2007/01/31

Mintegian proposatutakoak, blogean

Aurrerantzean, ikasturtearen barruan hilez hileko mintegietan aztertu eta adosten diren proposamenak blogean sartuko ditugu. Horretarako, "Agiriak" atala erabiliko dugu. Beraz, mintegiko proposamenak bilduta eta denon eskura jarrita egongo dira.

Ikus daitekeenez, joan den abenduan mintegian landutako proposamenak "Abenduko proposamenak" izenpean jasota daude, Word artxibo batean. Aurrez posta elektronikoz mintegiko partaideoi banatutako fitxategia da.

Bertsio berria

Bestetik, Gifami bloga eguneratu dugu eta bertsio berria martxan jarri. Itxura pixkatxo bat aldatuta ikusiko zenuten (albiste atalaren tamaina zabalagoa da...). Kontua da bertsio berriak prestazio gehiago eskaintzen diola erabiltzaileari. Espero dugu horrek gure bloga hobetzeko aukera ematea (itxura, kudeaketa, argitaratzeko baimenak, spam-a saihesteko bideak...).

2007/01/30

Testu juridikoak eta marrak

Halako batean, aurkitu dut zer arrazoi ematen bide den testu juridikoetan ahal dela marrarik eta parentesirik ez erabiltzeko. Besterik da arrazoi horren sendotasuna...

Hona zer dioen Lanaren Nazioarteko Erakundearen Manual de redacción de los instrumentos de la OIT estilo-liburu gisakoak, Diversas cuestiones relativas a la redacción atalean:

Puntuación

  1. Los signos de puntuación deberían limitarse en la medida de lo posible a los que se suelen utilizar en los textos jurídicos, a saber: el punto (.), el punto y coma (;), los dos puntos (:) y las comillas («»).
  2. La utilización del punto y coma para indicar una pausa debería limitarse a los casos en que separa proposiciones yuxtapuestas en las que se ha empleado la coma.
  3. Las comillas sólo deberían utilizarse para las definiciones cuando éstas tengan como objetivo dar a una palabra o a una expresión un sentido particular en el instrumento. En este caso, las comillas se utilizan cuando la definición del término o de la expresión se da por primera vez y, en lo sucesivo, no se repiten cuando en el instrumento se vuelve a hacer referencia al término o a la expresión en cuestión.
  4. Por último, no se deberían emplear paréntesis o rayas para introducir una proposición ya que esta práctica omite indicar la relación lógica que existe entre los componentes de la frase y a menudo da como resultado frases particularmente largas. Dicha proposición debería en cambio ir precedida y seguida por una coma, sin paréntesis. Además, en numerosos convenios, este tipo de proposiciones se ponen precisamente entre comas en lugar de entre paréntesis.

Horra, bada. "Frases particularmente largas..." eta "se omite la relación lógica". Ados nengoke, esaten duten hori beteko balute testu juridikoen idazkuntzan, oro har.

Kontuak kontu, webgune interesgarria dela iruditzen zait hori. Testu hau amaitzeko, hona beste kontutxo batzuk, honen ingurukoak:

- Ariketaren erantzunak bidali ditut Wordeko dokumentu batean. Ondorio batzuk idatziko ditut nik, eta zuek ere ahal duzuena egin.

- Artikulu oso teknikoak baina aski politak aurkitu ditut Interneten, honekin zerikusia dutenak. Biak ala biak Miguel Angel de la Fuente Gonzálezenak dira, eta Espéculo aldizkarian argitaratuak:

- Marrak eta parentesiak 'Berria'n testuan, bi erantzun luzetan, Real Academia Española de la Lenguak (RAE) marra eta parentesiei buruz esandakoa jaso dugu Gotzonek eta biok.

Patxi

2007/01/25

En torno a

2007ko urtarrilaren 22an izandako mintegi saioan azaldu zen «en torno al 12%» esamoldea. Nik orduan esan nuen sasikotzat neukala, testuinguru horretan, gaztelerazko esamoldea.

EFE agentziaren Español Urgente zalantzategian begiratuta, hauxe ageri da:

«en torno a/en torno de:

Su complemento debe permitir, al menos imaginativamente, dar vueltas alrededor de él. Por eso, sería aceptable decir: «Son muchas las cábalas que se hacen en torno a la dimisión de X». Pero inaceptable: «No existe pista alguna en torno al resto de los fugitivos.» En ambos casos debe preferirse sobre o acerca de.»

Zaila gertatzen zait niri ehuneko zifra baten inguruan, irudiz bada ere, jira-biraka ibiltzea. Beraz, gaizki dago esamolde hori, eta gazteleraz jatorrean «alrededor de» erabili beharko litzateke.

Nolanahi den ere, oroituko zarete auzia sortu zitzaigula «un crecimiento en torno al 12%» esamoldea euskaraz «% 12 inguruko hazkundea» esan behar ote genuen... Halakoetan, «crecimiento» hori ez da, nahitaez, esaldiaren subjektua izaten (adibidez, «un crecimiento alrededor del 12% es imposible a estas alturas del año» esaldian den bezala), baizik predikazio maskaratu bat (adibidez, «se prevé un crecimiento alrededor del 12%»): euskaraz, halakoetan, errazkiago da esaldi predikatibo arrunta erabiltzea, adibidez «hazkundea % 12 inguru izatekoa da», «%12 inguruko hazkundea espero da» orpoz orpokoagoaren aldean.

--
Gotzon Egia
gegia@gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

Parentesiak eta marrak: 'Berria'

Hona hemen zer dioen gai honetaz Berriaren estilo liburuak (2006, 41-42 orrialdeak).


Parentesiak [(…)] eta marra luzeak [—…—]

Ezaugarri orokorrak

Bai parentesiek eta bai marra luzeek eten egiten dute diskurtso nagusia, eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko.

