2006/02/09

Prentsa oharra

Otsaileko saiorako aztergai jarri dugun testua da hau: prentsa ohar bat. Gaztelaniazko testua bakarrik jaso dut, eta ondoren doan azterlantxoa egin (Patxi). Izan daiteke hainbat gauza saioa baino lehen egokitzeko, gehitzeko edo kentzeko. Egin oharrak. Saiorako, paperean benetako itxurarekin izatea komeni zaigu.

DEPARTAMENTO PARA LA ORDENACION Y PROMOCION TERRITORIAL

LA RESIDENCIA SANTIKUTZ DE LEGAZPIA PODRÁ SER AMPLIADA EN 1.400M2

Diputación aprueba la modificación de las normas que posibilita su ampliación

El Consejo de Diputados de la diputación foral de Gipuzkoa ha acordado la modificación de las normas subsidiarias de planeamiento de Legazpi que afecta al área 15, conocida como Arantzazu. El expediente , promovido por el ayuntamiento legazpiarra, tiene por objeto modificar las condiciones previstas en las actuales normas subsidiarias para la ampliación de la residencia Santikutz. La misma se encuentra dentro de una parcela de 10.180m2 en el área de Arantzazu. El acuerdo foral posibilitará una ocupación máxima de la parcela de 700 m2 con un techo total edificable de 1.400m2.

ANTZUOLA CONTARÁ CON 20 NUEVAS VIVIENDAS EN LA ZONA CONOCIDA COMO PADRES DE FAMILIA.

El Consejo ha aprobado la modificación de las normas subsidiarias de Antzuola que afecta a las áreas 3 Behekoauzoa – Eguzki auzoa-Zurrategi, 5 Olaran y el sector E Zupide.

El nuevo documento urbanístico establece las condiciones para la ejecución de las citadas áreas. Así, la parcela del área 3 conocida como Padres de Familia, se destina a usos residenciales con la construcción de 20 viviendas. Esta dotación se traslada al área 5 en la que la parcela actualmente calificada como equipamiento deportivo se convierte en equipamiento socio-cultural. También se modifica el sector E Zupide que amplia su delimitación y pasa de 18.486m2 a 23.628m2 para incrementar tanto el sistema general de equipamiento como el sistema general de espacios libres en 4.242m2 y 900m2 respectivamente.

===

0. Komunikazio-egoera: nork zer norentzat.

a) Nork garbi dago, zer ez hain garbi, eta norentzat… jakin egin behar! Kazetarientzat da? Kazetariek horrelaxe argitara dezaten, non? Legazpi eta Antzuola hartzen dituzten herri-aldizkarietan, ez dut uste… Informazio hori nolabait landu nahi lukeenari, samurtu edo herritarrari gehixeago hurbildu nahi liokeenari, aukerarik ematen dio testu honek? Bere horretan ateratzen bada komunikabideetan, herritarrak ulertuko du?

1. Alberdi grafikoa.

a) Goiburuan, argi adierazten da, erakundea ez ezik, erakundearen saila ere.

b) Ez da egitura bera erabili bi albisteetan: batean, titulua-azpititulua-testua egitura; bestean, berriz, titulua-testua. (Bigarren testu horrek badu paragrafo labur bat hasieran, baina ez da azpititulua, ez grafikoki, ez testuaren beraren ikuspegitik).

c) Baliabide tipografikoak: komeni da hainbeste azpimarra, eta hainbeste maiuskula? Ez litzateke aski titulua letra lodiz eta azpititulua etzanez?

d) Ez ote da garrantzitsua 1.400m2 (edo 1.400M2) idatzi beharrean 1.400 m2 idaztea? (Oharra: 2 zenbakia ere ez da horrela idaztekoa, txikia baizik; Word-en 'superíndice' emanda egiten da, baina hemen ezin dut).

e) Egoki ote da eremu bat Behekoauzoa – Eguzki auzoa-Zurrategi izendatzea, halako marra-anabasarekin (bat handia, bestea txikia; batean hutsuneak, bestean ez)?

2. Testuaren koherentzia eta kohesioa.

a) Testuak duen arazorik handiena ez da techo total edificable edo sistema general de espacios libres zer diren jakin beharra, bi termino aukeratzeagatik. Hori zehatz-mehatz ez jakinik ere, testuaz gaingiroki jabetu behar genuke hor dagoena irakurrita. Baina ez da hala, tamalez. Iñaki Ugarteburuk, Testu teknikoen ulermenaz artikulu interesgarrian, ongi adierazi berri du askotan testu teknikoen zailtasunik handienak ez dituela terminologia ulergaitzak sortzen, baizik eta idazkuntza desegokiak; esate baterako, koma bat ez jartzeak. Gure kasu honetan, terminoak termino, ezinezkoa da bigarren albisteko esta dotación se traslada a hori ulertzea, ez baitzaio inondik antzematen aurrekaria edo erreferentea zer duen: parcela nekez lekualdatu daiteke; uso residencial ere ez, eta gainera ez dugu dotación izenarekin lotzen semantikoki, oker ez banago.

