Skip to main content

Por un importe

Askotan agertzen zaigun erdarazko esapidea edo klitxea da. Arrunta da, beraz, literatura administratiboan. Batzuetan, halere, ez da erraza hainbat testuingurutan euskaraz ematen.

Askotan, gaztelaniazko egitura [aditza + osagarri zuzena + “por un importe”] da: “tramitar | una ayuda | por un importe de x euros”. Euskarazko ordaina ematean, aldiz, “zenbat” eta “zenbateko” galdekariak egon ohi dira atzean: zenbat edo [zenbateko + izena] + aditza

(1.a) Tramitar una ayuda por un importe de x euros

(1.b) x euroko laguntza tramitatu (zenbateko)

(2.a) Se autoriza un gasto por un importe de x euros

(2.b) x euroko gastua baimentzen da (zenbateko)

(3.a) Hacienda ha efectuado devoluciones por un importe de x euros

(3.b) Ogasunak x euro itzuli ditu (zenbat)

(4.a) Euskaltel ampliará su capital por un importe de x euros

(4.b) Euskaltelek x euro gehituko du kapitala (zenbat)

(5.a) Conceder ayudas para alimentación infantil (por un importe de x euros)

(5.b) Haurrak elikatzeko laguntzak ematea (x euro) [Ø]

(6.a) El ICO financiará a empresas (zeharkako osagarria) por un importe de x euros

(6.b) ICOk x euro finantzatuko die hainbat enpresari (zenbat)

Nire ustez, batzuetan zerak despistatzen du: gaztelaniaz aditzarekin batera preposizio sintagma egoteak (“por”) eta, gainera, “por el importe” nolabaiteko klitxea izateak. Hori dela eta, hitzez hitz itzultzea ez da txukun gelditzen. Horregatik, euskaratzean esaldia bestela eraikitzea lagungarria da, euskararako itzulpenetan askotan gertatzen den bezala.

Zer deritzozue? Zer irtenbide aurkitu ohi diozue esapide horri?


---
Mikel Azkarate

Comments

Anonymous said…
Hemen betiko xirika (ni, alegia, ez Mikel...).

Gai polita, eta ongi planteatua. Ez dut uste oker handirik dagoenik Mikelek idatzitako guztian. Nolanahi ere, beste arrasto bat atera nahi dut. Ikus dezagun Berriako titular hau:

502 milioi euroren laguntzak jasoko ditu Nafarroako landa eremuak 2013a bitartean (2007-05-08)

Ez dut uste kasualitatea denik hor '-en laguntzak' agertzea, harako "txakur txiki baten karameluak" haren antzera. Hizkuntza-arduradunen eskuari gehiago egotziko nioke aukera hori kazetariaren berari baino. Eta aukera ona da, noski. Ez genuke ahantzi behar esanahi bitasun hau gerta dakigukeela:

a) 100.000 euroko laguntzak eman
b) 100.000 euroren laguntzak eman

Bigarren kasuan, argi eta garbi, "100.000 euro eman dira laguntzatan"; lehenbiziko kasuan, laguntza bakoitzean eman da diru hori (zorrotzegi ari naizela uste baduzue, bestela esango dut: hala uler daiteke, gutxien-gutxienez).

Gaztelaniazko egiturari buruzko oharra: antzera erabiltzen da, dakizuenez, "por (un) valor de" ere.

Patxi

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Vengo en disponer

DECRETO FORAL 74/2007, de 24 de julio, por el que se dispone el cese en sus funciones del Director General de Deportes. Conforme a lo establecido por los artículos 31.4.d), 40.2.b) y 45 de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio, sobre Organización Institucional, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa, a propuesta del Diputado Foral del Departamento de Deportes y Acción Exterior, previa deliberación del Consejo de Diputados en sesión de 24 de julio de 2007, Vengo en disponer el cese en sus funciones, del Director General de Deportes, D. Iñaki Ugarteburu Artamendi, agradeciéndole los servicios prestados. Donostia-San Sebastián, 24 de julio de 2007. EL DIPUTADO GENERAL, Markel Olano Arrese. Vengo en disponer y dispongo (y las comas, donde quiero las pongo). Y mal que os pese, donde debo decir destitución, digo cese. ¿Lenguaje llano? Me niego de plano. (Ante tanto disimulo , me parto el...). Patxi PD: Hurrengo erabakia honako hau da: "Vengo en nombrar Director G...