Skip to main content

Gehienez ere hainbeste

Gaurko GAOn, herri batean errotuluak euskaraz (edo euskaraz ere) jartzeagatik diru-laguntza jasotzeko oinarrien berri ematean:

2.2. Zenbatekoa:

a) Irudi korporatiboa euskaraz bakarrik doanean, kostuaren %80 izango da dirulagun­tza, eta gehienez ere 120 €-ko dirulagun­tza izango du.

b) Irudi korporatiboa euskaraz eta gaztelaniaz doanean, dirulagun­tza izango da kostuaren %40, eta gehienez ere 60 €-ko dirulagun­tza izango du.

— Web guneen kasuetan:

a) Web orria euskaraz bakarrik eginez gero, kostuaren %50 izango da dirulagun­tza, eta gehienez ere 450 €-ko dirulagun­tza izango du.

Pozik nengoelarik "kostuaren %80 izango da dirulaguntza" irakurtzeagatik, atsekabez hartu dut bigarren partea: testu hori apailatu duenak uste ote du desegokia dela "gehienez ere 120 € izango da dirulaguntza" esatea? Bestela, ez da ulertzen hitz hori errepikatzea eta sintaxi hori erabiltzea. Nire iritzian, hauxe da formulaziorik egokiena, batere galdu gabe zehaztasunean eta argitasunean:

"Irudi korporatiboa euskaraz bakarrik doanean, kostuaren %80 izango da dirulagun­tza, eta gehienez ere 120 €".

Esaldi horrek arazoren bat baldin badu, konponbidea ez da goikoa.

Patxi Xirika

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Altzari higigarriak

Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...