu zait euskaraz etiketa-hitza jartzeko ahalegin hori, gaztelaniak aski tipikoa duena (eta esaldi horretan, hain zuzen, gaztelaniaz ageri ez dena eta euskaraz bai!). Alegia, behin esango gaztelaniaz “en los 30 día anteriores a”, eta ez “en un plazo/periodo de 30 días anterior a”..., eta guk... aldi sartu! Zergatik esan behar dugu “30 egun lehenagoko aldian”, esan badaiteke “30 egun lehenago”?. Eta, horri kateaturik, “irten behar duten data baino...”, esan daitekeenean “irten baino...”. [2008ko otsaila]Etiketa gisa erabilirik ikusten ditudan beste hitz batzuk dira régimen eta procedimiento, esate baterako. Eskertuko nizueke gehiagoren berri ematea.
- Vivir en régimen de alquiler conlleva un 150% más de gastos que residir en vivienda propia...
- 30.000 euros en régimen de ayudas para las explotaciones dedicadas a la cunicultura
- Es su objeto la provisión por el procedimiento de concurso oposición libre de tres plazas de...
- Bases para cubrir, por el procedimiento de concurso-oposición, promoción interna, tres plazas de administrativo...
Pixka bat urrutiago joanik, mintegian behin aipatu genuen "por importe de" esapidea ere ez ote da sail horretan sartu beharrekoa, edo hurbilekoa? Ez ote da importe hori beste etiketa bat, besterik gabe?
- La Conselleria de Educación ha convocado ayudas por importe de 250.000 euros dirigidas a las universidades públicas.
Zer deritzozue?