2008/02/28

Epeekin bueltaka (I)

Lehengo batean, aitorpen batzuk aurkezteko epea euskaraz nola eman aztertu genuen Ogasunean. Kontua zen jatorrizko testuaren idazkera (gaztelaniazkoa) lausotu samarra zela eta, euskaraz idazkera argi(ago)a sortu nahian, gaztelaniazkoari buelta ematen hasi ginela. Uste dut azkenean euskarazko idazkera argiago atera zitzaigula.

Hona euskarazko itzulpena: aitorpena aurkeztu den hiruhilekoa amaitu ondorengo lehendabiziko hogeita bost egun naturalen barruan

Hona galdera: Nola emango zenukete gaztelaniaz? Erantzutea eskertzen dizuet.

2008/02/01

Direktiba?

Joan den urtarrilean aztergai berria (?) ekarri zuen Itzulek: "directiva". Eta gure mintegian aurrez hartutako erabakia zalantzan jarri du horrek.

Gaia aztertzean, Alfontso Mujikak mezu batean gogora ekarri zuen zer erabaki zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bigarren itzulian: direktiba. Gainera, Elhuyarrekoek (Patxik ere bai?) direktiba erabiltzen dutela esan du Alfontsok, nahiz eta sareko hiztegian zuzentarau jasota agertu.

Zuzentarau terminoaren bidea hartua genuen orain arte mintegian, ustez. Hori dela eta, geure buruari galdera egin beharrean gaudelakoan nago: zuzentarau ala direktiba?

Nire ustez, egokiena momentuz orain arteko bideari (zuzentarau) jarraitzea dela pentsatzen dut. Zabaldu samar dago administrazio arloan, eta oraindik ez dakigu direktiba hitzak zer bide egingo duen.

Mintegikideon iritzia jakitea interesgarria iznago litzateke. Agian, hik ere, Patxi, zerbait argitu dezakek, Zuzenbide Fakultatean aritua haiz eta.

---
Mikel

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...