Skip to main content

Posts

Showing posts with the label Saski-naski

EAEko elkargo profesionalen zerrenda

Inoiz gure itzulpenetan, elkargo ofizial baten izena bilatu behar izaten dugu. Jaurlaritzak emana du EAEko elkargo profesionalen izendegia, bi hizkuntza ofizialetan. Orientazio gisa balio du zerrendak. Kontseilu eta elkargo profesionalen izendegia

Kolokazioak eta beste (blog baten berri)

San Fermin egun honetan, gaztelaniari buruzko blog bat aurkitu dut, kasualitatez; kasualitatea izan da, orobat, dirudienez blog horren egilea bizpahiru hilabetez idatzi gabe egon eta berriki ostera ere idazten hasia izatea, Una nueva etapa sarreran dioen bezala; eta kasualitatea izango zen, noski, gaur arratsaldean bertan beste artikulu bat idaztea, ¿Qué son las colocaciones? , nire ustez oso interesgarria. Blogaren egilea Alberto Bustos unibertsitate-irakaslea da.

Tu mejor inversión

Aldundiaren aurtengo errenta kanpainaren leloa izango da, gaztelaniaz. Eskatu didate euskaraz lelo bat proposatzeko. Beraz, itzulpen lana baino sorkuntza lana ere eskatzen du horrek. Horretarako, lankideon laguntza ongi etorria izango da. Zuzenean itzuliz gero, "Zure inbertsiorik onena" emango nuke. Baina badira, jakina, beste irtenbide batzuk... Horietako batzuk proposatzera animatuko al da norbait? Aldez aurretik, eskerrik asko.

Zehazki hiztegia sarean

Duela aste gutxi, on line kontsultatzeko moduan jarri dute Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegia. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutua erakundearen ekimena izan da. Erraz erabiltzekoa da sareko hiztegia: nahikoa da laukiaren barruan gaztelaniazko hitzaren hasiera edo hitz osoa idaztea. Zehazki

Itzulpengintza, irakurgai

Uda partea nork bere burua janzteko (edota eranzteko) aukera egokia izaten da, eta itzulpenaren inguruan ere bai. Noizean behin hainbat itzulpen aldizkaritan begiratzen dut, irakurtzea merezi duen zerbait aurkitu dezakedalakoan. Euskaraz, gaztelaniaz edo katalanez argitaratzen dira. Seguru aski, horietako batean baino gehiagotan jakingarriren bat aurkituko duzue: Senez El Cuaderno de Bitácora Panacea Puntoycoma Quaderns Tradumatica Donde dice (testu zuzenketari buruzko zenbakia) Aldizkariok aldian behin eguneratzen direnez, gomendagarria da noizean behin aldizkari elektroniko horietan sartzea, artikulu berriak kontsultatze aldera.

Liburutegi Juridiko Elebiduna

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak euskarazko material juridikoak eskura jarriak ditu Interneten: Liburutegi Juridiko Elebiduna . Bertan irakur eta eskura daitezke zuzenbideko hainbat hiztegi eta lege testu. Bai hiztegiak eta bai testuak hainbat alorretan sailkatuta daude: zuzenbide zibila, zigor zuzenbidea... Aipatu zuzenbide baliabideetako batzuk PDF formatuan bistaratu daitezke; beste batzuk, aldiz, on line. Zuzenbide alorreko itzulpengintzarako tresna interesgarria da. IVAPen Legeria Euskaraz web gunearen antzeko informazioa aurkitu daiteke Liburutegi Juridiko Elebidunean. Dena den, iruditzen zait IVAPen orria pixka bat osatuagoa dela; hori bai, Deustuko Unibertsitateak hiztegiak ere eskaintzen ditu, besteak ez bezala.

Hitzokei

Twitter izeneko mikroblogen bitartez, hiztegi ero bat ari dira egiten, Hitzokei hitzen ahoskera edo aldakuntza txikien bitartez adiera guztiz xelebreak lortzeko. Hona hemen ale batzuk: Aberria: A berr ia noizpait lortzen dugun. Apezpikua: "Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da". Pikondoa ihartua:fedea eta otoitza (Mt 21,20-22) Arremana: gizonen arteko afera Arroz: atzerritar edo ezezagun txinatarra. Atxiki: a Azkurea: Kfaea gxoatzeko goialrakada abt aski zian hoi da Bagina: emakume izan nahi duten transexualen elkartea Belarri: B Benur: melat binug, asnut eta tokixoa, errotamar inrepioan uragi eralibia. Birzikleta: txirringa ekologikoa. Buzkantza: odolkia egiteko prozesuaren akabantza. Earra: Ea herriko mutil edo neska katxarroa. Eleiza: Hitzen, ideien ehizara doan arlo zinegetikoa. Elementu: Ipar Euskal Herriko parlamentu hasiberria. Eragozpena: eragozten zaituztenean sentitzen duzun atsekabea. Estekatu: Euskañolez, katu h...

