1. Komunztadura hori librea dela dioen aipamen bat, Juan Garziaren artikulu batetik (letra lodiz markatutakoak nik markatuak dira):
Adibideotan erabili ditugun horiexek dira, dudarik gabe, katafora esplizituetarako oinarrizko elementuak: lehen graduko erakusleak, izenordain funtzioan nahiz izen bati lagunduz haren determinatzaile gisa. (Errepara, hasieratik, erdaraz ere ez dela hori abiapuntua, esto(s): baino lo(s) siguiente(s) baita dudarik gabe lehen aukera, idatzi formalean).
Kasu absolutiboa da (hau(ek)) ohikoen, egokien eta komenigarriena halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski gramatikaren aurka bestelakoetara jotzea (komunztadura hausteko aukera ematen baitute bi
puntuek).Juan Garzia: 'Katafora-esapideak bateratzeko bidean', in Espezialitate-hizkerak eta terminologia: jardunaldiak. EHU, 2003.
2. Adibide bat, nire oharretan jasota daukadana; kasualitatez edo ez, idazle berarena da. Esan behar dut, gainera, nabarmen iritzita jaso nuela: eragozpen berezirik ez da ikusten kasu horretan komunztadura egiteko, eta hala ere gabe idatzita dago.
Aniztasun ia pairaezin hori, beste errepublika batzuetan ezagutzen ez den edo, bestela, bete-betean eta agerian ez diharduen instituzio bati zor diot: loteria.Ipuin hautatuak, J.L. Borges (Juan Garzia itzultzaile), 47. or.