Skip to main content

Posts

Showing posts with the label Gramatika

Azken hamabost urte honetan

Zenbaitetan, berez pluralezkoak diren esapide batzuk singularreko forman erabiltzen ditugu euskaraz. Egungo Euskararen Hiztegian kontsulta eginda, honelako batzuk ateratzen dira ( hamabost sarrera idatzita, besteak beste): azken hamabost urte honetan azken hamabost egunean hamabost egunean (egunetik) behin hamabost egunetik behera hamabost urtean hamabost urtera; urte askoan... Elena-n saiatu naiz horrelakoak aurkitzen, baina ez dut lortu. Esango nuke adibide hau bezalakoetan singularreko formak erabiltzean hiztunak ulertzen duela urte horiek guztiek unitate bakarra osatzen dutela. Dena den, singularreko forma zuzena egokia izateak ez du esan nahi pluralekoa zuzena ez denik, alegia azken hamabost urte hauetan ere zilegi da (normalean pluralezko forma erabiltzen dugu gure itzulpenetan). Seguru nago adibide gehiago aurkituko dituzuela...

Biharamuna

Ez naiz bestondo , bixamon edo aje az ari. Biharamun arruntaz ari naiz, aspaldi bainuen gogoa. Asko poztu nau, eta susmo sendo samar bat egiaztatu dit, gaur Zehazki hiztegian ikusi dudan honek: (día) día siguiente. el día siguiente al que visitó a su amigo , adiskideari bisita egin eta biharamunean Erreparatu pixka bat adibideari. Gero, bilatu Interneten "egunaren biharamunean". Zortzi mila inguru ageri dira Googlen; haietako asko, era honetakoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jartzen da indarrean. Beti egin zaizkit halakoak senaren kontrako. Ez naiz hasiko debekatu behar ditugula esaten, ez. Baina lasaitu ederra hartu dut Zehazki koarekin. Patxi

Data nola adierazi

Joan den mintegian, Fernando Reyk, pantailan Euskaltzaindiaren 37. araua zuela, ”2008ko maiatzak 20” bezalakoak aposizioan jarri daitezkeela azaldu zuen. Hona araua: Data adierazteko orduan, hortaz, forma hauek erabil bitez: Durango(n), 1995eko martxoaren 7a(n) , aukeran utziz inesiboaren marka. 1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez... Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan: gaur, urtarrilak 20 bezalakoetan Hori Euskaltzaindiak arau guztiekin egin ohi duen laburpena da. Hala ere, ez naiz ni ondorio honetara iristen: Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan BAKARRIK: gaur, urtarrilak 20 bezalakoetan. Nire ustez, forma hori, aposizioan ez ezik, ontzat eman behar da data hutsa adierazteko, GAOn agertzen den bezala, edo gutun batean, amaieran jartzen den bezala: Andere hori: ………………………. ……………………….. Adeitasunez, ……………………… Donostia, 2008ko maiatzak 10. Izan ere, Euskaltzaindiaren arauak dio forma ...

Alarguna izatekotan...

Interneten zerbaiten bila nenbilela, esaldi hau aurkitu dut gaur arratsaldean, erakunde baten inprimaki itxuraz guztiz ofizial batean: Alarguna izatekotan, argi adierazi alarguntza urtea. Ni oso oker ez banago, "alarguna izatekotan" esanda ezin da inoiz adierazi "alarguna izanez gero" (pertsonalizatu gabeko forma erabilita) edo "alarguna bazara" (kasu honetan dagokiola dirudien forma pertsonalizatua erabilita). Ez da berria gorabehera hau, baina oraindik ere nahasteak gertatzen direla dirudi. Ez zait bururatzen, konparatze aldera, esaldi-hasiera horren jarraipen zentzuzkorik. Hurbil samarrekoa izan liteke honako hau: Gazterik alargun gelditzekotan, nahiago dut ez ezkondu. Agiri horretan duguna, berriz, honelatsu adieraziko nuke nik: Alarguna bazara, adierazi zer urtetan gelditu zinen alargun. Patxi