Delito ecológico

Egun batzuk pasa ditugu Salamancako lurretan, Frantziako Mendietan , Mogarrazeko herrian . Isiltasun lasaigarria, ikuspegia galtzerainoko harizti ikaragarriak, jende xalo eta jatorra. Argazkian ageri den oharra ikusi nuen, udaletxearen iragarki leihoan. Gaztelera zolia egiten dute bertatiarrek, barruti publikoetan galdua eta ahaztua den gaztelera sendo bezain esanguratsuan. Ohargileak argi zuen «extraviar» eta «perder» izan daitezkeela zertxobait desberdin, batez ere aiztoa begien bistatik ezkutatua zuenarentzat. Itzulpen ariketa ederra iruditzen zait: nola emango genuke, zehazki, esaldi hori euskaraz? Herri txikia da Mogarraz, 300 biztanle doi-doi. Lau emakume (!) Mogarrazeko Udala ren buru. Webgune ederra, benetan, halako herri txiki batentzat; eta bando bat, hona aldatu nahi dudana: Bando municipal: Delito ecológico Ayuntamiento de Mogarraz Vecinos: la Villa de Mogarraz ha sido siempre ejemplo de convivencia cortés en un ambiente limp...

Itzultzailearen eguneroko jarduna

Interpretariaren eskuliburua argitara eman dute berriki Juanjo Pagola itzultzaile-interpretariak eta Joseba Urkia interpretariak. Biak IVAPeko Itzulpen Zerbitzu Ofizialeko langileak dira. Lehengoan izan nuen liburuaren erreferentzia, baina (oraindik) ez dut liburua irakurri. Halere, erreferentzia irakurrita, liburu interesgarri iruditu zait, haien esperientzia gure eguneroko lanmoduarekin lotuta baitago: itzulpengitza bera; itzulpengintzaren inguruko gorabeherak; administrazioa eta euskara... Tiraka Jaurlaritzako langile euskaltzaleen blogetik hartu dut Interpretearen eskuliburuari buruzko informazioa.

Kafe etenean hitz egindakoak

Denon jakina da mintegiko kafe etenean argitara ateratzen direla hainbat hizketa gai (informalak), mintegi saioan bertan (formalak) ateratzen ez direnak. Eta normala da hori. Hona hemen gaur ateratako bi kontu, denon jakinerako eta mintegi jardunaren hobe beharrez: 1) Paper kopurua murrizteko proposamena Mintegiaren aurretik hainbat material idatzi banatu ohi da, denon aztergai. Gaur zenbat lagun izan garen (26 lankide, oker ez banago) ikusirik, kalkulu hau egin dut: 26 mintegikide X 18 orri = 468 orri . Ikusirik saio bakar batean sor daitekeen paper gastu ikaragarria, komenigarria da, adibidez, aztergai izateko testu laburragoak bidaltzea (gainera, askotan ez dugu astirik testu osoaren azterketa bukatzeko). 2) Eredu positibo gehiago bilatzen ahalegintzea Gure joera nagusia izaten da nola ez den egin behar bilatzea. Hori ondo dago, akatsetatik ikasten laguntzen baitugu. Baina horrekin batera, egoki da eta zuzen (eta ona ere bai) nola egin daitekeen (eredu positiboak) bilatzea : estiloa...

San Jeronimoren gamelua, antologiarako

Joan den asteartean San Jeronimo eguna mahaiaren inguruan ospatzera eseri ginela-eta, hona ekarri dut San Jeronimo itzultzaileen "aitari" harrapatutakoa, itzulpen antologiarako balio duena. Egia esateko, kontu barregarri samarra da. Latzena da mendebaldeko zibilizazioaren historian zabalkunde itzela izan duela itzulpen oker horrek (kristau Itun Berrian aipatua). Testua kasualitatez aurkitu dut, eta Argentinako itzultzaile elkargo baten berripaper batetik hartu dut: Otra derivación religiosa, aunque relacionada con las vicisitudes de la traducción, explica la existencia de una línea famosa (pero algo desconcertante, si uno lo medita un poco), del Nuevo Testamento: "Es más fácil que un camello pase por el ojo de una aguja, a que un rico entre al Reino de los Cielos". Al parecer, Jesús no quería llevar el símil a un punto tan extremo cuando escogió la palabra kamelos. Pero San Jerónimo, el traductor del texto se dejó llevar por el mensaje de la "imposibilidad...

