2007/12/05

Diseinua

Hona beste nominalizazio-kasu bat, atzizki bidezkoa ez denez oharkabean pasatzeko arriskua duena: diseño. Adibidea, atzoko EHAAkoa.

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Fundación Euskadi Kirola Fundazioarena, Fundazioaren korporazio-irudia, aplikazio eskuliburua eta komunikazio planaren diseinurako.

CONCURSO PÚBLICO por procedimiento abierto, para el diseño de la imagen corporativa, manual de aplicación y el plan de comunicación para la Fundación Euskadi Kirola Fundazioa.

FUNDACIÓN EUSKADI KIROLA FUNZAZIOA (sic)
Begira zer arazo gramatikal sortzen den, gainera: "-a, -a eta -aren diseinurako". Uste dut "-a, -a eta -a diseinatzeko" beharko lukeela. Ez da hala? Izan ere, gaztelaniaz diseño hitzak ekintza adierazten du hor.

Patxi

No comments:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...