2007/05/24

Gogoeta xumea itzulpen politikaz

Gogoeta interesgarria aurkitu dut Tiraka blogean, batzuetan itzulpenen inguruan egindako gehiegikeriei buruzkoa. Jaurlaritzako langile euskaldun batzuen weborria da Tiraka.

Agian, gure artean ez da izaten tamaina horretako antzeko kasurik, baina bai gogora ekartzen dizkigu gure etxeko itzulpengintzan batzuetan gertatzen diren bitxikeriak:
  • Herritarrak euskaraz aurkeztutako idazkiari gaztelaniaz erantzuten dion langile euskaldun (trebatu)aren testua euskaratzea.
  • Kanpoan presaka euskaratutako testua zuzentzea edota txukuntzea.
  • ...
Artikuluaren iruzkinetako batean, gainera, zer pentsaturik ematen duten galderak egiten dira, adibidez, "Egin al du norbaitek benetan itzultzea merezi duten testuen zerrenda, garrantziaren hurrenkeran?" edo "Hausnartu eta aztertu al dira Administrazioan testuak euskaraz sortzeak duen garrantzia eta eragina?". Horra, bada, norberak edo taldean hausnartu eta erantzuteko galderak.

Nago itzultzaileok eta itzultzaile laguntzaileok jabetu beharra dugula hizkuntz politikan dugun eginkizunaz. Foru Aldundiko departamentuetako euskara planen berri ba al dugu? Ezagutzen al ditugu haietan jasotako itzulpengintzaren irizpideak? Kate horretan non gaude ba al dakigu?

Hona aipatu artikulua: Itzulpenen gehiegikeria.

---
Mikel

2007/05/18

Beste zenbait argibide: ez

Ostiral baterako txorakeria. Iragarki ofizial bat, GAOkoa, kontratazio-lehiaketa baterako deialdia dakarrena. Badakizue: kontratuaren xedea, esleitzailea (sic), tramitazioa eta adjudikatzeko (sic) modua, bermeak eta gainerako atal guztiak. Bukaeran, hauxe:

Otras informaciones:
No.

Beste zenbait argibide:
Ez.


Arraioa! Bada, horrela esanda, "beste zenbait...", nik zerbait aurkitzea espero nuen, baina zasta! Ezetz, ba!

Hutsa ez da gramatikala. Koherentzia-arazoa da. Honela beharko luke, nire ustez: "Bestelako argibideak: Ez dago."

Patxi

'On line', 'in vitro', 'inter vivos'

Behin gaitzetsi-edo egin nuen "on line laguntza" egitura, aposizio bitxia delakoan, eta nola edo hala "on line" edo "sarean" adizlagun moduan jokatu beharko litzatekeela esan nuen. Beste aukera bat, adjektibo moduan erabiltzea, bihurriagoa eta traketsa da oso: "laguntza on line-ak eskaintzen ditugu"?

Baina konturatu naiz esapide gehiagorekin gertatzen dela aposizio modu hori; bereziki latinezko esapideekin:

  • in vitro ernalketa
  • inter vivos dohaintzak

Patxi

Maiatzeko txostenari buruz

Laster jasoko duzue GIFAMI_07_MAIATZA dokumentua. Azken saiorako egindako oharren eta iruzkinen bilduma bat da (luzea atera da azkenerako). Txosten horri buruzko oharrak, osagarriak, zuzenketa-proposamenak edo nahi dena egiteko modurik errazena hemen erantzunak sartzea da. Ekin!

Patxi

2007/05/16

Puntoycoma, gaztelaniazko kontsultagunea

Europar Batzordeko gaztelaniaren itzulpen unitateen berripapera eta foroa da Puntoycoma. Urtean sei zenbaki inguru sareratzen dituzte.

Berripaper honi alderdi interesgarriak ikusten dizkiot:
  • Itzulpen arazo batzuei buruzko ikuspuntua kontsultatzea.
  • Frantsesez edo atzerriko hizkuntza batzuetan (ingelesez, batez ere) eratutako terminoak nondik nora sortu diren ezagutzea.
  • Beste itzultzaile talde batzuen kezken berri hartzea.
Puntoycomak aurkibide analitikoa eskaintzen du, non aztertu eta proposatutako hainbat termino, esapide... ikus daitezkeen. Iruditzen zait praktikoa izan daitekeela guri dagozkigun hainbat zalantza argitzeko.

