Skip to main content

En torno a

2007ko urtarrilaren 22an izandako mintegi saioan azaldu zen «en torno al 12%» esamoldea. Nik orduan esan nuen sasikotzat neukala, testuinguru horretan, gaztelerazko esamoldea.

EFE agentziaren Español Urgente zalantzategian begiratuta, hauxe ageri da:

«en torno a/en torno de:

Su complemento debe permitir, al menos imaginativamente, dar vueltas alrededor de él. Por eso, sería aceptable decir: «Son muchas las cábalas que se hacen en torno a la dimisión de X». Pero inaceptable: «No existe pista alguna en torno al resto de los fugitivos.» En ambos casos debe preferirse sobre o acerca de.»

Zaila gertatzen zait niri ehuneko zifra baten inguruan, irudiz bada ere, jira-biraka ibiltzea. Beraz, gaizki dago esamolde hori, eta gazteleraz jatorrean «alrededor de» erabili beharko litzateke.

Nolanahi den ere, oroituko zarete auzia sortu zitzaigula «un crecimiento en torno al 12%» esamoldea euskaraz «% 12 inguruko hazkundea» esan behar ote genuen... Halakoetan, «crecimiento» hori ez da, nahitaez, esaldiaren subjektua izaten (adibidez, «un crecimiento alrededor del 12% es imposible a estas alturas del año» esaldian den bezala), baizik predikazio maskaratu bat (adibidez, «se prevé un crecimiento alrededor del 12%»): euskaraz, halakoetan, errazkiago da esaldi predikatibo arrunta erabiltzea, adibidez «hazkundea % 12 inguru izatekoa da», «%12 inguruko hazkundea espero da» orpoz orpokoagoaren aldean.

--
Gotzon Egia
gegia@gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...