2009/03/12

Biharamuna

Ez naiz bestondo, bixamon edo ajeaz ari. Biharamun arruntaz ari naiz, aspaldi bainuen gogoa. Asko poztu nau, eta susmo sendo samar bat egiaztatu dit, gaur Zehazki hiztegian ikusi dudan honek:
(día) día siguiente. el día siguiente al que visitó a su amigo, adiskideari bisita egin eta biharamunean
Erreparatu pixka bat adibideari. Gero, bilatu Interneten "egunaren biharamunean". Zortzi mila inguru ageri dira Googlen; haietako asko, era honetakoak:
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jartzen da indarrean.
Beti egin zaizkit halakoak senaren kontrako. Ez naiz hasiko debekatu behar ditugula esaten, ez. Baina lasaitu ederra hartu dut Zehazkikoarekin.

Patxi

No comments:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...