2009/05/26

Testu antolatzaileen inguruan

Interneten zerbait bilatzen ari nintzela, testu antolatzaileei buruzko aipamen labur interes bat aurkitu nuen Martinezena blogean. Dirudienez, Jaurlaritzako langile baten bloga da eta, besteak beste, administrazio hizkerari eta itzulpengintzari buruz idazten du noizean behin.

Bi artikulutan Pello Esnalek testu antolatzaileei buruz idatzitakoa komentatzen du, eta haren proposamen batzuk laburbiltzen ditu, betiere testuak ulerterrazago bihurtze aldera:
Interesgarri iruditzen zaizkit antolatzaileak erabiltzeko (Esnalen) proposamenak (atzerakarga arintzea, testua hobetu antolatu, pausak egin...). Proposamen praktikoak dira, eta mintegian inoiz aipatu ditugu (eta seguru nago askotan erabiltzen ditugula, nahiz eta horretaz ez jabetu).

Begiratua ematea merezi du.

2 comments:

Gotzon said...

Ez diot Martinezena bloga(ria)ri deus kendu nahi, baina iruditzen zait Pello Esnalen artikulua ulergarriago dela, adibide eta guzti, Erabili.com-eko Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa jatorrizkoan.

Egia esateko, Martinezena blogak ageri dituen koloretxo ugariegiak nahasgarri gertatzen zaizkit. Eduki ederra, paper zatarrean bilduta.

Gotzon

martinez said...

Pello Esnalen artikulua ulergarriagoa eta osoagoa dela, jakina, nirea baino. Nirea laburpena eta egokitzapena baino ez da. Koloreek, lehen atalean azaldu bezala, esangura dute: morea da Esnalen testuaren laburpena eta arrosak, berriz, nire komentarioak.
Ondo izan.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...