Atari berria da, uste dut, eta ederra. Gipuzkoako ingurumenaren ataria. Gauzatxoren bat ikusi dut komentatzeko (ebaluaketa --> ebaluazio), eta besteren bat ere komentatu beharra dugula gogorarazi dit (konpost, kopostaje/konpostatze, konpostatu, konpostgile/konpostatzaile...).
Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi
Comments