Skip to main content

Hurrengo mintegi saioa

(Posta elektronikoz Gifamira bidalitako proba; barka ez bada behar bezain ongi ateratzen)

Hurrengo mintegi saioa, dakizunez, Elhuyar Fundazioko Alfontso Mujikarekin egingo dugu. Gogoan izan behar duzue saioa ekainaren 14an egitekoa genuela, baina astebetez atzeratu behar izan dugu. Beraz, 2007ko ekainaren 21ean egingo dugu, Aldundiko sotoko aretoan.

Alfontso Mujika prest azaldu da guk nahi genituzkeen gaiak, ahal duen neurrian, aztertzeko saioan. Horretarako, jakina, proposamenak edo eskaerak garaiz egin behar dizkiogu.

Ongi iruditzen bazaizue, Gifamin bertan egin ditzakezue proposamenak, mezu honi erantzunez.

Gotzon Egia


Comments

Anonymous said…
Badaezpada, gai faltan estutasunik sor ez dadin... bizpahiru botako ditut nik:
- Behin baino gehiagotan aipatu dugu Ingurumen Hiztegia delako bat. Uste dut Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren enkarguz, edo elkarlanean, Elhuyarrek landutako hiztegi bat dela. Sarean jarriko ote den edo aipatu izan dute ("ingurumen-inpaktu" edo "ingurumen-eragin" terminoaz Itzul zerrendan hitz egitean, esaterako), baina oraingoz ez dago. Seguru Alfontsok ongi ezagutzen duela lan hori, eta lagin interesgarri askoa eman diezagukeela.
- Adjektibo erreferentzialen kontua, hizkera arruntari nahiz teknikoari dagokionez, oso jorratua izan behar dute Elhuyarren. Jakinik ere administrazio-hizkera ez dutela beren langai nagusien artean, ikuspegi aski interesgarri bat eman lezake Alfontsok.
- Administrazio-hizkeraz berariaz orain arte asko ez arduratuagatik, alor horretako testu batzuen analisi bikaina egin lezake, herritar aditu gisa. Alegia, taldeak testuren bat(zuk) hautatu eta Alfontsok iruzkintzeaz ari naiz.

Bota gehiago, non hautatua izan dezan!

Patxi
Anonymous said…
Patxik azaldutako gaiez gain, ez dakit zer irudituko zaizuen Alfontsori marratxoaren gaiaz ere galdetzea. Alegia, Elhuyarrek marratxoaren erabilerari zer iritzi dion galdetzea.
Beste asmorik gabe, tartetxo batean haien irizpidea ezagutzea baino ez.
Anonymous said…
gifami.blogspot.com is very informative. The article is very professionally written. I enjoy reading gifami.blogspot.com every day.
money loans
loans

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...