2007/02/14

Marrak joskeraren lagun: testu bat aztergai

Lurzoruaren Legearen euskal testuan, hainbat eta hainbat aldiz erabili dira marra luzeak, sintaxiaren lagungarri: 90 aldiz, gutxi gorabehera. Kopuru handia da oso, testu luzea izanik ere, eta aztertzea merezi duen puntua iruditu zaigu.

Ez dira marra tipikoak euskarazko testuan ageri direnak; ez dira, nolabait esateko, parentesien paretsukoak (ikus, nahi izanez gero, puntu horren gaineko dokumentazioa…). Euskaraz marrak erabili diren esaldietan, kasu bakar batean ere ez dago marrarik gaztelaniazko testuan, hainbat gutxiago parentesirik (legeetan, gaztelaniaz aurkitu ditudan marra-arte gehien-gehienak sarreran aurkitu ditut, zioen azalpenetan, baina artikuluetan agertutako kasuren bat ere badut jasoa). Joskeraren lagun sartu dira, beraz, euskarazko marra-arte horiek guztiak.

Aztertzekoa iruditzen zaigu, esan bezala, marren erabilera sintaktiko honek testu korapilotsuetan eman dezakeen jokoa. Baditu bere alde txar edo eztabaidagarriak, seguruenik, baina izan dezake alde onik ere.

Lurzoruaren Legeko marra-arte guztiak, testuko hurrenkeran, beste dokumentu batean bildurik daude. Hemen, sailkapen bat egiten ahalegindu naiz, adibideak multzokaturik. Asko sailkatu ditut (sail guztiak taxutzeko adina, ustez), baina bukaeran beste multzo bat utzi dut oraindik sailkatu gabe. Norbait animatzen bada…

Sail hauek atera zaizkit niri. Muga ez da oso zehatza batzuetan, eta findu daiteke sailkapena, baina hasteko balioko duelakoan nago:

1. “Hautakariz loturiko izen-multzo” bat biltzen duten marra-arteak: “hau nahiz bestea”, “izan hau edo izan bestea”...

(4.4) La satisfacción de derechos e intereses patrimoniales legítimos de cualesquiera sujetos, públicos o privados, debe producirse siempre en los términos de esta ley y de la ordenación urbanística, ...

4. Nornahik —dela pertsona publikoa, dela pribatua— izan ditzakeen ondare-interes eta ondare-eskubide bidezkoak gauzatuko badira, lege honetan eta hirigintzaren antolamenduan ezarritako moduan gauzatu beharko dira; ...

2. Lokailuz edo adberbioz laguntzen diren oharrak: batez ere, behintzat, barne, bereziki, hain zuzen...

150.c) Las cargas de urbanización, incluidos los gastos de gestión, serán satisfechas al agente urbanizador a cargo de los propietarios, y, a elección de estos últimos, bien en metálico bien mediante entrega de solares edificables, derechos de superficie o, en su caso, viviendas, locales o edificaciones, si se hubiera convenido la edificación, o mediante cualquier combinación de dichas alternativas de pago que se hubiera pactado.

c) Urbanizatze-kargak —kudeaketa-gastuak barne— jabeek ordainduko dizkiote eragile urbanizatzaileari, jabeek berek nahi duten eran: bai diruz, bai, eraikitzea hitzartu bada, orube eraikigarriak, lurrazal-eskubideak edo, bestela, etxebizitzak, lokalak zein eraikinak emanez, bai, hala hitzartu bada, ordainketa-modu horien nolanahiko konbinazioz.

3. Gaztelaniaz izen baten osagarri diren sintagma edo perpausak (partizipioz osaturikoak, adjektiboak, preposiziozkoak...) ordezten dituzten marra-arteak.

44.6 6. (...) La adjudicación se producirá en todo caso en exceso cuando se trate de mantener la situación del propietario de finca, parcela o solar en que existan construcciones compatibles con el planeamiento en ejecución.

Esleipena betiere goitik egingo da, baldin eta bere horretan mantendu nahi bada eraikuntzak —egikaritzen ari den plangintzarekin bateragarriak— dituen finka, partzela edo orubearen jabearen egoera.

4. Aurrekoen sailekoak, baina euskaraz marra artean perpaus beregaina osatzen dutenak (formaz, beraz, esaldi nagusi dira, aditz osoarekin eta menderagailurik gabe; mintegi-saioan Korok egindako oharra).

