Azken mintegian, NOREKIKOren azpian NOREKIN ez ezik NORI ere bazegoela esan nuen. Bada, esan behar dizuet gaizki esan nuela, eta, beraz, komeni da gure gune honetan hori argitzea.
NOREKIKO eta NORENGANAKO auzia hemen aurkitu dut. Interesa duenak hortxe topatuko du zer irakurri.
Nik egindako akatsa zuzentze aldera, esan behar dut NOREKIKOren azpian beti NOREKIN dagoela, baina NORENGANAKOren azpian NORI ere egon daitekeela. Hor dagoen web horretan, honakoa esaten da:
NORENGANAKOk ordezkatzen duen erlatibozko esaldiak NORI kasua ere izan ohi du ezkutuan. Adibidez:
- Apaizenganako gorrotoak itsututa dauka. (Apaizei dien gorrotoak itsututa dauka).
- 1936an errepublika zaleen artean apaizenganako gorrotoa eta ezinikusia nagusitu zen. (1936an errepublika zaleen artean apaizei zieten gorrotoa eta ezinikusia nagusitu zen).
Gera bedi, hartara, argi.
1 comment:
Barkatu, Xabier, ni ibili nauk saltseatzen, edizioa pixka bat ukitu nahian, eta, arazoren bat dela medio, okertu egin diat. Gaiari dagokiola, saiatu osagarriren bat bilatzen saiatuko nauk. Patxi
Post a Comment