2009/05/18

Trenaren hiztegia

Lehengoan bitxikeria hau aurkitu nuen Interneten bilatzen ari nintzela: Diccionario Poliglota del Tren (DPT).

Trenaren munduko 10.000 termino jasota daude, eta baliagarria izan daiteke inoiz gai horri lotutako itzulpena egin behar izanez gero.

Guztira sei hizkuntzatara (alemana, katalana, euskara, frantsesa, galegoa eta ingelesa) emanda daude gaztelaniazko sarrerak.

1 comment:

Patxi said...

Harritzekoa (dioenez, 1997koa da). Guztiz terminologia homologatua dirudi euskarakoak (besteak beste, hortxe ikasi dut 'besarkadera' esaten zaiola euskaraz 'abrazadera'ri; Euskaltermen egiaztatu dut gero).

Bide batez, hor begira nengoela, Interneteko hiztegi niretzat berri bat aurkitu dut: Pons.

http://www.pons.eu

Nik ezin dut ongi baloratu, baina begira, adibidez, 'put' hitzari buruz zer informazio dakarren (en-es).

http://www.pons.eu/dict/search/results/?q=put&in=en&l=enes

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...