Deustuko Unibertsitateak
Lan-zuzenbideko legeria liburua argitaratu berri du, eta horren aurkezpen-testu bat atera du
erabili.com gunean.
Honako testu hauek biltzen ditu liburuak:
- Langileen Estatutuari buruzko Legea.
- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legea.
- Sindikatu-askatasunari buruzko Lege Organikoa.
- Lan-harremanei buruzko Errege Lege-dekretua
- Gizarte Segurantzan Enpresak Inskribatzeari, eta Langileen Afiliazioari, Altei, Bajei eta Datu-aldaketei buruzko Erregelamendu Orokorra.
Aurkezpen-testuan, itzulpenean erabilitako hizkuntza-irizpideen eta terminologia-aukera batzuen berri ematen dute. Bat aipatzeagatik, "alokairu" eta "alokairuko langile" terminoen azalpena ematen dute,
alokairu/soldata ('salario'/'sueldo') bereizketan oinarritua. (Oharra: nire informazioaren arabera, oso bereizketa eztabaidagarria, eta nire iritzian, aukera desegokia).
Irakurri aurkezpen-testua, eta zer komentatua izango dugu mintegi-saioan.
Patxi
No comments:
Post a Comment