Skip to main content

Ortotipografiaz

Gogoeta interesgarria egin du Jose Martinez de Sousak Fundacion Español Urgente erakundearen Donde dice... aldizkari elektronikoan. Haren proposamen batzuk euskarara ekarri ditut.

Letra etzana

(1) Bereganatu gabeko atzerriko hitzak idaztean:

Foru Aldundiaren rating-ak, berez, erakundeak behar duen osasun finantzarioa islatzen du.

(2) Argitalpen edo webguneen atalen izenak idaztean:

Web orrian sartu behar duzu, eta Zergen webgunean sakatu eta Inprimakiak ikonoan klik egin…

(3) Testu batean hitz bat aztergai izan edo komentatzean:

Interneten 10.000 aldiz ageri da idazkari judizial, eta 400 bat aldiz epaitegiko idazkari.

(4) Hitz baten esanahia argitzeko hura idaztean:

Ondasun edo kapital batek epe jakin batean ematen duen mozkina esan nahi du errenta hitzak.

Puntuaren eta esaldia ixteko marken uztardura

Esaldi bat itxiera markez amaitzen denean (komatxoak, parentesiak edo kortxeteak), puntua horien barruan edo kanpoan joan daiteke.

(5) Komatxo arteko testua paragrafo hasieran edo puntuaren ondoren hasten bada, itxiera marken barruan kokatzen da puntua:

Gainera, hau ere dio:

“4. Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri erregulatzaileetan baimendutako kasuez kanpo diru laguntza hauekin batera laguntzarik jasoz gero, diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatua izan daiteke.”

(6) Komatxo arteko testua bi puntuen, komaren edo eten puntuen ondoren (edo batere puntuazio markarik gabe) hasten bada, itxiera marken ondoren kokatzen da puntua:

Laguntzak eskatzen dituztenek hainbat baldintza bete behar dute, besteak beste: “gutxienez argitalpen kostuaren %35 lortzea publizitate gisa”.


Oin-oharren deiak

(7) Ohar deia (zenbaki txiki bat, normalean) puntuazio marketatik kanpo idatziko dira: :

diputatuaren foru agindu bidez;12

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Altzari higigarriak

Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...