Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak aplikazio berri bat jarri du sarean, LAG (Lexikoa atzo eta gaur), Ereduzko prosa gaur corpuseko hitz-zerrenda baliatuta. Dagoeneko oso ezaguna dugu gehientsuenok Ereduzko prosa gaur edo EPG, baina ez hainbeste, seguruenik, horren inguruan eskaintzen ari diren beste zerbitzu batzuk.
Duela hilabete batzuk, Egungo euskararen hiztegia aplikazioa jarri zuten (ez dago osorik; oraingoz, F, G eta H letrak). Zerrendaturik ageri dira, hor, EPG korpuseko hitzak, ondoan jartzen duela Hiztegi Batuan sartua dagoen edo ez hitz bakoitza, eta adibide guztiak ikus daitezke.
Orain, LAG aplikazioarekin, tradizioarekin alderatuta hitz jakin bat goraka ala beheraka doan adierazten da zenbaki bitartez. Jarraibide zehatzak, hemen.
No comments:
Post a Comment