---
Mikel

Hurrengo mintegi saioa

(Posta elektronikoz Gifamira bidalitako proba; barka ez bada behar bezain ongi ateratzen)

Hurrengo mintegi saioa, dakizunez, Elhuyar Fundazioko Alfontso Mujikarekin egingo dugu. Gogoan izan behar duzue saioa ekainaren 14an egitekoa genuela, baina astebetez atzeratu behar izan dugu. Beraz, 2007ko ekainaren 21ean egingo dugu, Aldundiko sotoko aretoan.

Alfontso Mujika prest azaldu da guk nahi genituzkeen gaiak, ahal duen neurrian, aztertzeko saioan. Horretarako, jakina, proposamenak edo eskaerak garaiz egin behar dizkiogu.

Ongi iruditzen bazaizue, Gifamin bertan egin ditzakezue proposamenak, mezu honi erantzunez.

Gotzon Egia


2007/05/09

Ogi arraila

Jakin orduko jakinaraztera noa: ogi arraila. Ba al zenekiten, etxekoandre-etxekogizonok? Aitortu behar dizuet azken aldiz denda txiki batera hori erostera joan nintzenean "ogi rallatua" eskatu nuela, "ogi birrindua" artifizial samarra iruditu zaidalako beti, baina hurrengorako badakit: ogi arraila.

Hiztegi Batuan:
  • arrail 2 izond.: ogi arraila.
Ba al dakite Eroskikoek eta?

Patxi

2007/05/07

Itzulpen automatikoa zertan den

Itzultzaileok lanean (itzultzen) jarraituko dugu (oraingoz). Ondorio hori atera daiteke Langilearen Egunean, joan den maiatzaren 1ean, Jakes Goikoetxeak Berrian argitara eman zuen artikulua irakurrita: "Itzulpenerako laguntzailea helburu".

Izan ere, Euskal Herrian itzulpen automatikoari buruzko ikerketa zertan den aztertu zuen artikuluan, hain zuzen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza euskarazko itzultzaile automatiko bat sortzeko bultzatzen ari den ikerketa. Bost enpresatara jo omen du Jaurlaritzak: Eleka, Emergia tech, InterLan System, Automatic Trans eta Translendium (azken biak katalanak).

Artikuluan itzulpen automatikorako osagai desberdinak aztertzen dira: testuen corpusak, itzulpenen kudeatzaileak, sistema estatistikoa, itzulpen memoriak... Bai eta enpresa bakoitzaren ikerketa zertan den ere.

Sailburuordetzak dioenez, bi urtean gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania itzultzaileak egin daitezke. Enpresa batzuen ustez, ordea, emaitza berezko itzultzaile automatikoa baino areago itzulpenaren ideia orokor bat egingo duen laguntzailea izango da.

Hori horrela, gauzak dauden bezala, itzulpen automatikoari hartzen diot gaur egun itzulpen memoria batek (Tradosek, adibidez) egiten duen analisiaren antza edota aldez aurreko itzulpenarena.

Gure lanari dagokionez, behintzat, itzultzaileok lanean (itzultzen) jarraituko dugu geroan ere. Beste gauza bat izango da testu erraz eta estandar samar baten gutxi gorabeherako itzulpena lortzea.

Artikulua ikusteko, sakatu hemen: "Itzulpenerako laguntzailea helburu".

---
Mikel

Mezuak bidaltzeko helbidea aldatu da

Lehengoan, Aitziberrek arazoa izan zuen blog honetara mezua bidaltzean. Kontua da Gifami blogean aldaketa batzuk egin zirela eta mezuak erraz bidaltzeko helbidea ere aldatu zela. Sistemak berak egin zuen aldaketa, inork helbide jakin bat jartzeko agindu gabe.

Beraz, aurrerantzean mezuak erraz bidaltzekotan, hona egin behar duzue: sagardegi(puntu)idatzi(a bildua)blogger.com

2007/05/04

"Cuando proceda" eta "en su caso": Patxiri erantzun nahian hasi, eta…

(Oharra: testuak luzea dirudien arren, gehiena adibideak dira, eta letra beltzean dagoena baino ez da nire idazlana.) 

