Skip to main content

Entzuera

entzuera (OEH). v. entzute. 1. "Audiencia, el acto de escuchar, oir" 2. entzunera "Atención". 3. "Fama". "Entzuera handia, gran fama" ENTZUERA IZAN (V-gip, G-goi). Haber(lo) oido, tener noticia. Entzúeria baxuat, lo he oído alguna vez. ENTZUTEA IZAN. Zulo andi onetan lan asko egin oi zalako entzuera badegu. / Hidropesiaren entzuerarik badezute?

Zenbait adibide, LPLkoak:

5.3. La declaración de oficio de la incompetencia en los casos de los dos párrafos anteriores requerirá previa audiencia de las partes y del Ministerio Fiscal en plazo común de tres días.
5.3. Eskumengabetasuna ofizioz deklaratzeko, aurreko bi puntuetako kasuetan, aurrez entzuera eman beharko zaie alderdiei eta Fiskaltzari, hiru eguneko epe erkidean.

33.3. En las Salas de lo Social de los Tribunales Superiores de Justicia y del Tribunal Supremo se podrá acordar de oficio o a instancia de parte la acumulación de recursos pendientes, cuando entre ellos exista identidad de objeto y de alguna de las partes, previa audiencia de los comparecidos en todo caso y del Ministerio Fiscal en los recursos de casación.
33.3. Justizia-auzitegi nagusietako eta Auzitegi Goreneko gizarte-arloko saletan, ebazkizun dauden errekurtsoak metatzea erabaki daiteke, ofizioz edo alderdi baten eskariz, errekurtsoek bat bera badute objektua eta alderdiren bat, aurrez entzuera emanik agertutakoei kasu guztietan eta Fiskaltzari kasazio-errekurtsoetan.

104. Las demandas por despido, además de los requisitos generales previstos, deberán contener los siguientes:
(…)
d) Si el trabajador se encuentra afiliado a algún sindicato, en el supuesto de que alegue la improcedencia del despido por haberse realizado éste sin la previa audiencia de los delegados sindicales si los hubiera.

104. Kaleratzeagatiko demandetan, aurreikusitako betekizun orokorrez gain, honako hauek agertu beharko dute:
(…)
d) Ea langilea sindikaturen batean afiliaturik dagoen, baldin eta, delegatu sindikalak daudelarik, haiei aurrez entzuera eman gabe kaleratu izana alegatzen badu langileak kaleratzea bidegabe jotzeko.

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...