Ortotipografiaz

Gogoeta interesgarria egin du Jose Martinez de Sousak Fundacion Español Urgente erakundearen Donde dice... aldizkari elektronikoan. Haren proposamen batzuk euskarara ekarri ditut. Letra etzana (1) Bereganatu gabeko atzerriko hitzak idaztean: Foru Aldundiaren rating-ak , berez, erakundeak behar duen osasun finantzarioa islatzen du. (2) Argitalpen edo webguneen atalen izenak idaztean: W eb orrian sartu behar duzu, eta Zergen webgunean sakatu eta Inprimakiak ikonoan klik egin… (3) Testu batean hitz bat aztergai izan edo komentatzean: Interneten 10.000 aldiz ageri da idazkari judizial , eta 400 bat aldiz epaitegiko idazkari. (4) Hitz baten esanahia argitzeko hura idaztean: Ondasun edo kapital batek epe jakin batean ematen duen mozkina esan nahi du errenta hitzak. Puntuaren eta esaldia ixteko marken uztardura Esaldi bat itxiera markez amaitzen denean (komatxoak, parentesiak edo kortxeteak), puntua horien barruan edo kanpoan joan daiteke. (5) Ko...

Euskaltzaindiaren arauak

Euskaltzaindiak bere arau eta erabakiak libre eskuratzeko moduan jarri ditu: banaketa elektronikoa egingo du aurrerantzean ( e-AEB sistema ). Beraz, norberak eskatuz gero ordenagailuan jaso dezake arau eta erabaki berriak edo zaharren eguneratzea. Arau-erabakiak ZIP artxibo batean jaitsi daitezke, eta ordenagailuan instalatu. Horretarako, ikus Euskaltzaindiak emandako argibideak . Gainera, arau mailako erabakia onartzen denean, posta elektronikoz harpidedun guztiei horren berri emango dieteeta arau berria edota e-AEBren artxibo berria jaitsi ahal izango dituzte lotura batean sakatuta. Harpidedun egiteko bidea e-AEB zerbitzuan bertan ematen da (ikus argibideak). Sistema berriari esker, arauak doan jaso eta ordenagailuko karpeta batean gorde ahal dira.

La proposición nueva

Izen-sintagma determinatuekin eta determinatu gabeekin buruari halako beroaldia eman eta egun batzuetara, grazia handia egin dit postan sartu zaidan spam gisako mezu batean darabilten gaztelaniak. Etengabe huts egiten du izenei artikulu determinatua erantsiz; pentsatzen dut itzultzaile automatikoren baten gauza izango dela. Hona lagintxo bat: La proposición nueva Por eso, en este momento estamos buscando los socios en su país, quien nos ayudara aceptar el pago mas rápido. Si Vds. quieren ganar el dinero complementario, Vds. pueden ser los representantes de nuestra empresa en su país. Vds. podrán recibir 8% de cada transacción, que realizamos con la participación de su cuenta. Su trabajo consistirá en la acepción del capital en la forma de los giros postales a su cuenta y la salida del dinero a nosotros. Esto es un método muy cómodo y rápido de recibir los ingresos adicionales. Además, estudiamos la posibilidad de la apertura de la oficina en su país en el futuro próximo y entonces ...

Diseinua

Hona beste nominalizazio-kasu bat, atzizki bidezkoa ez denez oharkabean pasatzeko arriskua duena: diseño . Adibidea, atzoko EHAAkoa . LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Fundación Euskadi Kirola Fundazioarena, Fundazioaren korporazio-irudia, aplikazio eskuliburua eta komunikazio planaren diseinurako . CONCURSO PÚBLICO por procedimiento abierto, para el diseño de la imagen corporativa, manual de aplicación y el plan de comunicación para la Fundación Euskadi Kirola Fundazioa. FUNDACIÓN EUSKADI KIROLA FUN Z AZIOA (sic) Begira zer arazo gramatikal sortzen den, gainera: "-a, -a eta -aren diseinurako". Uste dut "-a, -a eta -a diseinatzeko" beharko lukeela. Ez da hala? Izan ere, gaztelaniaz diseño hitzak ekintza adierazten du hor. Patxi