 

Batzar Nagusietako Barne Araudia itzuli genuen iaz (ehun artikulutik gorako testu mardula), eta "cuando proceda" bitan agertzen da. Guk "dagokionean" itzuli genuen batean:

 

La Presidencia, por razones de urgencia y ordenación del trabajo de la Cámara, podrá determinar a los efectos oportunos y sin perjuicio de su debida constancia ulterior en el boletín cuando proceda, que los documentos pertinentes sean objeto de reproducción por medios mecánicos y de reparto a las y los junteros miembros del órgano que haya de debatirlos.

Lehendakariak, presagatik eta Ganberaren lana antolatzeagatik, agindu dezake agirien kopiak bitarteko mekanikoen bidez egiteko, eta banatzeko eztabaidatuko dituen organoko batzarkideei. Nolanahi ere, dagokionean, Aldizkarian argitaratu beharko dira.

 

Eta "behar denean" bestean:

 

Los proyectos de norma foral remitidos por la Diputación Foral irán acompañados de una exposición de motivos en la que se indicarán, sucintamente, aquellos que hubieran dado origen a su elaboración y la finalidad perseguida. Cuando proceda, figurarán como anexos la relación de disposiciones derogadas o modificadas.

Foru Aldundiak bidalitako foru‑arauen proiektuek zioen adierazpena izan beharko dute. Bertan, proiektua egiteko zioak agertu behar dira, labur, bai eta helburua ere. Behar denean, indargabetutako edo aldatutako xedapenen zerrenda agertuko da eranskin gisa.

 

Dena den, jabetu gara Araudian "en su caso" erruz darabiltela (28 aldiz). Ikusi dugu "cuando proceda"ren oso antzekoa dela, eta askotan esanahi bera duela ("cuando corresponda" edo "si corresponde", edo "si se estima conveniente"). 28 kasuak aztertu ditugu, eta hona hemen emaitza.

 

28tik 13 alditan ez dugu ezer jarri euskaraz "en su caso"ren ordainetan. Adibide batzuk:

 

Concluido, en su caso, el informe de la ponencia comenzará el debate en comisión, 

Talde txostengileak txostena egindakoan, batzordeko eztabaida hasiko da.

        

La persona miembro de la Diputación Foral a quien se dirija la pregunta podrá comparecer acompañado en su caso de altos cargos de su departamento, a iniciativa propia o por así requerirlo el preguntante.

Galdera Foru Aldundiko nori zuzendu, kide hori departamentuko beste goi kargu batzuekin etor daiteke, nahi duelako edo horrela eskatu diolako galderaren egileak.

 

El plazo para la presentación de enmiendas concluirá seis horas antes de la celebración de la sesión plenaria o, en su caso, de la comisión correspondiente.

Zuzenketak aurkezteko epea Osoko Bilkura edo batzordea hasi baino sei ordu lehenago amaituko da.

 

La Mesa se reunirá con carácter inmediato, de modo que se garantice en todo caso el plazo de interposición, para calificar y admitir a trámite, en su caso, los escritos de los grupos junteros.

Mahaia berehala bilduko da, idatziak aurkezteko epea beteko dela bermatzeko moduan, batzarkide taldeen idatziak kalifikatu eta izapidetzeko onartzeko.

 

Las Juntas Generales aceptarán las comunicaciones de las personas físicas tanto en euskera como en castellano, así como las realizadas, en su caso, en alguna otra lengua oficial del territorio del comunicante.

Pertsona fisikoek euskaraz zein gaztelaniaz egindako komunikazioak onartuko dituzte Batzar Nagusiek, bai eta pertsona horien lurraldean ofiziala den beste hizkuntza batean egindakoak ere.

 

La Comisión de Investigación podrá, por conducto de la Presidencia de la Cámara, solicitar la comparecencia de cualquier persona, que podrá venir acompañada, en su caso, de una persona letrada o asesora.

Ikerketa‑batzordeak, Ganberako lehendakariaren bidez, edozeinen agerraldia eska dezake. Pertsona hori abokatuarekin edo aholkulariarekin etor daiteke.

 

El informe final de la Comisión de Investigación se remitirá a la Mesa de las Juntas Generales para su inclusión en el orden del día del primer Pleno que se celebre, para su debate y, en su caso, aprobación.

Ikerketa‑batzordearen azken txostena Batzar Nagusietako Mahaiari bidaliko diote hurrengo Osoko Bilkurako gai-zerrendan sar dezan, eztabaidatua eta onartua izateko.