b) Lehenbiziko testuan, esaten da Kontseiluak onespena eman diola aldaketa jakin bati; aldaketa hori egitea udalak erabaki duela ulertzen dugu, eta erabaki horrek Aldundiaren onespena behar zuela. Bigarren testuan, gaia aski antzekoa izanik, prozedura bera dela pentsa genezake, baina ez da inon esaten, ez aditzera ematen; ez ote da beharrezko?

c) Egoki ote da lehenbiziko testuan el acuerdo foral posibilitará… esatea? Ez ote litzateke egokiago la modificación de las normas subsidiarias posibilitará… esatea? Bi testuak batera begiratuta, ohar gaitezke non dagoen arazoaren muina: lehenbizikoan "el Consejo ha acordado la modificación de" esaten du, eta bigarrenak, berriz, "el Consejo ha aprobado la modificación de", ez baita gauza bera… Nik esan behar banu, aprobar dagokio bietan.

d) Area hitzak balio terminologiko jakin bat duen testu batean (sector eta parcela oposizioan dituela, besteak beste), logikoa ote da hurrengo esaldian hitzaren balio arrunt-generikoarekin agertzea ("las citadas áreas" esaten duenean, bi “area” eta “sector” batez ari da)?

e) Arau subsidiario berri(tu)ei nuevo documento urbanístico deitzea ere, oso administrazio-kutsukoa izango da agian, baina ez idazkerarik argiena.

f) Legazpiri buruzkoan, datu bat behintzat bada berriari ezer eransten ez diona, eta testuan traba egiten duena: “(la residencia Santikutz) se encuentra dentro de una parcela de 10.180m2 en el área de…”. Egoitzak zenbat hartzen duen jakin behar genuke, ez “egoitza bere barruan duen partzela horrek” zenbat hartzen duen.

3. Sintaxia.

a)Aposizioarekin aski ez, eta triposizioa ere asmatu digute:

- area 3 Behekoauzoa
- sector E Zupide


b) Koma garesti dago, jakina. Eta, gainera, aposizio + aposizio egitura horiek txukun ematekotan koma behar denez, enumerazioko elementuen artean koma baino zerbait gehiago ere beharko litzateke.

c) Ez da harritzeko, beraz, erlatibo esplikatzaileak komarik gabe aurkitzea:

- Esta dotación se traslada al área 5 en la que la parcela actualmente calificada como…

- También se modifica el sector E Zupide que amplia su delimitación y pasa de…


d) Zorionez, lehenbiziko testuan koma artean ematen da azalpenezko egitura hau (eta, koma ongi erakusteko edo, hutsunea utzi zaio aurretik ere…):

- El expediente , promovido por el ayuntamiento legazpiarra, tiene por objeto…

e) Erlatibo horiek ez ezik, lotura hau ere (gutxienez) arazotsua da:

- se destina a usos residenciales con la construcción de 20 viviendas

Horiek horrela, uste dut honelatsuko testu bat egin litekeela euskaraz:

===

Legazpiko Santikutz egoitza handitu ahal izango da

Arau subsidiarioak aldatzea onetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak [, Diputatuen Kontseiluaren erabaki baten bitartez,] onetsi egin du Legazpiko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, Udalak aurkeztua. Erabaki horrekin, aldatu egin dira, 15 arean (Arantzazu), Santikutz egoitzaren eremua zabaltzeko baldintzak. Orain, egoitza horrek aukera izango du 700 m2 hartzeko, gehienez ere, eta 1.400 m2-ko sabaipe eraikigarria izateko.

Antzuolan 20 etxebizitza egingo dira Beheko auzo inguruan

Beste bi guneren baldintzak ere aldatu dira arau subsidiarioetan

Udalak hasitako espedienteari jarraikiz, Antzuolako arau subsidiarioak aldatzea onetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldaketa horrek hiru gune hauei eragiten die: 3 area (Beheko auzoa, Eguzki auzoa, Zurrategi), 5 area (Olaran) eta E sektorea (Zubipe). Arau subsidiario berrituen arabera, etxebizitzak egiteko gelditzen da 3 areako partzela bat, Familiako Gurasoak (?) deritzona, eta 20 etxe eraikiko dira han. Bestalde, 5 arean, orain arte kirol-erabilera zuen partzelari gizarte eta kultur erabilera eman zaio. Azkenik, E sektorea lehengo 18.486 m2-etatik 23.628 m2-ra zabaldu da; gehitu zaion eremutik, 4.242 m2 hornidura orokorreko sistemarako izango dira, eta 900 m2 eremu libreko sistemarako.

No comments:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...