Aurrerantzean, ikasturtearen barruan hilez hileko mintegietan aztertu eta adosten diren proposamenak blogean sartuko ditugu. Horretarako, "Agiriak" atala erabiliko dugu. Beraz, mintegiko proposamenak bilduta eta denon eskura jarrita egongo dira.
Ikus daitekeenez, joan den abenduan mintegian landutako proposamenak "Abenduko proposamenak" izenpean jasota daude, Word artxibo batean. Aurrez posta elektronikoz mintegiko partaideoi banatutako fitxategia da.
Bertsio berria
Bestetik, Gifami bloga eguneratu dugu eta bertsio berria martxan jarri. Itxura pixkatxo bat aldatuta ikusiko zenuten (albiste atalaren tamaina zabalagoa da...). Kontua da bertsio berriak prestazio gehiago eskaintzen diola erabiltzaileari. Espero dugu horrek gure bloga hobetzeko aukera ematea (itxura, kudeaketa, argitaratzeko baimenak, spam-a saihesteko bideak...).
No comments:
Post a Comment