Osakidetzak alde egin du langileen lan baldintzak hobetzeko (Berria, 7. or.), baina azken gomendioa eman digu ospa egin aurretik, odol gehiago ez emateko, alegia, "Nazioarteak gomendatu baino odol gehiago ematen delako Euskal Herrian" (Berria, 2. or.).
Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi
Comments
Hala ere, ez digu eman gomendio txarra, ez baita komeni inork gomendatu baino odol gegiago ematea.