64.2.b) Resolver la adecuada integración de la nueva propuesta urbanística en la estructura de ordenación municipal definida por el correspondiente plan general.

b) Hirigintzako proposamen berriak ondo txertatu behar ditu udal-antolamenduaren egituran —dagokion plan orokorrean egongo da definiturik egitura hori—.


5. Gaztelaniazko erlatibo esplikatzaileen ordezkoak. Formaz, esaldi nagusi dira asko eta asko (aurreko saileko batzuk bezala).

195.1. (...) Estos proyectos se aprobarán por el ayuntamiento por el procedimiento que dispongan las ordenanzas municipales, que en los municipios alaveses incluirá el preceptivo informe de los concejos afectados, o bien se incluirán como anexos en el proyecto de edificación y se autorizarán mediante la correspondiente licencia.

(...) Udal-ordenantzetan ezarritako prozeduraren bitartez onartuko ditu udalak proiektu horiek —Arabako udalerrien kasuan, eragindako kontzejuen txostena ere jasoko da nahitaez—, edo, bestela, eraikuntza-proiektuaren eranskin gisa jasoko dira proiektuok, eta dagokion lizentziaren bitartez baimenduko dira.


6. Erlatibo zehaztaile diruditen batzuen ordainetan sartutakoak. Formaren aldetik, marra artekoa mendeko perpaus formakoa da batzuetan, eta perpaus nagusiaren formakoa bestetan).

147.4. El ayuntamiento, al aprobar el conjunto de las cuotas de urbanización, podrá acordar el aplazamiento del pago hasta la finalización de las obras de urbanización, atendiendo a las especiales circunstancias económicas del propietario solicitante que se establezcan reglamentariamente.

4. Udalak, urbanizatze-kuotak onartzerakoan, ordainketa urbanizatze-lanak amaitu arte atzeratzea erabaki ahal izango du, jabe eskatzaileak inguruabar ekonomiko bereziak dituela kontuan hartuta —erregelamenduz ezarriko dira inguruabarrok—.


Sailkapen osoa eskuratu nahi izanez gero, hartu eskuineko aldeko 'Agiriak' sailetik Marrak joskeraren lagun testua.

Patxi


Balentin, Balendin

Atzo, asteartea eta 13... Gaur, otsailak 14, San Balentin edo San Balendin. Zorionak, lehenik eta behin, Balentin, Balentina, Balendin eta Balendiñe guztiei. Hurrena, berriz, maitemindu eta maitegozatu guztiei (hots, denoi).

Hau blog serioa baita guztiz, begiratu izenen gorabeherak honako lotura hauetan: Santutegiko izen ohikoenak (Euskaltzaindiaren araua) eta gaurko sainduaren izenen ingurukoak. Eta ongi pasatu, ongi ikasi Wordfast erabiltzen, eta datorren ostegunean (hilak 22) mintegi-saioa.

Patxi

2007/02/13

Gaztelaniaz ere "saltsa dago"

Lehengo batean Diccionario panhispánico de dudas aipatu genuen, eta hara non lan hori gupidarik gabe kritikatzen duenik ere aurkitu dugun sarean. Hain zuzen ere, Addenda et corrigenda blog interesgarrian. Honako artikulu honetan, adibidez, altamar hitza egurtzen dute.

Alegia, gaztelaniaz ere saltsa dutela. (Badaezpada: errotulurako, nik ere "Badago salda". Baina Xabier Andonegik bere erantzunean aipatzen dituen "Etxe horretan dirua dago" eta halakoen gisara, nik ere esango nuke "Gaztelaniaz ere saltsa (ederra) dute").

Patxi

2007/02/12

Lan-zuzenbideko legeria

Deustuko Unibertsitateak Lan-zuzenbideko legeria liburua argitaratu berri du, eta horren aurkezpen-testu bat atera du erabili.com gunean.

Honako testu hauek biltzen ditu liburuak:
  • Langileen Estatutuari buruzko Legea.
  • Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legea.
  • Sindikatu-askatasunari buruzko Lege Organikoa.
  • Lan-harremanei buruzko Errege Lege-dekretua
  • Gizarte Segurantzan Enpresak Inskribatzeari, eta Langileen Afiliazioari, Altei, Bajei eta Datu-aldaketei buruzko Erregelamendu Orokorra.
Aurkezpen-testuan, itzulpenean erabilitako hizkuntza-irizpideen eta terminologia-aukera batzuen berri ematen dute. Bat aipatzeagatik, "alokairu" eta "alokairuko langile" terminoen azalpena ematen dute, alokairu/soldata ('salario'/'sueldo') bereizketan oinarritua. (Oharra: nire informazioaren arabera, oso bereizketa eztabaidagarria, eta nire iritzian, aukera desegokia).

