Skip to main content

Nork irakurtzen duen, haren kontu berria zabaltzea

Esaldi-modu bat hiru aldiz erabilirik ikusi dut gaurko EHAAn, eta interesgarri iruditu zait hemen aipamen bat egitea. Izenburuan erakusten saiatu naiz delako itzulia —badakit ez dela inorentzat berria izango, baina hala ere aipatzeko modukoa deritzot—. Hona, bada, hiru agerpenak:

«3. artikulua.– Honako kide hauek izango ditu ikastetxe pribatuen Eskola Kontseiluak:

– Zuzendaria.

– Ikastetxearen titularraren hiru ordezkari.

– Ikastetxea zer udalerritan dagoen, hango udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.

(…)

«Artículo 3.– El Consejo Escolar de los centros docentes privados concertados tendrá la siguiente composición:

– El Director o Directora.

– Tres representantes del titular del centro.

– Un concejal o representante del Ayuntamiento en cuyo término municipal se halle radicado el centro.


2.– Horretarako, ikastetxeak Lanbide Heziketako zer irakaskuntza ematen duen, horrekin zerikusia duen ordezkaritza handieneko erakundera joko du ikastetxeko titularrak, erakunde horrek ordezkaria izendatu dezan.

2.– A tal efecto, la titularidad del centro se dirigirá a la organización empresarial más representativa relacionada con las enseñanzas de Formación Profesional que imparta, para que designe su representante.


5.– Zuzendariaren izendapena edo kargu uztea noiz gertatu den, egun horretatik aurrera, ikastetxeetako titularrek hamar eguneko epea izango dute Hezkuntzako lurralde-ordezkariari horren berri emateko.»

5.– Los titulares de los centros comunicarán al Delegado o Delegada Territorial de Educación correspondiente la designación o el cese del Director o Directora en el plazo máximo de diez días a partir de la fecha en que se produzca tal circunstancia.»


Patxi

Comments

Anonymous said…
Izenburua nahasgarri samarra da, ezta? Izan ere, "kontu berria" 'izen+adjektibo' gisa irakur daiteke, eta orduan guztiz bestelakoa da esaldia (zentzugabea). Patxi

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...