Skip to main content

Direktiba?

Joan den urtarrilean aztergai berria (?) ekarri zuen Itzulek: "directiva". Eta gure mintegian aurrez hartutako erabakia zalantzan jarri du horrek.

Gaia aztertzean, Alfontso Mujikak mezu batean gogora ekarri zuen zer erabaki zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bigarren itzulian: direktiba. Gainera, Elhuyarrekoek (Patxik ere bai?) direktiba erabiltzen dutela esan du Alfontsok, nahiz eta sareko hiztegian zuzentarau jasota agertu.

Zuzentarau terminoaren bidea hartua genuen orain arte mintegian, ustez. Hori dela eta, geure buruari galdera egin beharrean gaudelakoan nago: zuzentarau ala direktiba?

Nire ustez, egokiena momentuz orain arteko bideari (zuzentarau) jarraitzea dela pentsatzen dut. Zabaldu samar dago administrazio arloan, eta oraindik ez dakigu direktiba hitzak zer bide egingo duen.

Mintegikideon iritzia jakitea interesgarria iznago litzateke. Agian, hik ere, Patxi, zerbait argitu dezakek, Zuzenbide Fakultatean aritua haiz eta.

---
Mikel

Comments

Patxi said…
EHUn itzulitako legeetan 'zuzentarau' erabili da, eta nik ere Alfontsoren mezuarekin jakin nuen Hiztegi Batuko 'direktiba' hitzaren berri eta Elhuyarren aukeraren berri. Iruditzen zitzaidan, zuei bezala, ongi funtzionatzen zuela 'zuzentarau' hitzak (lehenago 'arteztarau' ere ibili zen).

Baina Euskaltzaindiak tankera horretako erabaki bat hartzen duenean, pentsatzekoa da hori erabiltzeko eskatzen ari dela nolabait, erabiltaileok behar handirik ikusten ez dugun kasuan ere...

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...