Irakurri aurkezpen-testua, eta zer komentatua izango dugu mintegi-saioan.

Patxi

2007/02/08

Sinadurak, sinatzaileak eta ekitaldiak

Hona hemen gaur euskal komunikabideek dakarten albiste bat: hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (Ipar Euskal Herriko erakundea). Besteak beste, Berrian eta erabili.com guneko bi testutan azaltzen dira xehetasunak. Azken horietako batean, honela hasten da berria:
Miren Azkarate Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren sinadura ekitaldian (2007-2-7) adierazitakoak jaso ditugu hemen, oso-osorik.
Ni "hitzarmenaren sinadura ekitaldi" horretaz mintzatuko naiz pixka bat, eta Berriaren estilo liburuak dakarren beste ohar bat ere ekarriko dut hona, interesgarria baita.

Sinadura ekitaldia. Saihetsetik helduko diot. Apustu egingo nuke denok guztiz desegoki joko genukeela "hitzarmenaren izenpe ekitaldia". Orduan, sinadura eta izenpe sinonimoak baldin badira, biak ere sustantibo garbi-garbiak, zergatik daukagu irentsita-edo "zeraren sinadura ekitaldi" hori? Bada, nire ustez, nominalizazioaren gola sartu digulako berriz ere gaztelaniak: acto de firma del acuerdo hori, jakina, acto en el que se firma el acuerdo da, edo, (gure artean) barregarri esateko, acto de *firmación del acuerdo. Euskaraz, nire iritzian, "sinatze-ekitaldi" litzateke, baina (arazo estilistikoaz gain arazo gramatikal bat ere sortzen baita azkenean) aukera on bakarra "hitzarmena sinatzeko ekitaldia" dela uste dut, -en genitiboa ez baitagokio ekitaldi hitzari baizik eta sinatzeari.

Nahi badugu gramatikaren korapilo gordinean sartu gabe eta estilistikaren ñabarduretan gehiegi konplikatu gabe azaldu, hasierako saihets-bidea har dezagun berriz: denok esango genuke "hitzarmena izenpetzeko ekitaldi"; bada, lege onean, "hitzarmena sinatzeko ekitaldi" esatea dagokigu, eta ez "hitzarmenaren sinadura ekitaldi". Esan dut.

Sinadura. (Berriaren estilo liburua). Izenpea. Gutunetan eta artikuluetan, kontuz: Maria Oiz eta beste 10 sinadura* [e.] Maria Oiz eta beste 10 sinatzaile.

Patxi

2007/02/05

Nork irakurtzen duen, haren kontu berria zabaltzea

Esaldi-modu bat hiru aldiz erabilirik ikusi dut gaurko EHAAn, eta interesgarri iruditu zait hemen aipamen bat egitea. Izenburuan erakusten saiatu naiz delako itzulia —badakit ez dela inorentzat berria izango, baina hala ere aipatzeko modukoa deritzot—. Hona, bada, hiru agerpenak:

«3. artikulua.– Honako kide hauek izango ditu ikastetxe pribatuen Eskola Kontseiluak:

– Zuzendaria.

– Ikastetxearen titularraren hiru ordezkari.

– Ikastetxea zer udalerritan dagoen, hango udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.

(…)

«Artículo 3.– El Consejo Escolar de los centros docentes privados concertados tendrá la siguiente composición:

– El Director o Directora.

– Tres representantes del titular del centro.

– Un concejal o representante del Ayuntamiento en cuyo término municipal se halle radicado el centro.


2.– Horretarako, ikastetxeak Lanbide Heziketako zer irakaskuntza ematen duen, horrekin zerikusia duen ordezkaritza handieneko erakundera joko du ikastetxeko titularrak, erakunde horrek ordezkaria izendatu dezan.

2.– A tal efecto, la titularidad del centro se dirigirá a la organización empresarial más representativa relacionada con las enseñanzas de Formación Profesional que imparta, para que designe su representante.


5.– Zuzendariaren izendapena edo kargu uztea noiz gertatu den, egun horretatik aurrera, ikastetxeetako titularrek hamar eguneko epea izango dute Hezkuntzako lurralde-ordezkariari horren berri emateko.»

5.– Los titulares de los centros comunicarán al Delegado o Delegada Territorial de Educación correspondiente la designación o el cese del Director o Directora en el plazo máximo de diez días a partir de la fecha en que se produzca tal circunstancia.»


Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...