2008/01/08

Umezurtz

Nicolas Sarkozy eta Carla Bruni abeslaria, haren seme Aurelien erdian dutela, asteburuan, Petran (Jordania) idatzi du Berriak. Norena da Aurelien?

2 comments:

Anonymous said...

Sarkozyrena dela ulertu dut. Brunirena izatekotan, "horren seme Aurelien" idatziko nuke. Halere, ez dakit kaleko jendeak hala ulertuko ote lukeen. Iruditzen zait anbiguoa dela.

Beste modu batean ere eman daiteke:

- Sarkozyrena: "lehendabizikoaren seme Aurelien".
- Brunirena izango balitz, "azken horren seme Aurelien".

Anonymous said...

Bai Nicolasek lapurtu didan nire ametsetako Carlarena da.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...