Nicolas Sarkozy eta Carla Bruni abeslaria, haren seme Aurelien erdian dutela, asteburuan, Petran (Jordania) idatzi du Berriak. Norena da Aurelien?
Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi
Comments
Beste modu batean ere eman daiteke:
- Sarkozyrena: "lehendabizikoaren seme Aurelien".
- Brunirena izango balitz, "azken horren seme Aurelien".