Lehengo batean, aitorpen batzuk aurkezteko epea euskaraz nola eman aztertu genuen Ogasunean. Kontua zen jatorrizko testuaren idazkera (gaztelaniazkoa) lausotu samarra zela eta, euskaraz idazkera argi(ago)a sortu nahian, gaztelaniazkoari buelta ematen hasi ginela. Uste dut azkenean euskarazko idazkera argiago atera zitzaigula.
Hona euskarazko itzulpena: aitorpena aurkeztu den hiruhilekoa amaitu ondorengo lehendabiziko hogeita bost egun naturalen barruan
Hona galdera: Nola emango zenukete gaztelaniaz? Erantzutea eskertzen dizuet.
2 comments:
Esango nuke dentro de los primeros veinticinco días naturales una vez finalizado el trimestre en que se presente la declaración, edo ...el trimestre de presentación de la declaración.
"naturales siguientes a la finalización del" hitz-katea 26.600 aldiz ageri da Googlen
Post a Comment