Skip to main content

Bi puntuak eta komunztadura

Lehendik nonbait idatzirik duzuen azalpen horren eta adibide gehiagoren zain, hona hemen nik aurkitu ditudan bi gauza txiki.

1. Komunztadura hori librea dela dioen aipamen bat, Juan Garziaren artikulu batetik (letra lodiz markatutakoak nik markatuak dira):

Adibideotan erabili ditugun horiexek dira, dudarik gabe, katafora esplizituetarako oinarrizko elementuak: lehen graduko erakusleak, izenordain funtzioan nahiz izen bati lagunduz haren determinatzaile gisa. (Errepara, hasieratik, erdaraz ere ez dela hori abiapuntua, esto(s): baino lo(s) siguiente(s) baita dudarik gabe lehen aukera, idatzi formalean).

Kasu absolutiboa da (hau(ek)) ohikoen, egokien eta komenigarriena halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski gramatikaren aurka bestelakoetara jotzea (komunztadura hausteko aukera ematen baitute bi
puntuek
).

Juan Garzia: 'Katafora-esapideak bateratzeko bidean', in Espezialitate-hizkerak eta terminologia: jardunaldiak. EHU, 2003.


2. Adibide bat, nire oharretan jasota daukadana; kasualitatez edo ez, idazle berarena da. Esan behar dut, gainera, nabarmen iritzita jaso nuela: eragozpen berezirik ez da ikusten kasu horretan komunztadura egiteko, eta hala ere gabe idatzita dago.

Aniztasun ia pairaezin hori, beste errepublika batzuetan ezagutzen ez den edo, bestela, bete-betean eta agerian ez diharduen instituzio bati zor diot: loteria.

Ipuin hautatuak, J.L. Borges (Juan Garzia itzultzaile), 47. or.

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...