Zenbaitetan, berez pluralezkoak diren esapide batzuk singularreko forman erabiltzen ditugu euskaraz. Egungo Euskararen Hiztegian kontsulta eginda, honelako batzuk ateratzen dira (hamabost sarrera idatzita, besteak beste):
azken hamabost urte honetan
azken hamabost egunean
hamabost egunean (egunetik) behin
hamabost egunetik behera
hamabost urtean
hamabost urtera;
urte askoan...
Elena-n saiatu naiz horrelakoak aurkitzen, baina ez dut lortu. Esango nuke adibide hau bezalakoetan singularreko formak erabiltzean hiztunak ulertzen duela urte horiek guztiek unitate bakarra osatzen dutela.
Dena den, singularreko forma zuzena egokia izateak ez du esan nahi pluralekoa zuzena ez denik, alegia azken hamabost urte hauetan ere zilegi da (normalean pluralezko forma erabiltzen dugu gure itzulpenetan). Seguru nago adibide gehiago aurkituko dituzuela...
No comments:
Post a Comment