Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...
Euskaltzaindiak argitaratu berria du Hiztegi Batu aren 2. itzuli osoa dakarren liburua, nahiz arauetan g letratik ez den pasatu (153 Hiztegi Batua: G letra da era horretako azken araua). Beraz, sarean eguneratu baino lehen (puska ederra falta zaiolarik, gainera), paperean argitaratu da Hiztegi Batu berritua. «Edizio honetan, orain arte bigarren itzulian erabakitako forma guztiak daude jasota, guztira 36.016 sarrera eta 6.052 azpisarrera». Euskaltzaindia ren webgunetik hartua.