 

Hurrengo bi adibideetan are nabarmenagoa da alferrik-edo dagoela "en su caso" jarraian "cuando" dioelako:

 

No obstante, se procederá, en su caso, a una nueva elección de las personas miembros de la Mesa cuando las sentencias recaídas en los recursos contenciosos electorales supusieran cambio en la titularidad de más del diez por ciento de los escaños y así fuera solicitado por un grupo juntero.

Dena den, Mahaiko kideak berriro aukeratu beharko dira hauteskunde‑auzietako helegiteetan eman dituzten epaien ondorioz aulkien ehuneko hamar baino gehiago aldatu behar direnean eta, gainera, batzarkide talde batek hala eskatzen duenean.

 

Los grupos junteros deberán presentar sus escritos dentro de los diez días siguientes a la publicación de la iniciativa en el boletín oficial del Parlamento Vasco o, en su caso, a la recepción de la comunicación en las Juntas Generales cuando se utilice el procedimiento de comunicación a los miembros del Parlamento Vasco.

Hamar egun naturalen barruan aurkeztu behar dituzte idatziak batzarkide taldeek, ekimena Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik, edo, Eusko Legebiltzarreko kideei jakinarazteko prozedura erabili denean, Batzar Nagusiek jakinarazpena jaso dutenetik

 

5 aldiz "hala dagokionean" eman dugu ordaintzat:

 

Los empates que pudieran producirse se resolverán a favor de la persona propuesta por el grupo más numeroso o, en su caso, por el de la fuerza política que haya obtenido más votos en las elecciones a Juntas Generales.

Berdinketak egonez gero, kopuruz handiena den taldeak proposatutako hautagaiak irabaziko du, edo, hala dagokionean, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan boto gehien lortu dituen indar politikoak proposatutakoak.

 

La Mesa de acuerdo con la Junta de Portavoces o, en su caso, la Comisión Permanente a propuesta de dos grupos junteros o la quinta parte de las y los miembros de las Juntas Generales podrá acordar el desistimiento,

Atzera egitea bi batzarkide taldek edo Batzar Nagusietako kideen bostenak proposatu behar du, eta Mahaiak erabaki, Bozeramaileen Batzordearekin ados jarrita, edo, hala dagokionean, Batzorde Iraunkorrak.

 

Debatirá y, en su caso, aprobará el proyecto de presupuesto de las Juntas Generales para cada ejercicio,

Ekitaldi bakoitzerako Batzar Nagusien aurrekontu‑proiektua eztabaidatu eta onartuko du, hala dagokionean.

 

En los períodos entre sesiones, convocar, en su caso, al Pleno o a cualquiera de las comisiones, por acuerdo de la mayoría absoluta.

Bi bilkura‑aldien bitartean, gehiengo osoak erabaki duelako, deialdiak egitea Osoko Bilkuretarako edo, hala dagokionean, edozein batzorderen bilkuretarako.

 

Kasu batean "dagokionean" jarri dugu:

 

En el caso de que el objeto del recurso fuera una norma foral o disposición con fuerza de norma foral dictada por el Territorio Histórico, el acuerdo de personarse en el procedimiento y formular las alegaciones oportunas, así como la designación, en su caso, de la representación letrada, será adoptada por la Mesa de las Juntas Generales, de acuerdo con la Junta de Portavoces o, en su caso, por la Comisión Permanente.

Helegitearen objektua Lurralde Historikoak emandako foru‑arau bat edo foru‑arauaren indarra duen xedapen bat denean, Batzar Nagusietako Mahaiak erabakiko du, Bozeramaileen Batzordearekin ados jarrita, edo, dagokionean, Batzorde Iraunkorrak, prozeduran pertsonatzea eta alegazioak aurkeztea eta, beharrezkoa bada, abokatua izendatzea.

 

Eta beste batean "hala badagokio":

 

El expediente se iniciará en la Comisión de Incompatibilidades, quien elevará, en su caso, la propuesta de sanción a la Mesa de las Juntas Generales para su definitiva imposición.

Bateraezintasunen Batzordeak hasiko du espedientea, eta, hala badagokio, Batzar Nagusietako Mahaiari proposatuko dio zigorra, behin betiko ezar dezan.

