Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak euskarazko material juridikoak eskura jarriak ditu Interneten: Liburutegi Juridiko Elebiduna.
Bertan irakur eta eskura daitezke zuzenbideko hainbat hiztegi eta lege testu. Bai hiztegiak eta bai testuak hainbat alorretan sailkatuta daude: zuzenbide zibila, zigor zuzenbidea... Aipatu zuzenbide baliabideetako batzuk PDF formatuan bistaratu daitezke; beste batzuk, aldiz, on line. Zuzenbide alorreko itzulpengintzarako tresna interesgarria da.
IVAPen Legeria Euskaraz web gunearen antzeko informazioa aurkitu daiteke Liburutegi Juridiko Elebidunean. Dena den, iruditzen zait IVAPen orria pixka bat osatuagoa dela; hori bai, Deustuko Unibertsitateak hiztegiak ere eskaintzen ditu, besteak ez bezala.
2009/07/17
Liburutegi Juridiko Elebiduna
Subscribe to:
Posts (Atom)
Zehapenak eta zigorrak
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
-
Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez daki...
-
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...