Skip to main content

Elebiera, elebitan

Gauza txiki-txiki bat. Askotan irakurri dut elebitan, eta gaur bertan ere bai, txosten batean (ez da zuengandik oso apartekoa, baina horrek berdin dio: kontua da erabiltzen dela han-hemen). Nik ez dakit inork horri buruz zerbait esan duen noizbait, baina niri beti harrigarri egin zait, eta desegokitzat daukat. Zergatik? Bada, hizkuntzabitan sekula idatziko ez nukeen bezala, elebitan ere ez nuke sekula idatziko. Motzago izateak ekarri ote du horrela idazteko joera?

Nire alarma-argi guztiak txinpartaka jarri zituena, ordea, elebiera hitza izan zen. Behin irakurri nuen ekitaldi batzuk euskaraz, beste batzuk gaztelaniaz, eta hirugarren sail bat "elebieraz" izango zirela. Arraioa! Hizkuntza berriren bat ote dugu hori? Harriturik, deitu egin nion testu hura argitaratu zuen erakundean ardura zuen bati, eta zuei bezalaxe azaldu nion nire harridura. Aitortu zidan ez zuela inoiz pentsatu horretan, normal antzera ateratzen zitzaiola, baina beharbada arrazoi izango nuela. Geroztiko konturik ez dakit. Ez dut uste gehiagotan irakurri dudanik elebiera hori.

Zuek zer diozue?

Comments

Anonymous said…
Zer den oroimen txarra izatea (edo
beti gauza berekin bueltaka ibiltzea...). Ibon Sarasolak kritikatua da behin 'elebitan' hori, eta gainera mintegian komentatu genuela uste dut. Begira hemen:

http://tinyurl.com/a26np

Nolanahi ere, Googlen biatuta oraindik nagusi da forma normalenaren aldean:

elebitan (150 inguru)
ele bitan (60 inguru)

Beharbada 'elebiera' horrena ez zenuten gogoratzen. Horrekin kontsolatuko naiz.

Patxi. (Idatzi beldurrik gabe, e!)
Anonymous said…
Sarasolak "eleanitza" kritikatu zuen, "anitz" ez zela adjektiboa argituz.
Guri balio izan zigun, besteak beste, mintegia egiten dugun gelari "areto balioaniztuna" deitzeko.
Baina, harira etorriz, "ele..." kontu horretan ondo daude:
elebakarra (Hiztegi Batua)
elebiduna (Hiztegi Batua)
Elebitasuna (Hiztegi Batua)
Baina, hortik aurrera? ELHUYAR hiztegian eta EUSKALTERMen "hirueleduna" agertzen da. EUSKALTERMen "laueleduna" ere bai.
Beraz, ondo al leudeke "hirueletasuna" eta "laueletasuna" ere?
Horiei muzin egin eta "hiru hizkuntzakoa", "lau hizkuntzakoa" eta honelakoei heltzea hobea al da? Asegutuko al gintuzke horrek?
Joseba

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Vengo en disponer

DECRETO FORAL 74/2007, de 24 de julio, por el que se dispone el cese en sus funciones del Director General de Deportes. Conforme a lo establecido por los artículos 31.4.d), 40.2.b) y 45 de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio, sobre Organización Institucional, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa, a propuesta del Diputado Foral del Departamento de Deportes y Acción Exterior, previa deliberación del Consejo de Diputados en sesión de 24 de julio de 2007, Vengo en disponer el cese en sus funciones, del Director General de Deportes, D. Iñaki Ugarteburu Artamendi, agradeciéndole los servicios prestados. Donostia-San Sebastián, 24 de julio de 2007. EL DIPUTADO GENERAL, Markel Olano Arrese. Vengo en disponer y dispongo (y las comas, donde quiero las pongo). Y mal que os pese, donde debo decir destitución, digo cese. ¿Lenguaje llano? Me niego de plano. (Ante tanto disimulo , me parto el...). Patxi PD: Hurrengo erabakia honako hau da: "Vengo en nombrar Director G...