 

2 aldiz baldintzazko esaldi bat txertatu dugu euskaraz, gaztelaniazko testuan ez egon arren, "en su caso" emateko (gaztelaniazko esanahia interpretatuz, noski):

 

Terminada la deliberación, la Presidencia someterá a votación la devolución o no del proyecto a la Diputación Foral o, en su caso, la adopción del texto alternativo.

Eztabaida bukatuta, Batzar Nagusietako lehendakariak bozketan jarriko du proiektua Foru Aldundiari atzera itzultzea edo ez, edo, ordezko testua aurkeztu badute, onartzea edo ez.

 

Concluido el plazo de presentación de enmiendas y, en su caso, el debate de totalidad,

Zuzenketak aurkezteko epea bukatu denean, eta osoko zuzenketen eztabaida bukatu denean —eztabaida egin bada—,

 

Kasu batean "beharrezkoa bada" jarri dugu, eta beste batean "behar izanez gero"  (gaztelaniazko esanahia interpretatuz, berriz ere):

 

En el caso de que el objeto del recurso fuera una norma foral o disposición con fuerza de norma foral dictada por el Territorio Histórico, el acuerdo de personarse en el procedimiento y formular las alegaciones oportunas, así como la designación, en su caso, de la representación letrada, será adoptada por la Mesa de las Juntas Generales, de acuerdo con la Junta de Portavoces o, en su caso, por la Comisión Permanente.

Helegitearen objektua Lurralde Historikoak emandako foru‑arau bat edo foru‑arauaren indarra duen xedapen bat denean, Batzar Nagusietako Mahaiak erabakiko du, Bozeramaileen Batzordearekin ados jarrita, edo, dagokionean, Batzorde Iraunkorrak, prozeduran pertsonatzea eta alegazioak aurkeztea eta, beharrezkoa bada, abokatua izendatzea.

 

Una ponencia de la Comisión de Reglamento, Instituciones y Gobierno elevará a ésta un informe anual sobre la aplicación del presente Reglamento proponiendo, en su caso, las modificaciones que estimasen necesarias.

Araudirako, Erakundeetarako eta Gobernurako Batzordeko talde txostengile batek txostena aurkeztuko dio Batzorde horri, urtero, Araudi honen aplikazioari buruz, eta, behar izanez gero, beharrezko aldaketak proposatuko dizkio.

 

Kasu batean "nahi badu" erabili dugu (gaztelaniazko esanahia interpretatuz, noski), eta beste batean ahalerarekin antzerako irtenbidea bilatu dugu:

 

Este informe final se presentará ante la comisión de la que emana la ponencia, que lo debatirá y, en su caso, aprobará.

Talde txostengilea zer batzordetan sortu den, batzorde horretan aurkeztuko da amaierako txostena. Batzordeak eztabaidatuko du, eta, nahi badu, onartu egingo du.

 

A la oradora u orador que hubiere sido llamado al orden por la Presidencia tres veces en una misma sesión, advertido la segunda vez de las consecuencias de una tercera llamada, le será retirada, en su caso, la palabra,

Batzarkide edo hizlari bati bilkura berean lehendakariak hiru aldiz eskatu badio portaera aldatzeko, hitza ken diezaioke; horretarako, bigarren aldian ondorioez ohartazi behar dio.

 

Kasu batean "kasu bakoitzean" jarri genuen ordaintzat:

 

Por cualquier otro procedimiento que, en su caso, estime oportuno la Presidencia, de acuerdo con la Mesa.

Mahaiaren iritzia entzun ondoren, lehendakariak kasu bakoitzean egoki irizten dion beste eraren bati jarraitzea.

 

Aitziber Eizagirre

2007/05/03

Memoria ona baina...

Gipuzkoako herri handi bat. Bi iragarki ofizial, egun berean, bi lanpostu motatarako deialdiak egiteko. Iragarki bien hasieran, akats berberak.

Toki Gobernu Batzarrak, 2007ko apirilaren 20an egindako saioan, besteak beste, honako akordio hau hartu zuen:
1. Deia egitea Udaltzaingoko bost agente plaza oposizio irekia bidez jabegoan betetzeko, Udal honetako funtzionarioen langile-plantilan hutsik daudenak.
2. Aipatu deialdia arautuko dituen oinarriak onestea, erabaki honi batzen zaizkionak.

Bi nabarmen aipatzeagatik, xehetasunetan sartu gabe. Memoria ona, baina zuzentzea ahaztu.

Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...