- Consumer aldizkariko testuen corpus eleanitza da
- terminoen kontsultarako testuingurua eskaintzen du
- kontsumoari buruzko kontzeptuen esparru zabala hartzen du
- itzulpenerako (eta testu sorkuntzarako) baliabide praktikoa da
- Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak egin dute corpusa.
2010/12/13
Consumer corpusa
Berriki Consumer corpusa jarri du on line Eroski Fundazioak. Ezaugarri hauek ditu:
2010/12/07
Estatistika hiztegia
Inoiz estatistika arloko testu bat itzultzekotan, EUSTATen hiztegi hau erabilgarria izan daiteke:
2010/12/02
Zinpeko itzultzaileen behin betiko zerrenda
Joan den azaroaren 29an, astelehenez, zinpeko itzultzaileen behin betiko onarpena argitaratu zen EHAAn. Orain arte, behin-behineko zerrendaren berri baizik ez genuen.
Hor daude, beraz, "nortzuek eskuratu duten bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile lanetarako izendapena meritu bidez, lege-, administrazio- eta ekonomia-arloetan itzulpenak edota interpretazio-lanak eginda izateagatik").

2010/11/16
Copia auténtica(da)
Maiz zalantza sortu ohi zait gaztelaniazko horrelako terminoak euskaraz ematean. Lehengoan googleatzen ari nintzela, "copia autenticada" hitzaren esanahi zehatza eta euskarazko ordaina bilatzeko, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bat aurkitu nuen, non, kontzeptu bakoitza ondo azaltzeaz gain, bi hizkuntzetako ordainak jasota zeuden:
- copia auténtica: kopia kautoa
- copia autenticada: kautotutako kopia
- copia compulsada: konpultsatutako kopia
- copia simple: kopia arrunta
- certificación: ziurtagiria
- legalización: legeztatzea
2010/09/24
Gaztelaniatik euskarara itzultzeko estrategiak
EIZIEren web orrian eskegi dute Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko lehendakariak idatzi duen artikulu interesgarri bat, Juan Garziak ZIO bildumarako 2007an itzulitako Formen matxinada liburuaz (WAGENSBERG, Jorge, La rebelión de las formas, o cómo perseverar cuando la incertidumbre aprieta).
Artikuluan hainbat adibide biltzen dira, gaztelaniatik euskarara itzultzeko estrategiei buruzkoak. Euskaraz idazteko baliabide estilistiko ugari eskaintzea aitortzen dio artikulugileak Juan Garziari.
2010/07/27
Bide orain arte ez saiatua
Izenaren eskuin aldetik eman daitezkeen zenbait osagarri konplexu (aditz eta guztikoak) aipatu genituen uztailaren 15eko mintegi-saioan. Geroztik, adibide batzuen bila aritu naiz, eta etorri zait esku artera pare bat; haietako bat, berri-berria, Administrazioa euskaraz aldizkarian agertua oraintxe (urtean behingo Solasaldiak ale berezia; aurtengoa, Luis Rojas Marcos psikiatrari Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa).
Honela dio, sarrerako esaldian, hain justu:
Zalantza ote dugu halako egituren ulergarritasunaz? Niri ez zait iruditzen aparteko zailtasunik duenik horko esaldi horren bukaera prozesatzeak, adibidez. Segituko dugu.
Honela dio, sarrerako esaldian, hain justu:
Irudi luke psikiatrian hitz berri horren agertzea —erresilientzia, kasurako— eritasun berri baten albiste dugula, edota, bestenaz, eritasun zahar bati aurka ekiteko bide orain arte ez saiatua.Hots, "bide orain arte ez saiatua" dio (esan zezakeen "bide orain arte saiatu gabea" ere), eta ez, demagun, "orain arte saiatu gabeko bidea", gaur egun gehienetan idatziko genukeen bezala.
Zalantza ote dugu halako egituren ulergarritasunaz? Niri ez zait iruditzen aparteko zailtasunik duenik horko esaldi horren bukaera prozesatzeak, adibidez. Segituko dugu.
2010/07/13
EAEko elkargo profesionalen zerrenda
Inoiz gure itzulpenetan, elkargo ofizial baten izena bilatu behar izaten dugu. Jaurlaritzak emana du EAEko elkargo profesionalen izendegia, bi hizkuntza ofizialetan. Orientazio gisa balio du zerrendak.
2010/07/07
Kolokazioak eta beste (blog baten berri)
San Fermin egun honetan, gaztelaniari buruzko blog bat aurkitu dut, kasualitatez; kasualitatea izan da, orobat, dirudienez blog horren egilea bizpahiru hilabetez idatzi gabe egon eta berriki ostera ere idazten hasia izatea, Una nueva etapa sarreran dioen bezala; eta kasualitatea izango zen, noski, gaur arratsaldean bertan beste artikulu bat idaztea, ¿Qué son las colocaciones?, nire ustez oso interesgarria. Blogaren egilea Alberto Bustos unibertsitate-irakaslea da.
2010/04/13
Terminologia jardunaldien materialak
Joan den martxoan Iruñean Euskarazko terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundeak eta Euskaltzaindiak.
Hil honen hasieran ikusgai jarri dituzte material horiek Euskarabidearen web gunean.
Gotzon Egiak ere ponentzia bat aurkeztu zuen jardunaldiotan, baina bere hitzaldia (30 urteko itzulpengintza Gipuzkoako Foru Aldundian) ez da agertzen materialen artean. Egoki ikusiz gero, ondo legoke mintegikideok eskuratzea.

