2009/07/17

Liburutegi Juridiko Elebiduna

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak euskarazko material juridikoak eskura jarriak ditu Interneten: Liburutegi Juridiko Elebiduna.

Bertan irakur eta eskura daitezke zuzenbideko hainbat hiztegi eta lege testu. Bai hiztegiak eta bai testuak hainbat alorretan sailkatuta daude: zuzenbide zibila, zigor zuzenbidea... Aipatu zuzenbide baliabideetako batzuk PDF formatuan bistaratu daitezke; beste batzuk, aldiz, on line. Zuzenbide alorreko itzulpengintzarako tresna interesgarria da.

IVAPen Legeria Euskaraz web gunearen antzeko informazioa aurkitu daiteke Liburutegi Juridiko Elebidunean. Dena den, iruditzen zait IVAPen orria pixka bat osatuagoa dela; hori bai, Deustuko Unibertsitateak hiztegiak ere eskaintzen ditu, besteak ez bezala.

No comments:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...