2008/01/08

Euskaltzaindiaren arauak

Euskaltzaindiak bere arau eta erabakiak libre eskuratzeko moduan jarri ditu: banaketa elektronikoa egingo du aurrerantzean (e-AEB sistema). Beraz, norberak eskatuz gero ordenagailuan jaso dezake arau eta erabaki berriak edo zaharren eguneratzea.

Arau-erabakiak ZIP artxibo batean jaitsi daitezke, eta ordenagailuan instalatu. Horretarako, ikus Euskaltzaindiak emandako argibideak.

Gainera, arau mailako erabakia onartzen denean, posta elektronikoz harpidedun guztiei horren berri emango dieteeta arau berria edota e-AEBren artxibo berria jaitsi ahal izango dituzte lotura batean sakatuta. Harpidedun egiteko bidea e-AEB zerbitzuan bertan ematen da (ikus argibideak).

Sistema berriari esker, arauak doan jaso eta ordenagailuko karpeta batean gorde ahal dira.

No comments:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...