Hieroglifikoa ote?

Adiskide baten lagun okzitaniar bat arbasoen bila ari omen da Ipar Euskal Herrian. Bilaketa horretan, ate gaineko irudi hau duen etxearekin egin du topo: Bertan jartzen duena ulertu nahiko luke adiskideak. Bere lagunak “Jesus eta Maria” ikusi du. Nire adiskideak, horiez gain, hauek ere ikusten ditu (zatiketa egiten den lekuaren arabera): JESUSEI / AMA / PIARRES / LARRDIRELA / LAUDATU / ECUINARACD. Norbaitek laguntzerik bai?

Itzultzaileak eta trebakuntza

Gogoeta eragin asmoz idatzi du artikulua Edorta Españak Administrazioa euskaraz aldizkariaren azken zenbakian (59). Itzultzaileak hartu ditu hizpide IVAPekoak. Proposamen ausart(egi)a egiten du: itzultzaileak trebatzaile bihurtzea. Agerian jartzen du, besteak beste, askotan itzultzaileen eskutik osatu dela euskal herri administrazioetan diskurtso administratiboa (itzulpen bidez sortu dira euskarazko testu gehienak). Proposamenak proposamen, beharrezkoa da itzultzaileok gure lanean pilatutako jakintza beste langile batzuekin partekatzea. Berez, itzulpen lana bera eta alorrez alorreko terminologiaren osaketa, adibidez, gure lana konpartitzeko ohiko moduak ditugu. Horrekin batera, pentsa daiteke urte hauetan sortzen joan garen diskurtso administratiboa langileei ezagutarazteko aukera sortu daitekeela inoiz (ikastaro labur bat, adibidez). Horrelako esperientzia egina du, beste maila batean, Ogasun Departamentuko hainbat teknikarik, gai jakin baten azalpena prestatu eta lankideei emand...

Gure blogosfera aldatzen hasiak gara

Itzulpengintza mintegiko blogaren inguruan (bloga, artikulugile taldea...) hainbat aldaketa egiten hasiak gara. Uste dugu merezi duela bloga , beste baliabide batzuekin batera, mintegiko kideon ohiko lan tresna bihurtzea. Asmo horretan, bada, hasiak gara: itxura argia eta nabigazio erraza ematen artikulugile kopurua gehitzen artikuluak atalka antolatzen mintegikideon partaidetza sustatzen Aldaketak aste gutxitan gauzatu nahi ditugu. Horregatik, eta frogako ingurune bat ez dugunez, itxura eta antolaera frogak pantailan ikusiko dituzue. Barkatu enbarazua. Bestetik, denon ekarpenak ongietorriak dira. Badakizue...

Azalpen elebidun erreal/irrealak

Urte berri on denoi! Ez dakit, ordu honetan, Errealak presidente berria duen edo ez (baiezkoan nago). Presidente-hautaketarako batzarrean egin duten eta nik irratiz entzun dudan azalpen elebidunean aurkitu dut mezutxo hau idazteko arrazoia. Gaztelania eta euskara tartekatzen ari zen aurkezlea. Nik zatitxo bat entzun dut. Halako batean, orain jarriko dudan informazioa gaztelaniaz eman ondoren, euskaraz ekin dio: Komunak eta taberna ere leku berdinetik irtenda daude. Taberna batzar /// osoan zehar irekita egongo da . Letra lodiz dagoena dut aztergai, eta hiru zehar-marrek eten handi bat adierazten dute: esaldi hori halako eran esan du non baitzirudien "taberna-batzar" hitz elkartua zela eta gero eten handi bat zetorrela. Ez naiz akats bat ez barkatzeko bezain petrala, eta isil-isilik nengoke horixe bakarrik sentitu banu arrotz. Baina ez: gaztelaniazko azalpena erabat erreal eta benetako sentitzen nuen bezala, euskarazkoa ez nuen natural sentitzen, eta puntu horretan bederen as...