Neurriz erabiltzekoak dira: testua etenez betea badago, errazago da irakurleak haria galtzea.

  • (?) Gaur (20:30) elkarren aurka ariko dira.
  • (+) Gaur elkarren aurka ariko dira (20:30).
  • (?) Gaurko saioa Zestoako Udal kiroldegian (12:30) jokatuko da.
  • (+) Gaurko saioa Zestoako Udal kiroldegian jokatuko da (12:30).

Izen sintagma barruko etenik, ahal dela, ez da egin behar.

  • (?) Baltimoreko (AEB) Evening Sun egunkariak bidaiari guztiak onik atera zirela idatzi zuen.
  • (+) Bidaiari guztiak onik atera zirela idatzi zuen Evening Sun egunkariak (Baltimore, AEB).
  • (?) Nazioarteko Xake federazioak dopin analisiak egingo dizkie San Luiseko (Argentina) munduko txapelketan ari diren jokalariei.
  • (+) Nazioarteko Xake federazioak dopin analisiak egingo dizkie San Luisen (Argentina) munduko txapelketan ari diren jokalariei.
  • (?) Nilo Cruz (Matanzas, Kuba, 1961) antzerkigileak Pulitzer saria irabazi zuen 2003an.
  • (+) Nilo Cruz antzerkigileak (Matanzas, Kuba, 1961) Pulitzer saria irabazi zuen 2003an.

Parentesia

Datu solte argigarriak gehitzeko erabiltzen dira parentesiak: herrialdea, kopurua, jaioteguna eta jaioterria, jatorrizko izenburua edo itzulia, enumerazioak, siglak, hitzen edo kontzeptuen esanahia…

  • 36ko gerran fusilaturiko zazpi lagunen gorpuak aurkitu dituzte Fustiñanan (Nafarroa).
  • Txapelketa ostiral gauean hasiko da, Asteasun (22:30, ETB).

Hitz barrenean ere erabil daitezke, hitz jokoak egiteko.

  • Txapelaren f(z)ama

Parentesi barrenean beste parentesi bat jarri behar izanez gero, marra luzeak baliaturik honela jokatuko dugu:

  • Andrew Niccolek —Simone (2002)— zientzia fikziozko film biribila ondu zuen.

Marra luzeak

Datu solteetatik haragoko tartekiak marra luzez mugatzen dira.

  • Nekazari beltz askok —bi milioik, kalkulu batzuen arabera— ihes egin dute.

Marra luzeak egokiak dira koma arteko tartekietan beste tarteki moduko bat egiteko.

  • Nafarroaren etorkizunari begira garai politiko erabakigarria dela uste du EAk, bai autogobernuaren eztabaidari dagokionez —EAEko eta Kataluniako estatutu proposamenek abiatutako bidetik—, bai bakegintzari eta normalizazioari dagokionez.

Bi puntuen baliokideak dira batzuetan. Bi puntuak esaldi amaieran egon ohi dira, eta marra luzeak, berriz, tartean.

  • Han, eguneroko bizimoduari loturiko objektuak bildu dituzte, batetik —besteak beste, mahai zapi bat, zilarrezko tabako ontzi bat eta Garcia Lorcari idatziriko gutun bat—, eta Euzkadi kazetarekin zerikusia dutenak, bestetik.

2007/01/24

Norekiko

Azken mintegian, NOREKIKOren azpian NOREKIN ez ezik NORI ere bazegoela esan nuen. Bada, esan behar dizuet gaizki esan nuela, eta, beraz, komeni da gure gune honetan hori argitzea.

NOREKIKO eta NORENGANAKO auzia hemen aurkitu dut. Interesa duenak hortxe topatuko du zer irakurri.

Nik egindako akatsa zuzentze aldera, esan behar dut NOREKIKOren azpian beti NOREKIN dagoela, baina NORENGANAKOren azpian NORI ere egon daitekeela. Hor dagoen web horretan, honakoa esaten da:

NORENGANAKOk ordezkatzen duen erlatibozko esaldiak NORI kasua ere izan ohi du ezkutuan. Adibidez:

  • Apaizenganako gorrotoak itsututa dauka. (Apaizei dien gorrotoak itsututa dauka).
  • 1936an errepublika zaleen artean apaizenganako gorrotoa eta ezinikusia nagusitu zen. (1936an errepublika zaleen artean apaizei zieten gorrotoa eta ezinikusia nagusitu zen).

Gera bedi, hartara, argi.

Xabier

2007/01/15

Zientzia eta Teknologiaren Corpusa

Berriki Elhuyar Fundazioak sarean jarri du Zientzia eta Teknologia Corpusaren weborria (ZTC). Hizkuntza langai dugunontzat beste lan tresna bat da, sarean eskura daukaguna. Honela aurkezten dute corpusa: "Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, edo ZT corpusa, zientzia eta teknologiaren alorreko euskarazko testu-bilduma egituratu eta etiketatua da, eta alor horietako euskararen erabilera ikertzeko baliabidea izatea du helburu nagusia. Corpus berezi edo espezializatua da, eta UPV/EHUko IXA taldeak eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean eratu dute".

Nahiz eta ez izan maiztasun handikoak Aldundiko
zientzia edo teknologia arloko itzulgaiak, inoiz gerta daiteke horrelako kontsultagaiak etortzea. Matematika esparruko terminoen inguruan bilatzeko ere baliagarria da.

Nork bere nabigatzaileko gogokoetan ("favoritos") laster-marka gisa jartzeko moduko lotura da ZTC.
Ikus hemen:

Aurkezpen orria: http://www.ztcorpusa.net/aurkezpena.htm
---
Mikel

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...