Niri hau bururatu zait: "hil guztien 10ean ordaindu". Izan ere, euskarazko ohiko dataren bideari jarraitu diot analogia erabilita:
2007ko ekainaren 10ean --> hilaren 10ean --> hil guztien 10ean
Badago, agian, beste irtenbide bat: "hilero 10ean ordaintzea". Eta beste hau zalantzazkoa zait: "hilaren 10 guztietan" (erreferentzia galtzen dela dirudi).
Eta zuek, nola bideratuko zenukete "todos los días 10 de cada mes" esapidea?
---
Mikel Azkarate
2 comments:
hilek 10 dituztenean
Ados
Post a Comment