2010/03/08
IVAPen glosario batzuk
IVAPeko Itzulpen Zerbitzu Ofizialak, IZOk, glosario batzuk eskaintzen ditu orri honetan. Hona haietako batzuk:
- Administrazioko lokuzioak eta formulak, 2004 (.pdf)
- Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren glosarioa, 2007 (.pdf)
- Kontratu-legearen glosarioa, 2006 (.pdf)
- Kalitatearen glosarioa, 2008 (.pdf)
2010/03/05
La Unión Europea busca su adjetivo
Artikulu guztiz interesgarri bat idatzi du Alberto Rivasek Europar Batasuneko espainiar itzultzaileen Punto y Coma buletinaren 116. zenbakian, «La Unión Europea busca su adejtivo» izenburuaz.
Laburturik: 2009ko abenduaren 1ean lege desagertu egin zen «Comunidad Europea» izaki juridikoa. Zer egin, orain, «comunitario» adjektiboa erabili ezin denean?
Guk hasieratik genuen arazoa, edo arazo erdia behintzat. Orain kastillanoei eta frantsesei tokatzen zaie!

2010/03/02
Lege- eta administrazio-hizkera eta testu-antolatzaileak
Andres Urrutiaren artikulu interesgarri bat, Euskera aldizkariaren 53. zenbakian (2008): Legeen eta administrazioaren hizkera, testu-antolatzailearen ikuspegitik.
2010/02/23
Administrazio-testuen argitasunaz
Artikulu interesgarria Heraclia Castellonek azkeneko Llengua i dret aldizkarian:
Adibide interesgarriak dakartza.
Adibide interesgarriak dakartza.
2010/02/17
Tu mejor inversión
Aldundiaren aurtengo errenta kanpainaren leloa izango da, gaztelaniaz. Eskatu didate euskaraz lelo bat proposatzeko. Beraz, itzulpen lana baino sorkuntza lana ere eskatzen du horrek. Horretarako, lankideon laguntza ongi etorria izango da.
Zuzenean itzuliz gero, "Zure inbertsiorik onena" emango nuke. Baina badira, jakina, beste irtenbide batzuk... Horietako batzuk proposatzera animatuko al da norbait?
Aldez aurretik, eskerrik asko.
Zuzenean itzuliz gero, "Zure inbertsiorik onena" emango nuke. Baina badira, jakina, beste irtenbide batzuk... Horietako batzuk proposatzera animatuko al da norbait?
Aldez aurretik, eskerrik asko.
2010/01/14
Ni naiz erreka zikinen...
Lerro hauek ez dute bigarren asmorik batere. Pentsakizuna etorri egin zait saioaren ondoren, eta esan egingo dut, xalo.
Aitortzen dut nik ere esan izan dudala behin baino gehiagotan "Ni naiz Patxi" (alegia, nor naizen esateko; ez "nor da Patxi?" galderari erantzunez, horrek ez baitu harritzekorik deus ere). Aitortzen dut entzun ere egin dudala, jakina, eta irakurri ere bai halakorik; nola ez. Baina ez dut bereziki bultzatzekoa ikusten, oro har, hurrenkera hori. Oro har, diot, eta idatzian.
Horrekin batera, zuen aurrean aitortua dut ez dudala inondik uste mesede berezirik dakarrenik "Taldeak bildu nahi ditu 10.000 sinadura" idazteak, adibidez, komunikagarritasunaren aldetik. Nik, aizue, "Taldeak 10.000 sinadura bildu nahi ditu" idatziko dut; benetan, horrela hitz egiten erakutsi zidaten (ez dut esan nahi formalki erakutsi zidatenik horrela), eta horrela idaztea daukat eredutzat oraingoz. Komunikagarritasunaren izenean ere bai.
Dudarik ez daukat, jakina, "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea" ezin idatz ez esan daitekeela bestela.
Besterik gabe. Denek ongi ulertu didazuen segurtasun osoz, agur bero bat. Saio polita izan da, ederra.
Patxi Petrirena

Subscribe to:
Posts (Atom)
Zehapenak eta zigorrak
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
-
Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez daki...
-
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...