Skip to main content

Sinadurak, sinatzaileak eta ekitaldiak

Hona hemen gaur euskal komunikabideek dakarten albiste bat: hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (Ipar Euskal Herriko erakundea). Besteak beste, Berrian eta erabili.com guneko bi testutan azaltzen dira xehetasunak. Azken horietako batean, honela hasten da berria:
Miren Azkarate Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren sinadura ekitaldian (2007-2-7) adierazitakoak jaso ditugu hemen, oso-osorik.
Ni "hitzarmenaren sinadura ekitaldi" horretaz mintzatuko naiz pixka bat, eta Berriaren estilo liburuak dakarren beste ohar bat ere ekarriko dut hona, interesgarria baita.

Sinadura ekitaldia. Saihetsetik helduko diot. Apustu egingo nuke denok guztiz desegoki joko genukeela "hitzarmenaren izenpe ekitaldia". Orduan, sinadura eta izenpe sinonimoak baldin badira, biak ere sustantibo garbi-garbiak, zergatik daukagu irentsita-edo "zeraren sinadura ekitaldi" hori? Bada, nire ustez, nominalizazioaren gola sartu digulako berriz ere gaztelaniak: acto de firma del acuerdo hori, jakina, acto en el que se firma el acuerdo da, edo, (gure artean) barregarri esateko, acto de *firmación del acuerdo. Euskaraz, nire iritzian, "sinatze-ekitaldi" litzateke, baina (arazo estilistikoaz gain arazo gramatikal bat ere sortzen baita azkenean) aukera on bakarra "hitzarmena sinatzeko ekitaldia" dela uste dut, -en genitiboa ez baitagokio ekitaldi hitzari baizik eta sinatzeari.

Nahi badugu gramatikaren korapilo gordinean sartu gabe eta estilistikaren ñabarduretan gehiegi konplikatu gabe azaldu, hasierako saihets-bidea har dezagun berriz: denok esango genuke "hitzarmena izenpetzeko ekitaldi"; bada, lege onean, "hitzarmena sinatzeko ekitaldi" esatea dagokigu, eta ez "hitzarmenaren sinadura ekitaldi". Esan dut.

Sinadura. (Berriaren estilo liburua). Izenpea. Gutunetan eta artikuluetan, kontuz: Maria Oiz eta beste 10 sinadura* [e.] Maria Oiz eta beste 10 sinatzaile.

Patxi

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...